Elorrietako ur ponpagailua

Kokapena

  • Lurraldea:Bizkaia
  • Herria: Bilbo

Elorrietako ur-ponpagailua Bilboko ur beltzak ubideratzeko proiektuaren parte bat da. Recaredo de Uhagón ingeniariak eraiki zuen 1904an, Bilbok kolera-izurrite bat jasan ondoren. Saneamendu-sistemak ezeztatu egin zituen putzu beltzak eta ubide- edo estolda-sare berria eraiki zen Bilbo osoko ur zikinak biltzeko, ondoren puntu altu batera ponpatzen zituen, ponpa-etxetik hurbil, eta handik itsasora bideratzen, Getxo inguruan. Ur beltzak bideratu eta, ondoren, husteko, Bilbo Zaharretik eta Atxuritik hasten zen ubide-sistema bat, hiru kolektore -bi ibaiaren ezkerraldean eta bat ibaiaren eskuinaldean- eta bi sifoi -bat Merceden eta bestea Deustun- eraiki ziren, eta ura Zorrozaurren eraikitako 12.000 metro koadroko biltegi handi batera eramaten zuen.

Elorrietako ponpa-etxea. Elorrietako ur-ponpagailua. Deiker Artxiboa/Santi Yaniz.

Elorrietako ponpa-etxean lurrin-makinak, ponpak eta galdarak, konponketa-lantegia eta sutegia zeuden. Puntu horretan ponpatutako urak La Galearaino (Getxo) bideratzen ziren desnibelaz baliatuz eta sei metro diametroko eta hamar kilometro luzerako hodi baten bidez.

Galdara-gela. Elorrietako ur-ponpagailua. Iturria: Deiker Artxiboa/Santi Yaniz.

Saneamendu-sistema moderno hau eraiki zenean, Bilbok 63.900 biztanle zituen, eta ibaiadarreko ur kutsatuaz hornitzen ziren. Garai hartan ez zegoen ur zikinak bideratzeko sistemarik eta, horren ondorioz, zuzenean ibaiadarrera isurtzen ziren. Horrexek eragin zuen, hain zuzen ere, Bizkaiko altzairugintza eta meatzaritza geldiarazi zituen kolera-izurritea. Recaredo de Uhagónek 100.000 biztanleko hiri baterako diseinatu eta kalkulatu zuen, eta abian jarri eta handik urte gutxi batzuetara Bilbo uste baino askoz ere gehiago hazi zen; hala, hamarkada gutxi batzuetan instalazioak zaharkituta geratu ziren. Gerra Zibilaren ondoren, Deustuko auzora mugatu zen.

Dorre trapezoidala. Elorrietako ur-ponpagailua. Iturria. Deiker Artxiboa/Santi Yaniz.

Dena den, Bilboko saneamendu-proiektua aitzindaria izan zen planteamenduan eta diseinuan, hain zuzen ere, hormigoi armatua erabili zelako, hamar kilometroko hodi-sistema eraiki zelako eta arazketa-sistema berriak instalatu zituelako.

Elorrietako Ponpagailua Ondasun Kultural Kalifikatu katalogatu zuen Jaurlaritzako Kultura Sailak 1984an, baina instalazioak bertan behera utzita zeuden eta batere zaindu gabe; azkenean instalazioak eta bertan zeuden makinak lapurtu egin zituzten.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana