XVII mendeko literatura Iparraldean

XVII. mendea espiritualtasun garaia izan zen, eta kultura erlijioarekin estu lotuta zegoen. Kultura erlijioaren mende zegoenez, abadeei zegokien kultura zabaltzea, eta, horretarako, herriko hizkuntza aukeratu behar zuten kristau guztiengana iristeko. Garai ona izan zen euskal kulturarentzat. Sarako Eskola mende honetan sortuko da, euskal kultura hedatzearen aldeko lehenengo taldea izan zena. Oihenart eta Ivan de Tartas mende honetako autoreak ere badira.

Sarako Eskola

Partaideak Sara, Donibane Lohizune eta Ziburukoak ziren. Axular eta Etxeberri Ziburukoa eskolakiderik narbarmenetarikoak izan ziren. Hala ere, bertan, Esteve Materre, Klaberia, Hirigoyti eta Guillentena moduko autoreak egon ziren.

Sarako Eskolako idazle guztiek ezaugarri komunak zituzten, esaterako:

  • Gehienak elizgizonak zirenez, liburu erlijiosoak argitaratzen zituzten.
  • Bertako kide guztiak giza zientzietan jantziak ziren.
  • Hizkera aldetik, euskara arrunta eta herrikoia erabiltzen zuten, Leizarragaren latinerako joera edo kutsua alde batera utzita.
  • Idazle-taldea osatzen zuten, eta, oro har, elkarri aplikatzen zioten zentsura.
  • Batik bat bertsogintza jorratu zuten.

Oihenart

Arnaud Oihenart 1592an jaio zen Maulen. Familia apalekoa izan zen. 1627an Joana d'Erdoy noble aberatsarekin ezkondu ondoren, Behe Nafarroara joan zen bizitzera. Han Nafarroako Parlamentuko ordezkari eta hiriko zinegotzi izan zen. 1653an alargun geratu eta 1667an hil egin zen Donepaleun.

Oihenart gizon kultua zen: eskolatua eta ikasia (bost hizkuntza hitz egiten zituen). Politikaz gain, bestelako arloak jorratu zituen: historia, bertsogintza, literatura... Oihenart izan zen Euskal Herria osotasunean hartu zuen lehena. Lehen kritikaria ere izan zen, eta beste idazleei buruzko kritikak idatzi zituen, batez ere Ziburuko Etxeberriri buruz.

Bere obrarik garrantzitsuenak hauek dira:

  • Notitia Utriusque Vasconiae (1638) Hiru liburutan banatuta dago: lehena, 14 kapitulukoa, Hitzaurrea; bigarrena, 17 kapitulukoa, Nafarroako antzinako historiari buruzkoa; eta azkenik, 13 kapituluko lana, Baskoniari buruzkoa.
  • Les proverbes Basques recueillis par le Sr. d´Oihenart. Bi zati ditu:
    • Atsotizac edo Refrauac: guztira 706 poema, frantsesera itzulita daude.
    • Oihenarten gaztaroa neurtitzetan: amodiozko poemak dira, oso landutako estiloarekin. Obra honekin, euskaraz poesia ezin dela landu dioen ustearekin amaitu nahi du, arau horiek kalte egiten ziotelako euskarari.
  • L'art Poéthique. Ez zen bere garaian argitaratu, eta Lafittek egin zuen, XX. mendean, bi ataletan bananduz: poesiaren erregela orokorrak eta erregela horien aplikazioa euskaran.

Egun Oihenart merezi duen bezala goraipatzen den arren, garai batean gutxietsia izan zen. Oso gizon zorrotza izanik, besteei egiten zizkien kritikak izugarri gogorrak ziren. Horregatik, Koldo Mitxelenaren esanean, Oihenarten ideiak ez dira ongi hartu: "Oihenartek eragin txikia izan du gure literaturan, kritiko intelektual handia izan arren".

Luis Villasante Kortabitarteren ustez, Oihenartek kritika eta objektibotasuna aitzakia hartzen zituen geroko idazleak kritikatzeko eta juzkatzeko, eta horregatik, ez dute estimu handitan izan.

Hala ere, geroko idazleak gogor astindu arren ("bertsogile arruntak" deitzen zien), bera ez zen uste zuten bezain harroputza; izan ere, berak ez zuen uste poeta zenik. Bere hitzetan: "Nire burua poetatzat ez dut, dibertimendua besterik ez dut bilatzen".

Ivan de Tartas

Ivan de Tartas 1611n jaio zen Zuberoako Soroetan (Cheraute), Mauletik gertu. Nekazari dirudun baten semea zen. Ikasketei dagokienez, zalantza ugari daude: badirudi Leskarren bertan zegoen Bernabetarren komentuan ikasi zuela. Ondoren apaiztu, eta Oloroeko koakjutore izan zen. Horretaz gain, Arueko erretore izendatu zuten, eta han bi liburu idatzi zituen: Onsa hilceco bidia (1666) eta Arima penitentearen occupatione devotac (1672).

  • Onsa hilceco bidia, aszetika liburua da; bertan aipatzen du ongi bizitzeko heriotzaz sarri oroitzea dela onena, horrela era kristauaz obratuko baita. Lau zati ditu: paganoen eskriturak, eskritura zaharrak, Testamentu Berriko eskriturak eta giza arrazoia.
  • Arima penitentearen occupatione devotac bigarren liburuaren gaia kristauaren eginbeharrak dira. Bertan hiru kapitulu bereizten dira: otoitza, baraua eta limosna.

Tartas oso idazle zaila da, eta horregatik inor ez da bere liburua zuzentzen ausartu. Oso idazle traketsa eta nahasia da: batetik, puntuen ordez, gehienetan, komak erabiltzen ditu, eta, bestetik, lexikoari eta ortografiari dagokienez, ez dio irizpide finko bati jarraitzen; hortaz, askotan zail samarra da bere literatura ulertzea. Bere lanetan frantsesaren kutsu nabaria ikus dezakegu, alegia, hizkuntza horren egitura darabil. Horretaz gain, sermoiak egiteko hainbat baliabidetara jotzen du bere obra sortzeko.

Tartasen hizkerari dagokionez, aipatu behar da bere euskarak hainbat eragin izan dituela: zuberera, lapurtera, behe-nafarrera eta Arueko euskara. Hasieran, Mitxelenak esan zuen Onsa hilceco bidia zubererako lehen liburua zela, baina hori ez da zuzena. Esandakoa zuzendu ondoren, Tartasen hizkera Amikuzeko (Mixe) behe-nafarrera zela esan zuen. Tartasek berak dio bere hizkera Aruekoa dela.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana