Axular

Leizarragak ireki zion bidea euskal prosari. Baina historiak norabide berri batzuk markatu zituen, egile kalbinista honen lorpenak gaindituz. XVII. mendea goren aldia izan zen euskal hizkuntzarako. Trentoko Kontzilioak aire berriak ekarri zituen, eta aldaketa politikoek eta arteak zeramaten indarra ez zen oharkabean pasatuko euskal egileentzat. Sarako eskolan Axular azpimarratu behar da, garai distiratsu honetan oso gora jaso baitzuen literaturaren maila.

Pedro Daguerre Azpilicueta, Axular

Benetako izena Pedro Daguerre Azpilicueta zuen, eta Urdazubin (Goi Nafarroa) jaio zen 1556an. Axular baserrikoa zen, eta hori zela eta Axular goitizenaz ezagutzen zuten.

Ez dakigu non egin zituen ikasketak, baina Urdazubiko monasterioan egingo zituela pentsatzen da. Ondoren, Iruñera joan zen, eta han giza-zientziak, erretorika eta filosofia ikasi zituen. Ziur dakiguna da Salamancan Teologiako hiruzpalau urte egin zituela; izan ere, Koldo Mitxelenaren senitarteko batek 1972an haren titulua aurkitu zuen, eta Axularrek berak Gero bere liburuan bi irakasle aipatzen ditu.

1596an apaiztu zen Tarbesen (Frantzia). Ondoren, Sarako erretoreak bere kargua utzi zuenean, Axularri eman zioten, 1600. urtean. Hala ere, Axularrek gogor borrokatu behar izan zuen postu hori lortzeko; dena dela, bera ez zen Frantziakoa, eta Donibane Lohizuneko Harostegitar Joanes izeneko apaiz batek hori leporatu zion, esanez ezin zela Sarako erretorea izan frantziarra izan gabe. Axularrek Frantziako Enrike IV.aren oniritzia jaso zuen, eta Sarako erretore gisa luze bizi ondoren, 1644an hil zen.

Axularren garaia oso garai aberatsa izan zen. Egoera politikoari dagokionez, Espainia eta Frantzia bereizi behar dira: Espainian beherakada gertatzen ari zen bitartean, Frantzia goraka zihoan. Bi herrialdeak katolikoak ziren, baina Frantzian jakin-nahia piztu zen. Horretaz gain, 1659an Pirinioetako Bakea sinatu zuten, eta beraz, garai baketsua zenez gero, kultura lantzeko garai aproposa ere bazen.

Erlijioari dagokionez, Axularrek Gero liburua idatzi zuenean, katolizismoa finkatuta zegoen Frantzian; beraz, guda garaia amaituta zegoen.

Axularren obra

Axularrek Gero idatzi zuen. Berez, benetako izenburua Gero: bi partetan partitua eta berezia da. Horri dagokionez, misterio txiki bat dago, alegia: zergatik jartzen du liburua bi zatitan dagoela partiturik? Emmanuel Intxauspe eta Lafitte-ren ustez, bi zati horiek liburuan bertan daude, Axularrek liburuan esaten duen bezala, baina idatzi zuenean adineko gizona zenez, lan guztia nahiko desordenaturik egin zuen. Villasante eta Haritchelharren ustez, guregana iritsi den Gero lehenengo zatia da, eta bigarrena, berriz, ez zuen idazteko denborarik izan edo galdu egin da. Hala izan ala ez izan, argi dago Axular maisu izan zela, eta askok jotzen dutela euskal prosaren maisutzat.

Gero liburura itzuliz, aipatu behar da mezu argi bat duela: "gizonak luzamendutan aritu gabe, ekintza onak geroko utzi gabe, Jainkoarengan bildu behar du". Bertan erabiltzen duen hizkera Urdazubiko lapurtera da: erraza eta herrikoia. Liburuaren egiturari dagokionez, hiru zati bereizten dira: "Gomendiozko carta", "Iracurtçaileari" eta "50 kapitulu".

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana