Biosferaren funtzionamendua

Biosfera Lurreko geruza bat da, non bizitza existitzen den. Planetan dauden izaki bizidun guztiek eta horiek bizi direneko lekuek osatzen dute. Biosferan ekosistema desberdinak daude, hau da, leku bateko izakiek eratutako multzoak, horko ingurune fisikoa, eta elementu horien guztien artean dauden harremanak. Ekosistema guztiek eboluzionatzen dute denboran zehar, eta bertan erlazionatzen dira beren artean izaki bizidunak; horrela, bizirik irauteko oinarrizko bi elementuak lortuko dituzte: materia eta energia.

Bizitza materia eta energiari esker, eta biosferako sistema bizidunen arteko etengabeko trukaketari esker existitzen da. Sistema bizidunak esaten dugunean, izaki bizidunak eta ekosistemak hartzen ditugu barnean. Izaki bizidunek materia eta energia trukatzen dute beren artean erlazionatzen diren bakoitzean (esaterako, batak bestea jaten duenean, edo eme batek bere kumeei titia ematen dienean). Izaki bizidunak bizi direneko ingurune fisikoarekin ere trukatzen dute materia eta energia (esaterako, transpiratzen dutenean edo lur-zoruan gorotzak uzten dituztenean). Horrela, beren materia berritzen dute eta beren bizi-funtzioak burutzen dituzte.

Ekosistemek sistema bizidun handien moduan funtzionatzen dute. Bertan, energia ez da ez sortzen ez suntsitzen, eraldatu egiten da, eta materiak zirkuitu itxiak jarraitzen ditu, hau da, birziklatu egiten da.

Ekosistema bat eratzen duten izaki bizidunak taldekatu egiten dira, beren artean edo ingurunearekin materia eta energia trukatzeko duten moduaren arabera. Izaki bizidunen talde horiei maila trofikoak deitzen zaie. Horrela, adibidez, belarjaleek kontsumitzaileen maila trofiko bat eratzen dute, landareetatik lortzen baitute beharrezko duten energia eta materia.

Materia eta energiaren trukaketa izaki bizidunengan

Materia bizidunaren osagaien artean, munduan existitzen diren elementu kimikoetariko batzuk baino ez daude: batez ere, karbonoa, oxigenoa eta hidrogenoa, eta, neurri txikiagoan, nitrogenoa, fosforoa eta sufrea. Organismo bizidunetan, materiak zirkuitu ireki bat jarraitzen du, hau da, izaki bizidun batek inguruneari ematen dion materia-kantitatea eta izaki horrek ingurunetik jasotzen duena ez da berdina.

Izaki bizidunak gai dira bi energia-mota erabiltzeko: argi-energia eta energia kimikoa. Argi energia eguzkiaren erradiaziotik etorritakoa da, eta energia kimikoa erreakzio kimikoetatik lortzen dena da (molekulak suntsitzeko prozesuan lotura kimikoak apurtzen direnean).

Organismo bizidunetan energiak ere zirkuitu ireki bat jarraitzen du. Horregatik, izaki bizidun batek askatzen duen energia-kantitatea eta honek ingurunetik jasotzen duena ez dira berdinak.

Metabolismoa. Katabolismoa eta anabolismoa

Izaki bizidunek, bizi direneko ingurunetik jasotzen duten materia eta energiarekin, beren metabolismoa burutzen dute eta eraldatu egiten dira. Metabolismoan, egitura batzuk suntsitu egiten dira eta beste batzuk berriak sortu, hurrengo prozesuen bidez:

  • Katabolismoa: katabolismoa egiturak suntsitzen direneko prozesua da; hemen, lotura kimikoak apurtzearen ondorioz, molekulak degradatu egiten dira. Prozesu honetan, materia kontsumitu egiten da, eta energia sortu.
  • Anabolismoa: egiturak sortzen direneko prozesua da. Hemen, lotura kimikoen bidez molekulak sintetizatzen dira. Prozesu honetan, materia sortzen da, eta energia kontsumitu.

Izaki heterotrofoak eta izaki autotrofoak

Izaki bizidunek materia eta energia lortzeko duten moduaren arabera, honela sailkatzen dira:

  • Heterotrofoak: izaki heterotrofoak beste izaki bizidun batzuez elikatzen dira, eta horiek eratuta daudeneko materia organikoaren degradaziotik lortzen dute behar duten energia.
  • Autotrofoak: izaki autotrofoek ez dute beste izaki bizidunez elikatu beharrik, ingurune fisikoan lortzen baitute materia eta energia. Hauek bi taldetan bana daitezke:
    • Izaki fotosintetikoak: zuhaitzak, zuhamuxkak, belarrak, algak eta bakterio batzuk izaki fotosintetikoak dira, materia organikoa sortzen baitute materia ez-organikotik eta argi-energia fotosintesiaren prozesuan.
    • Izaki kimiosintetikoak: bakterio batzuek materia organikoa sortzen dute konposatu ez-organikoen eraldaketatik eratorritako materia ez-organikoa eta energia kimikotik.

Materia eta energiaren trukaketa ekosisteman

Materia eta energia zirkulazioan darabiltzan sistema biziduna da ekosistema, baina, nola egiten du hori? Ekosistema bateko materiak zirkulazio itxia jarraitzen du: birziklatu egiten da (gogora ezazu izaki bizidunetan materiak zirkulazio irekia jarraitzen duela). Horregatik hitz egiten da materiaren zikloaz. Ekosistema bateko energiak zirkulazio irekia jarraitzen du: ekosistemak galdu egiten du energia. Horregatik zikloaz ez da hitz egiten, baizik eta energiaren fluxuaz.

Elika-katea

Biozenosian, izaki bizidunak taldeetan antolatzen dira. Talde berekoak diren izaki bizidunek zerbait dute komunean: modu berean lortzen dute materia eta energia. Talde horiek, hots, maila trofikoek, kate baten maila eratzen dute; eta kate horri elikadura katea edo kate trofikoa deitzen zaio.

Maila batetik goragoko batera pasatzen denean, materiak bere konplexutasuna handitzen du, eta energia galtzen joaten da. Energia galera hori dela eta, ekosistema batean 2tik 5era maila trofiko daude soilik.

Materiaren zirkulazioa ekosisteman

Gure planetan materiak modu itxian zirkulatzen du, zikloei jarraituz. Ziklo biogeokimikoak dira horiek. Bi ziklo-mota daude:

  • Gaseosoak: materia, zirkulatzean, atmosferatik igarotzen da. Uraren, karbonoaren, nitrogenoaren eta sufrearen zikloak ziklo gaseosoak dira.
  • Sedimentarioak: materiak ur-ingurunearen eta lur-ingurunearen artean, eta elikadura-katean zehar zirkulatzen du, ziklo gaseosoetan gertatzen den bezala; baina badago alde handi bat: honetan materiak ez du fase gaseosorik zeharkatzen. Sufreak ziklo hau jarraitzen du.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana