Ekosistemaren eboluzioa

Ekosistema izaki bizidun handi bat bezalakoa da, denboran zehar aldatzen doana. Ekosistemak jasaten dituen eraldaketak epe labur eta luzerakoak izan daitezke.

Epe laburrerako aldaketak ekosisteman bertan gertatzen diren aldaketak dira; epe luzerako aldaketak, berriz, ekosistema aldaketak dira, hots, ekosistema baten ordez beste ekosistema bat sortzea.

Ekosistema bat gure bizitzaren une desberdinetan bisitatzen badugu, aldatu egiten dela ikusiko dugu. Horrela, udaberrian pagadi batera joaten bagara, eta gero udazkenean, asko aldatu dela ikusiko dugu. Pagadi horrek berak sute bat jasaten badu ere, itxura aldatuko da. Guzti hori epe labur batean gertatuko da: epe laburrerako aldaketa bat da hau.

Laborantzen hedadurak aldaketa sakonak eragiten ditu paisaian.

Pagadi horri berari begiratuta, beti horrelakoa izan den galde diezaiokegu geure buruari. Erantzuna ezezkoa da. Guk ezin dugu ikusi, baina ekosistema oro eraldatu egiten da poliki-poliki, eta beste bat sortzen da, guztiz desberdina. Horrela, gaur pagoak eta basurdeak dauden lekuan, agian garai batean itsaso bat izan zen, non algak eta arrainak bizi izan ziren elkarrekin.

Aldaketak epe laburrera

Erritmo-aldaketak

Ekosistema baten partaide diren izaki bizidunek bizitza agertu aurretik existitzen ziren jatorri astronomikoa duten fenomenoei erantzuten diete.

  • Egunaren eta gauaren alternantzia (erritmo zirkadianoa). Ekosistema guztietan eragiten duen erritmoa da, koba-zuloetan eta argirik iristen ez den itsas hondoetan izan ezik. Elikadura katean fotosintesia egiten duten ekoizleek egunez egiten dute gauez baino lan gehiago, eguzkiaren argia behar baitute. Arrazoi berarengatik, alga mikroskopikoak gainazaletik gertuago egoten dira egunez gauez baino. Horri migrazio bertikala esaten zaio.
    Kontsumitzaileen artean, egunekoak eta gauekoak daude. Egunekoek hobeto ikusten dute egunez, eta gauekoek hobeto ikusten dute gauez. Bakoitza bere aktibitate-aldian elikatzen da.
  • Urtaroen alternantzia (urtaro-erritmoa). Ekosistema guztietan eragiten duen erritmoa da, baina eragin hori nabarmenagoa da zenbat eta urrunago egon Ekuatoretik.
    Elikadura-katean fotosintesia egiten duten ekoizleak urtaroei jarraituz ugaltzen dira: eguneko argi-kopuru bat dagoenean loratzen dira.
    Elikadura-kateko kontsumitzaile gehienek urteroko ugalketa-erritmoa dute, kumeek beren garapenerako ingurumen-baldintza egokienez goza dezaten.
    Kontsumitzaileen migrazioek urtaro-erritmoa jarraituz egiten dute: umaldirako gunetik negua igarotzeko gunera lekualdatzen dira, hala, unean-unean elikagai gehiago dagoen gunera joaten dira.

Aldaketa arritmikoak: fluktuazioak

Batzuetan, ekosistema bateko izaki bizidunak azalpen nabarmenik gabe aldatzen dira, edo inguruneko aldaketei -hauek ere azaldu ezinak- erantzuten diete (nahiz eta Eguzkiaren jarduerarekin lotu nahi izan diren).

El niño

Niño eta Niña atmosferako fenomenoak dira. Hauentzat ez da oraindik azalpenik aurkitu, baina jakina da Perun, Ozeano Barearen aldean, ekosistemaren fluktuazioak eragiten dituztela. Peruko kostaldeetan gertatzen diren fenomenoek Australiako Kostaldeetan alderantzizko eragina sortzen dute.

Niño fenomenoak bi hilabetetik lau hilabetera irauten du, eta luzeagoa den Niñarenarekin tartekatzen da.

Niña fenomenoak irauten duen bitartean, aire korronteek eta itsas korronteek kostaldeetan lehorteak eragiten dituzte, eta horren ondorioz, itsas hondoko urek gorantz egiten dute. Ur horiek aberatsagoak dira elikagaietan; beraz, ekosistemaren espezie batzuek onura jasotzen dute.

Niño fenomenoak irauten duen bitartean, aire korronteek euriteak eragiten dituzte, eta horren ondorioz, itsas hondoko urek eta bertako elikagaiek ezin dute gora egin. Horrela, ekosistemako hainbat espeziek kalteak jasaten dituzte.

Epe luzerako aldaketak: segida ekologikoa

Ekosistema bat dagoen lekuan pixkanaka beste bat sortzea, harik eta egoera egonkor edo klimaxera heldu arte; hori da segida ekologikoa.

Ordezkatze hori gertatzen den bitartean, biodibertsitatea handitu egiten da pixkanaka. Gainera, ekosistemako izaki bizidunen guztizko kopurua egonkortu egiten da pixkanaka eta materia birziklatzearen eraginkortasuna handitu egiten da. Honela, klimaxean ekosistemaren baliabideen probetxu ezin hobea gertatzen da

Jatorrizko ekosisteman izaki bizidunik ez dagoenean, espezie kolonizatzaile edo aitzindarien inbasioa gertatzen da segida primarioa izeneko prozesu baten bitartez.

Jatorrizko ekosisteman izaki bizidunak daudenean, hondamen bat gertatzen da eta espezie gehienak desagertu egiten dira, segida sekundarioa izeneko prozesu baten bitartez.

Segida Ekologikoa
Segida motaJatorrizko ekosistemaLehen etapaKlimax ekosistema
Primarioa.Bizidunik gabe.Kolonizazioa.
  • Biodibertsitate handia.
  • Banakoen kopuru iraunkorra.
  • Ziklo biogeokimiko eraginkorrak.
Sekundarioa.Izaki bizidunekin.Hondamena.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana