Herri lanak

Industrializazioak aldaketa ikaragarriak eragin zituen gizartearen, osasunaren eta hirigintzaren arloan, eta aldaketa horiek, aldi berean, espazio-arazo ugari eragin zuten. Oso denbora laburrean, industria-jarduerarik handiena zuten hiriguneetan biztanleriak gora egin zuen eta, horren ondorioz, espazio publikoa berriz antolatu behar izan zen higienearen eta segurtasun publikoaren arloan ezarri ziren parametro berrietara egokituz. Estolderia eta ura arazteko sistema berriak eraiki ziren, besteak beste, Elorrietako ur-ponpagailuaren gunea Bilbon; merkatuak, besteak beste, Tolosakoa; ikuztegiak; hiltegiak; zubiak, besteak beste, Bizkaia zubia; igogailuak; dikeak; burdinbideak; geltokiak; eta argiteria publikoa. Berrikuntza teknologikoei eta zientifikoei esker egitura berriak eraiki ahal izan ziren, material berriak erabiliz, batez ere, hormigoia eta burdina/altzairua, azken hau Bessemer eta Martin-Siemens galdategi-sistema berriei esker, haiek altzairua merkeago ekoizten baitzuten. Dena den, material berri horien erabilpenak eztabaida bat sortu zuen, altzairuak zituen aukera estetikoei buruzkoa, alegia, ez zen paisaian aurkitzen eta material artifiziala zen.

Merkatuak

Industria-aroko lehenengo merkatuak XIX. mendearen amaieran eraiki ziren, salmenta ibiltaria kokatzen zen plaza zaharretan, eta helburu bikoitza zuten: kontrol fiskal handiagoa egitea eta elikagaiak higiene-egoerarik onenean saltzen zirela bermatzea. Lehenengo merkatu haien egiturak burdinez eraiki ziren, irekiak ziren, goitik sartzen zen argia eta aireztapen ona zuten. Ikus Tolosako merkatua. Dena den, biztanleria etengabe ari zenez hazten, premia berriak sortu ziren eta hasierako egitura haien ordez eraikin estaliak, handiagoak egin behar izan ziren, hormigoi armatuz, harriz eta zementuz. San Martin (1882) eta Bretxako (1871) merkatuak (biak ere Donostian), eta Deba (1910), Beasain (1912) eta Ordiziako (1923) merkatuak eta Azkoitiko handizkako merkatua (1926) dira adibideetako batzuk. Bilbon ere eraiki ziren metalezko egitura zuten merkatuak, La Riberakoa eta Zabalgunekoa, esate baterako.

Hiltegiak

Hiriguneetatik kanpora kokatzen ziren eraikin itxi hauen eginkizuna abereen haragiaren manipulazioaren higiene-egoera eta kontrol fiskala zaintzea ere bazen. Hiltegietan sistema mekaniko berriekin hiltzen eta larrutzen ziren abereak. Eraikinak ederki emateko eta barruan egiten zena ongi egiten zela adierazteko, irudi ona emateko, eraiki ziren.

Argiteria publikoa

Aurrerapen teknikoei eta energia-iturri berriak -hidraulikoa, lurruna eta gasa- aurkitu izanari esker, goitik behera aldatu ahal izan zen hirigune handietako biztanleen bizitza argiteria publikoarekin. Era horretara hiri modernoa sortu zen, argiz betetako kaleekin. Lehenengo argiteria publikoek gasaren bidez funtzionatzen zuten, Bilboren kasuan Máximo Aguirrek udaletxetik hurbil zegoen Gasaren Plaza ezagunean ustiatzen zuen gasometroarekin, eta Donostiaren kasuan gas-fabrikarekin; Bilbokoak baino hainbat urte gehiago jarraitu zuen funtzionatzen. Gasaren bidez argia lortzea nahiko sinplea zen: kasu honetan harrikatzaren destilazioaren bidez lortutako gasa hodi-sistema baten bidez argiteria publikora banatzen zen eta erretzen zenean argi bihurtzen zen. Dena den, Bilbok 1890ean baztertu zuen gasaren bidezko energia-sistema eta lehenengo zentral termoelektrikoetako bat instalatu zen hirian. Termoelektrizitateak lurrunezko makinen bidez sortzen zuen elektrizitatea, lurrunezko makinak ikatzak elikatzen zituen, eta, generadoreei lotuta argindarra sortzen zuten.

Bilboko aparamenak

Bilboko ibai-portuan mugimendu handia egoten zen itsasontzien joan-etorriekin eta merkataritzarekin. 1894an, itsasontzietan etorritako salgaiak husteko hainbat egitura eraiki ziren. Ibaiaren eskuinaldean hiru eraiki ziren: Antzokiko moilan (Arriagaren atzean), Salben eta Sendeja-Areetakoak; eta ezkerraldean bi: Erripan eta Uribitarten. Gaur egun Bilboko Udala Sendeja-Areetakoak berritzen ari dira. Egitura horiek osagai estetiko argia zuten: 6 metroko garaiera, zutabe ildokatuak eta kapitelak, burdinazko teilak eta egurrezko zorua.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana