Programazio lineala

Programazio lineala 1930ko hamarkadatik aurrera garatutako modelatze matematikorako teknika da. Harrez geroztik, sarritan aplikatu izan da arlo ekonomiko eta produktibo ugariren erabakiak hartzeko prozesuetan, hala nola, enpresa-plangintza eta ingeniaritza industriala.

Programazio linealari buruzko kontzeptuak

Programazio lineal gisa ezagututako teknika matematikoa honetarako erabiltzen da: nolabaiteko murrizketen mendeko abiatze-aldagai batzuek baldintzatutako buruketa bati soluzio ezin hobea lortzeko. Programazioaren ohiko buruketa honako hau izango litzateke: A motatako n produktu eta B motatako m produktu edukita, proportzio desberdinetako bi pakete motatan ontzira daitezkeenak eta pakete bakoitzerako prezio desberdinarekin, zenbat mota bakoitzeko pakete eratu behar izango dira diru-sartze handiena erdiestekotan.

Buruketaren antolamenduan zenbait funtsezko kontzeptu erabiltzen dira:

  • Aldagaiak.
  • Ezartzen diren murrizketak, inekuazio linealek adierazita.
  • Helburuko funtzioa, lineal motatakoa, buruketa deskribatzen duena.

Balizko soluzio multzoak murrizketa-multzoa edo soluzio egingarriko multzoa izena hartzen du. Soluzioa murrizketa-inekuazioek zehaztutako azaleran kokatu behar da. Azalera horrek eskualde egingarri gisa ezagutzen da.

Inekuazio linealen sistemaren eskualde egingarria:

Eskualde egingarria akotatuta, irudian bezala, edo akotatu gabe egon daiteke. Akotatuta egonez gero, grafikoki honela irudikatzen da: poligono gisa, murrizketen poligonoak dauzkan aldeak baino gutxiago edo berdinak izanez (irudian, akotatutako poligonoak lau alde dauzka, eta murrizketak ere lau dira).

Helburuko funtzioa maximizatu edo minimizatzen duenari esaten zaio soluzio ezin hobea. Soluzio hori bakarra bada, eskualde egingarriko erpin edo muturreko puntu batean egoten da beti.

Irudi-metodoaren bidezko ebazpena

Programazio linealaren buruketa bat irudien bidez ebazteko ondoko hau egin behar da:

  • Sistemaren inekuazioak irudien bidez irudikaturik, murrizketa-multzoa lortuko da.
  • Baldin eta helburuko funtzioa f (x,y)= ax + by bada, funtzio honekiko zuzen paraleloak egingo dira (ax + by=k erakoak izango direnak). Zuzenok murrizketa-multzoko erpin bakoitzetik pasatu behar dute.
  • Helburuko funtzioa zein erpinetan egiten den maximoa (edo minimoa) ikusi behar izango da. Jatorrian ordenaturik, zuzenetan zeinek daukan handiena (edo txikiena) kontuan besterik ez da hartu behar.

Teknika hau mailaren zuzenen metodo gisa ezagutzen da.

Ebazteko metodo algebraikoa

Programazio linealaren buruketa bat metodo algebraikoen bidez ebazteko, honako jardunbide eraginkorra aplikatu behar izango da:

  • 1. Aldagaiak zehaztuko dira.
  • 2. Dagoen murrizketa bakoitzeko, ordezkari den inekuazio lineal bat idatziko da.
  • 3. Helburuko funtzioaren adierazpen matematikoa zehaztuko da.
  • 4. Hasierako inekuazio linealen multzoa abiapuntutzat harturik, ekuazioen sistema karratuak egingo dira. Adibidez, lau inekuazio bi ezezagunekin edukiz gero, ekuazio linealen sei sistema desberdin egin litezke (desberdintasuna berdintasunaren truke ordezkatuz).
  • 5. Sistema hauek guztiok ebatzi eta lortutako puntuen balio idazten da, soluzio bezala.
  • 6. Puntuok inekuazio bakoitzean egiaztatu behar dira. Murrizketa guztiak betetzen direnak eskualde egingarriko erpinak izango dira.
  • 7. Erpin bakoitzerako helburuko funtzioaren balioa kalkulatuko da.
  • 8. Soluzio ezin hobea helburuko funtzioa maximoa (edo minimoa, buruketaren antolamenduaren arabera) den horretarako izango da.

Teknika horrek erpinen metodoa izena hartzen du.

Soluzio motak

Bi aldagai dauzkan programazio linealen buruketetan askotariko soluzio ezin hobeak gerta daitezke:

  • Soluzio bakarra.
  • Era askotako soluzioa (soluzio infinituak).
  • Akotatu gabeko soluzioa (soluziorik eza), helburuko funtzioak muturreko baliorik eduki ezean, eskualde egingarria akotatuta ez dago eta.
  • Soluzio ez-egingarria, inekuazioen sisteman puntu komunik ez egotearen ondorioz, eskualde egingarririk egoten ez denean.
  • Soluzio endekatua, baldin eta puntu bakar batean (endekatua deritzona) bat egiten badute eskualde egingarria mugatzen duten zuzenen artetik hiruk edo gehiagok.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana