Bakterio-paretak
· Bakterio Gram positiboak: geruza bakarreko pareta, mureina geruza lodi batez osatua. Mureina horri proteinak, polisakaridoak eta azido tekoikoak gehitzen zaizkio.
· Bakterio Gram negatiboak: bi geruzatako pareta. Mureinazko pareta basal fin baten gainean geruza bikoitz lipidikoz osatutako kanpo-mintz bat dago. Geruza bikoitz lipidiko hori jarduera entzimatikoa duten proteina eta liposakarido askorekin osatua dago. Liposakaridoak kanporantz proiektatzen dira.