Interneten Gabonetan egiten diren 12 iruzur handienak Fri, 19 Nov 2010

McAfee Interneteko segurtasun empresak, izen bereko biruskontrakoaren sortzaileak, kontsumitzaileek Gabonetan kontuan hartzeko 12 iruzur handienak zerrendatu ditu: ...

Boutiques.com; Googlek modaren alde egindako apustua Thu, 18 Nov 2010

Internet bidezko erosketen aldeko apustu garbia egin du Googlek. Bilatzaile honek bere blogean azaltzen duenez, ez da gauza bera kamera bat edo soineko bat erostea, horregatik, erosketa pertsonalizatua eskaintzen duen atari bat kaleratu nahi izan du.
Boutiques.com-ek erosketak modu erosoagoan egiteko aukera eskaintzen dio erabiltzaileari. Hain zuzen ere, bezeroaren gustuak aztertzen ditu eta erosketa aukera ezberdinak erakusten dizkio. ...

Zientzialariak Euskadira ekartzeko webgunea sortu dute Thu, 18 Nov 2010

Ikerbasque erakundeak, zientzia eta ikerketa sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Science.careers.eu webgunea sortu du. Talentu zientifikoa erakartzeko, atariak ikertzaileentzat Euskadin dauden lan eskaintzak bilduko ditu. Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak eta Fernando Cossio Ikerbasqueko batzar eragileko presidenteak aurkeztu dute webgunea eta, gaur egun, atariak 27 lanposturen berri ematen duela argitu dute. Gainera, dagoeneko postu horietarako 331 eskakizun jaso dituztela adierazi dute. ...

Posta elektroniko zerbitzua eskaintzen du Facebook sare sozialak Tue, 16 Nov 2010

Posta elektroniko zerbitzu propioa martxan jarri du Facebook sare sozialak. Web 2.0 Summit kongresuan aurkeztu dute Facebookmail berria, San Franciscon (AEB). Mark Zuckerberg sare sozialeko sortzaileak baieztatu du albistea. Sare sozialeko erabiltzaile kopuru handia ikusita posta elektronikoak indar handiarekin abiatuko da. Erabiltzaileek e-mailak bidali ahal izango dituzte @facebook.com helbidearekin. ...

'Call Of Duty'-k salmenta-markak hautsi ditu Mon, 15 Nov 2010

Ezkutuko operazio birtualen bideo-jokoak salmenta-markak hautsi ditu merkatuan izandako lehenengo hiru egunetan, Kubako Gobernua sumindu eta soldaduen bideo-jokoen erreferentzia puntu berri bilakatzeaz gain, iturri estatubatuarren arabera. ...

Horrelakoa zen Steve Jobsen Apple-1 lehen ordenagailua Fri, 12 Nov 2010

1976. urtean Steve Jobs gurasoen garajean sartu zen eta bere lehen Apple-1 ordenagailua sortu zuen. Garai hartan, gailua nahiko garestia zen, 666,66 dolar. Orain, berriz, informatikaren historiaren mugarri hau eskuratu nahi dutenek 240.000 dolar ordaindu beharko dituzte. ...

'Conficker', urrian arazo gehien eragin dituen birusa Wed, 3 Nov 2010

"Conficker" izeneko birusa, urrian, Espainiako ordenagailuetan infekzio gehien eragin dituena izan da. BitDefender softwarearen segurtasuneko konpainiak adierazi duenez, infekzio horien arrazoi nagusia "erabiltzaileek sistema eragileak ez berritzea da". ...

Interneten iruzurra saihesteko hilero pasahitza aldatu behar da Tue, 2 Nov 2010

Hilean behin, datu pertsonalak gordetzen dituzten Interneteko kontuetako pasahitzak aldatzea eta asmatzeko errazak direnak ekiditea, "123456" adibidez, gomendatu dute adituek Sareko gaizkileen biktima ez izateko. ...

Facebookek garatzaile batzuk zigortu ditu erabiltzaileen datuak saltzearren Tue, 2 Nov 2010

Facebookek erabiltzaileen ID-ak saltzen zituzten sare sozialerako lan egiten duten hainbat garatzaile harrapatu ditu. Datu horien salmenta, Facebookek bere blogean adierazi duenez, erabiltzaileak jakin gabe bere datuak argitaratzen dituen nabigatzailean arazo bat ikertzen ari zirenean ezagutu dute. Blogean azaldu dutenaren arabera, datu horiek erabiltzaileei publizitate zehatzagoa eskaintzen zieten enpresei eskaintzen zizkieten. ...

Googlek 'Leku Bilaketa' kaleratu du Fri, 29 Oct 2010

Googlek "Leku bilaketa" zerbitzua kaleratu du, Espainian. Bilaketa modu berri horrek lekuei eta saltokiei buruzko informazioa eskaintzen die erabiltzaileei, sartutako hitz gakoetan oinarrituz. Hamar bilaketa egin ordez, bakar bat eginda emaitza guztiak eskuratuko direla da abantailetako bat. Informazioa "Leku bilaketa" zerbitzuarekin bilatuta erabiltzaileak batez beste bi segundo aurrezten dituela esan du Googlek, egindako proben datuak erabilita. ...