Yahoo bilatzailearen posta zerbitzu berria: azkarragoa eta seguruagoa Thu, 28 Oct 2010

Yahook bere posta zerbitzuaren bertsio berriena aurkeztu du, beta fasean. Konpainiaren esanetan, esperientzia azkarragoa eta seguruagoa izango da. ...

NBC, ABC eta CBS kateek ez dute Google TV plataforman emitituko Fri, 22 Oct 2010

Ameriketako Estatu Batuetako hiru telebista kate garrantzitsuenek euren saioak Google TV bidez ez emititzea erabaki dute, The Wall Street Journal egunkariak bere edizio digitalean argitaratu duenaren arabera. Argitalpen newyorkarrak adierazi du NBC, ABC eta CBS kateek Googleri euren telesailen atalak emititzea debekatu diotela. Eduki horien artean daude, besteak beste, The Office, CSI: Crime Scene Investigation eta Modern Family telesailak. ...

JustSpotted sare sozial berriak pertsonaia ospetsuak kontrolatuko ditu Tue, 19 Oct 2010

JustSpotted.com webgunea pertsonaia ospetsuak mundu osoan zehar kontrolatzeko helburuarekin jaio da. Proiektuak kritika ugari eragin ditu Hollywooden, horrela adierazi dute behintzat bertako komunikabideek. Sare sozialak 7.000 pertsonaia ospetsuren profilak bildu ditu eta erabiltzaileek artistekin izaten dituzten topaketen berri emateko plataforma bat izan nahi du. ...

Microsoft konpainiak Windows Phone 7 aurkeztu du Arrasaten Mon, 18 Oct 2010

Windows Phone 7 aurkeztu du Microsoft multinazionalak Euskadin. Mugikor berrientzako sistema eragile berria da Windows Phone 7. Microsoftek telefoniaren esparrua goitik behera aldatu nahi du produktu berriarekin, eta menua erabiltzaileari egokitzea ahalbidetuko du. ...

Facebookeko hainbat zerbitzu gehitu ditu Skypek Fri, 15 Oct 2010

Facebook gizarte-sare handienak eta Skype Internet bidezko telefono zerbitzu nagusiak beren zerbitzu batzuk batuko dituztela jakinarazi dute; besteak beste, kontaktuen agenda eta sare ospetsuko horman egiten diren iruzkinak gehitu ditu Skypek. ...

Microsoftek mugikorrentzako sistema operatibo berria aurkeztu du Wed, 13 Oct 2010

Windows Phone 7 aurkeztu du gaur Microsoft konpainiak, azaroan merkatuan izango den mugikorrentzako sistema operatiboaren bertsio berria. Telefono adimenduen negozio emankorrean gailentzeko konpainiaren azken aukera izan daiteke. ...

Twitter sare sozialak Google TV plataforman parte hartuko du Tue, 5 Oct 2010

Twitter sare sozialak Google TV telebista plataforman parte hartuko du eta, horrela, pantaila txikian mezuak irakurtzeko eta bidaltzeko aukera izango dugu. Horrela adierazi du sare sozialak bere blog ofizialean. Berrikuntza gehiago izango direla ere aurreratu dute, baina horiek ezagutzeko Google TV martxan jarri arte itxaron beharko dugu. ...

Blackberry PlayBook, Appleren iPad gailuaren konpetentzia berria Tue, 28 Sep 2010

Research In Motion (RIM) konpainia kanadarra tablet gailuen negozioan sartu da kaleratu berri duen BlackBerry PlayBookarekin. Gailu berria Appleren iPadaren konpetentzia izango da. ...

Internet Explorer 9 berria aurkeztu du Microsoft konpainiak Thu, 16 Sep 2010

Internet Explorer 9 (IE9) web nabigatzaile berria aurkeztu du gaur Microsoft erraldoi teknologikoak San Franciscon (AEB). Aurreko bertsioak baino egonkorragoa eta azkarragoa da berria, eta Windows 7ari probetxu handiena atera nahi dio. ...

'Halo: Reach' bideo-jokoa dendetara iritsi da Wed, 15 Sep 2010

Bungie estudioak Xbox 360 bideo-kontsolarako ekoitzitako Halo bideo-jokoaren bertsiorik berriena (Halo Reach) atzo heldu zen dendetara. Mundu osoko 25 herrialdetan jarri dute salgai aipatutako joko ospetsu hau, 46,5 eurotan. ...