Informazio gehiago
Hispanoamerikako narratibaren "booma" (I)
Errealismo berriaren garaipena
Narratzaile berri asko Europan ezarri ziren. 60ko hamarkadan, errealismo sozialaren gainbeheraren ostean, eleberria hilik dagoen generoa dela berresten da Europan. Ordea, Espainiako zenbait argitaratzailek Hispanoamerikako eleberrigile gazteak bultzatzea erabakitzen dute. Arrakasta erabatekoa da. Entzuleriak eleberri bikainak deskubritzen ditu, funts eta forma konplexukoak, istorioak kontatu eta entzuteko plazera berreskuratzen dituzten lanak.
Eleberri berriek errealitatean sakontzeko lera dute ezaugarri. Sakontasun hori itxura bera baino konplexuagoa da, irrazionaltasun, fantastikotasun eta sinbolikotasuna elkartzen baititu.
Errealitate korapilatsu hori abangoardiatik jasotako narrazio teknika konplexuen bidez adieraziko dute; askotariko ikuspuntuak, denborazko jokoak, esperimentazio linguistikoa, genero nahasketak.Errealismo magikoaren artatzaileak
- Juan Rulfo (1918-1986) mexikarra estilo berriaren maisu bilakatua bere ipuinekin (El llano en llamas, 1953) eta, batez ere, Pedro Paramo (1955) eleberriarekin. Gizon batek aitaren herrira egindako bidaia kontatzen du eleberrian, espazio eta denbora jokoekin, hildakoekin eta bizirik daudenekin elkarrizketan berreraikiko du protagonistaren istorioa.
- Juan Carlos Onetti uruguaiarrak (1909-1994) fikziozko Santa Maria hirian zapuztuta eta suminduta bizi direnen berri ematen du. Existentzialismoan errotutako ikuspegi ezkor hori autorearen ipuin eta eleberrietan islatzen da (El astillero, 1961; Juntacadáveres, 1964), eta ezkutuko datuek suspentse efektu bizia eragiten dute.
- Augusto Roa Bastos (1917) paraguaiarrak denbora luzea eman du erbesteratuta. Yo el supremo (1974) eleberria da autorearen lan nagusia, Hispanoamerikako diktadore batetan oinarritua. Beste lanen artean daude; Hijo de hombre (1960) eta Vigilia del almirante (1992).
Jorge Amado, idazle brasildarra.
Europeismo argentinarra
Borgesen irudi handiaren itzalpean, sustrai europarrak eta izaera intelektuala dira Argentinako kulturaren ezaugarriak.
- Obra laburra izanagatik, Ernesto Sabatok (1911) ospe handia lortu du. Buruhauste filosofiko eta existentzial sakonak biltzen ditu bere lanean. El túnel (1948) lanean gainerakoekiko inkomunikazio erradikalaren aurrean hilketara jotzen duen gizonaren istorioa kontatzen du.
Sobre héroes y tumbas (1961) iragana eta oraina elkartzen dituen egitura konplexuko eleberria da. Mundu garaikidearen makurkeria agertzen duen amodio eta bakardade istorio ikaragarria kontatzen du. Informe sobre ciegos atal luze eta liluragarria gailentzen da, kafkiarra eta surrealista.
Abaddón el exterminador (1974) ere idatzi du, konplexutasun berekoa, baita hainbat saio ere (El escritor y sus fantasmas, 1963). - Manuel Mujica Lainezek (1910-1984) eleberri historikoa landu zuen, denboraren eta endekapenaren ideiak obsesionaturik. Bomarzo (1962) lanean xehetasunez birsortzen ditu Berpizkunde italiarraren azpijokoak; El unicornio (1965) Erdi Aro fantastikoan dago girotuta.
- Adolfo Bioy Casares (1914-1999) Borgesen laguna eta lankidea. Ipuin eta eleberrietan fantastikotasunarengatiko zaletasuna islatzen du (La invención de Morel, 1940; Diario de la guerra del cerdo, 1952).
Ernesto Sabatok (1911) fisikako ikasketak egin zituen Parisen. Bertan ezagutu zuen surrealismoa. Krisi existentzial baten ostean, zientzia albo batera utzi zuen idazle aritzeko. Bere ospe moral eta intelektualari esker Argentinako diktadura militarraren krimenak aztertu zituen batzordearen buru izan zen.
Cortazarren errealismo fantastikoa
Julio Cortazar argentinarrak (1914-1984) Parisen eman zituen bere bizitzako urterik luzeenak. Hala ere, gertutik jarraitu zuen Hispanoamerikako gatazka politiko eta sozialak, eta beti defendatu zituen iraultza kubatarra eta sandinista.
Esperimentalismo formal erradikala eta buruhauste existentzial eta sozio politikoak dituen gizaki garaikidearen inguruan egindako azterketa dira bere eleberrien ezaugarri nagusiak. Fantastikotasuna da nagusi Los premios (1960) lanean; Libro de Manuel (1974), berriz, collage teknika erabiliz diktadurei egindako kritika da.
Rayuela (1963) da autorearen eleberri nagusia, literatura hispanoamerikarraren lan klabea. Sekuentzia solteetan egituratuta egoteak hainbat irakurketa egiteko bidea ematen du, eta ondorioz, baita interpretazioak ere. Teknika horretaz baliatuz, hobeto azaldu nahi ditu kaosa eta gure bizitzaren zoria, baita artistaren eta sortutakoaren arteko erlazioa ere.
Ipuinak dira bere lanik onenak (Bestiario, 1951; Final de juego, 1956; Todos los fuegos el fuego, 1966). Horietan estilo anbiguoa, ironikoa eta aldi berean samurra, fantastikotasuna eta ardura egunerokotasunaren erdian sortzen dira. Liburu nahasiak ere idatzi ditu (Historias de cronopios y de famas, 1962; La vuelta al día en ochenta mundos, 1967), umorismo berezi eta garratza uztartuta.Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

- Hegoamerikako literatura
- El modernismo hispanoamericano
- XX. mendeko poesia hispanoamerikarra (I). Abangoardismoa
- XX. mendeko poesia hispanoamerikarra (II). Konpromisoa eta postabangoardia
- XX. mendeko Hispanoamerikako narratiba (1go belaunaldia)
- Hispanoamerikako narratibaren "booma" (I)
- Narratiba hispanoamerikarraren "booma" (II)
- XX. mendeko Hispanoamerikako antzerkia
- Gabriela Mistral