Twitter sare soziala berritu egin dute Wed, 15 Sep 2010

Twitterrek, Interneteko sare sozial arrakastatsuenetako batek, ustekabea eman du eta mezuen plataforma berritu dutela jakinarazi du. Enpresak adierazi duenez, aldaketa horien helburua erabiltzaileentzat zerbitzua "erabiltzeko errazagoa, azkarragoa eta aberatsagoa izatea da". ...

Google Instant, Google-n bilatzaile berria, aurkeztu dute Thu, 9 Sep 2010

Google Instant bilatzaile berria aurkeztu du Google-ek. Erabiltzaileak bilatzailean idazten duen bitartean edukiak topatzen dituen sistema berria da enpresak aurkeztu duena. ...

Googleren telebista plataforma 2011an iritsiko da Wed, 8 Sep 2010

Googlek, 2011an, bere telebista plataforma nazioartean kaleratzeko asmoa du. Horretarako, urtea amaitu aurretik Amerikako Estatu Batuetan martxan jarri beharko du. Horrela adierazi dute bilatzailearen arduradunek Berlineko Telekomunikazio Azokan. ...

Bideojokoen Naziarteko Jaialdia, AlhondigaBilbao kulturgunean Tue, 7 Sep 2010

Ostegunean, irailak 9 hasi eta datorren irailaren 25era, hóPLAY'10, Bideojokoen Nazioarteko 1. Jaialdia egingo da AlhondigaBilbao kulturgunean. Azokaren helburua bideo-jokoen jendea mundura hurbiltzea da eta, bertan, joko elektronikoen eta arte interaktiboaren alde kulturalak, sozialak, teknologikoak eta industrialak aurkeztuko dituzte. Tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, film emanaldiak eta XBOX kontsolaren kustomizazio txapelketa izango dira bertan egun horietan eta, gainera, Kinect gailu berria erabiltzeko aukera ere emango dute jolas-gunean. Gaur bertan egin dute jaialdiaren aurkezpena. ...

Ping, Appleren iTuneseko sare sozial berria Thu, 2 Sep 2010

Applek sare sozial berria aurkeztu du. Ping musikari buruzko sare soziala da eta iTunes Appleren sareko dendaren hamargarren edizioaren berrikuntza nagusia da.
"Pingek ez du Facebookekin zerikusirik", Steve Jobs Appleko presidentearen ustez. ...

Googlek 'garrantziaren arabera' sailkatuko ditu Gmaileko mezuak Wed, 1 Sep 2010

Gmail posta zerbitzuaren erabiltzaileek denbora aurreztuko dute hemendik aurrera korreoa begiratzeko orduan, Googlek "garrantziaren arabera" sailkatuko baititu mezuak, aplikazio berri bati esker. ...

3Dn egindako iragarki batek sustatuko du Arabako Errioxako enoturismoa Tue, 31 Aug 2010

Hiru dimentsioko film labur batek sustatuko ditu Arabako Errioxako ardo-turismoaren erakargarriak. Asteartean hasiko dira "Espainian aitzindaria" izango den proiektu hau grabatzen, eta James Cameronen Avatar filma egiteko erabili zituzten teknikak (kamera estereoskopikoak) erabiliko dituzte, hiru dimentsioko mundua sortzeko. ...

Googlek Gmail bidez deiak egiteko zerbitzua eskaintzen du Fri, 27 Aug 2010

Oraingoz, zerbitzua AEBetako erabiltzaileentzat baino ez da izango. Googlek jakinarazi duenez, txat bidez telefono deiak egiteko sistema jarri du abian Gmail posta elektronikoaren erabiltzaileentzat. Zerbitzu horrekin Skype enpresarekin lehiatu nahi du. ...

Denbora gehiago izango dute Gmaileko erabiltzaileek bidalitako mezuez damutzeko Wed, 25 Aug 2010

30 segundo emango ditu Gmailek zuzen bidali ez diren mezuak baliogabetzeko. ...

Facebook 'Places', Facebooken geolokalizazio zerbitzu berria Mon, 23 Aug 2010

Facebookek "Facebook Places" geolokalizazio zerbitzua kaleratu du. Oraingoz, AEBetan soilik erabili ahal izango dute aplikazio berri hau, sare sozial honen blog ofizialean azaldu denez. ...