Euskaltubek ez du desagertu nahi Fri, 3 Dec 2010

Euskaltube.com webguneak ezin izan ditu hiru urte martxan bete. Bideoak partekatzeko euskarazko lehenengo plataformaren arduradunek adierazi dutenez, "ostalaritza zerbitzua asko garestitu da, publizitate bitartezko finantzaketa saiakerak ez du nahi bezala funtzionatu eta Interneteko aldaketak abiadura bizian gertatzen dira, eta ezinezkoa egin zaigu abiadura horren pareko garapen teknikoa mantentzea". ...

Google ikertuko du Bruselak bere nagusitasunaz baliatu den edo ez jakiteko Wed, 1 Dec 2010

Google konpainia estatubatuarra ikertuko duela adierazi du Europako Batzordeak, ustez Interneteko bilaketen merkatuan bere nagusitasunaz baliatu delako eta nagusitasun horrek EBko arauak urratzen ditu. ...

Hotmailek 10 GB-ko argazkiak mezu bakarrean bidaltzeko zerbitzu berria eskainiko du Tue, 30 Nov 2010

Argazkiak modu erosoagoan bidaltzeko zerbitzu berria jarri du martxan Hotmailek, komunikatu baten bidez jakinarazi duenaren arabera. ...

'Nick dut nik' saioaren webgunea, finalista 2010eko Buber sarietan Tue, 30 Nov 2010

"Nick dut nik" ETBko telebista programaren webgunea finalista da 2010eko Buber sarien zortzigarren edizioan. Euskadiko Internet proiektuen inguruko saioaren orrialdea Blog korporatibo onenaren atalean lehiatuko da beste laurekin batera (automationintheworld.com, rediles.com, codesyntax.com y pandalabs.pandasecurity.com). ...

Lady Gagak eta Justin Timberlakek Twitter eta Facebook utzi dituzte HIESaren kontrako borrokan Tue, 30 Nov 2010

Lady Gagak, Alicia Keysek eta Justin Timberlakek, besteak beste, Twitter eta Facebook sare sozialak alde batera utziko dituzte gaurtik aurrera, HIESaren kontrako borrokarako milioi bateko diru-laguntzak jaso arte. ...

Bertsolaritza ikasteko lehen bideo-jokoa garatu dute Mon, 29 Nov 2010

Gestionet Multimedia enpresa bizkaitarrak "Bertsoz Bertso" garatu du, etxeko txikienenei zuzenduta dagoen bideo-jokoa. Horren helburuak euskararen erabilera sustatzea eta bertsolaritzaren mundua ezagutaraztea dira, jokoaren arduradun nagusiak azaldutakoaren arabera. ...

Pertsonaia ezagunak eta Facebook Thu, 25 Nov 2010

Sare sozialek Interneteko erabiltzaileei euren artean komunikatzeko bide berriak eskaini dizkiete. Pertsonaia ospetsuek, berriz, euren egunerokoan egiten dituzten gauza arruntak erakusteko aprobetxatu dute. Gaur egun, artistek euren bizitza pribatua ondo babestu nahi dute, baina geroz eta gehiago dira Britney Spearsek bezala sare sozialetan euren bizitzako "bitxikeriei" buruz hitz egiten dutenak. Beste askok Facebook eta Twitter moduko erremintek doako publizitatea egiteko era egokia dela uste dute. Oraingoz, Facebooken jarraitzaile gehien dituen taldea Mark Zuckerbergek sortutako sare bera da eta 28.600.000 jarraitzaile baino gehiago ditu. Bigarrenean dago Texa's Hold'em Poker karta jokoa (28.300.000 baino gehiago). ...

Tim Burton ipuin bat idazten ari da Twitterreko jarraitzaileen laguntzaz Wed, 24 Nov 2010

Tim Burton zinemagile, gidoilari eta idazleak laguntza eskatu die bere jarraitzaileei Twitter sare sozialean iturri anitzeko ipuin bat sortzeko. Sorkuntza horrekin Torontoko museoan egingo duten bere obrari buruzko erakusketa bat sustatu nahi du. ...

Tuentik bere mugikorren eskaintza laster aurkeztuko du Mon, 22 Nov 2010

Tuenti Espainiako sare sozialak datorren asteetan Telefonica sarearen gaineko telefonia mugikorraren zerbitzua aterako du. Azken horrek Interneteko enpresaren % 85 erosi zuen abuztuan, minutuko salneurri baxuak izanez, 4 zentimo inguru, Expansion egunkariaren arabera. ...

Baliteke Applek iPaderako egunkari esklusiboa sortzea Mon, 22 Nov 2010

Rupert Murdoch eta Steve Jobs News Corp eta Apple enpresetako arduradunak iPad gailuan bakarrik erabiliko den egunkari bat prestatzen ari dira. The Daily izeneko argitalpenak "orain arteko prentsa eredua goitik behera aldatuko luke". ...