Gas fabrikaren historia

Kokapena

  • Lurraldea:Gipuzkoa
  • Herria: Donostia

Donostiako Udal Gas Fabrika 1869an jarri zen martxan. Hasierako garai hartan 300 m3 gas ekoitz zitezkeen egunean, 2.000ren bat argi pizteko adina. Apur bat geroxeago ahalmena gehitu egin behar zela ikusi zen eta, horretarako, beste fabrika bat eraikitzea erabaki zen, beste toki batean, hiriaren hazkundeak eragotzi egiten baitzuen lehengo instalazioak zabaltzea. Dena den, destilazioa, garbiketa eta arazketa jatorrizko fabrikan egiten jarraitu zuten gerora ere; izan ere, muga teknikoak eta ekonomikoak zirela eta, ezinezkoa zen planta berria beharrezko epean bukatzea. Premia horietara egokitzeko, 1890ean 800m3-ko behin-behineko gasometro bat eraiki zen fabrika zaharrean. Azkenik, 1892an ekin ahal izan zitzaion destilazio-planta berri behin betikoa eraikitzeari, eta jatorrizko fabrikako horniduraren zati bat aprobetxatu zen.

Gas-fabrikaren ikuspegi orokorra. Deiker artxiboa/Santi Yaniz

XX. mendeko lehenengo hamarkadatik 50eko hamarkadara arte, Gas Fabrikak etengabe jarraitu zuen hazten eta bertako instalazioak modernizatzen, kontsumoa ere etengabe gora egiten ari zenez. 1905etik 1914ra beste bi gasometro, labeetako bateria gehiago, ikaztegi bat, bulego-eraikina eta hornikuntza kontrolatzeko eta erregulatzeko sistema eraiki ziren. Horretaz gainera, pabiloi bat eraiki zen kokea itzaltzeko, eta zentral elektriko berri bat gasaren bidez elektrizitatea ekoizteko. Hurrengo urteetan, Gerra Zibileko etenaldiaren ondoren, une bakoitzeko aurrerapen teknikoak baliatzen jarraitu zuen. 60ko hamarkadan hasi zen Gas Fabrikaren gainbehera; lehenengo Donostian desagertu egin zelako gasezko argiteria publikoa eta, ondoren, 70eko hamarkadan, argiteriako generadore elektrikoak ezarri zirenean ikatza ere baztertu egin zelako elektrizitate generadoreak elikatzeko material gisa.

Fabrikaren funtzionamendua nahiko sinplea zen: gasa, kasu honetan harrikatzaren destilazioaren bidez lortzen zena, hoditeria baten bidez banatzen zen argiteria publikoaren sarera, eta bertan erreketak argia sortzen zuen.

EKOIZPEN-PROZESUAREN SINTESIA

Harrikatza erretortetan destilatzen zen; 1.200°C-tik 1.300°C-ra arteko tenperaturan, airearekin kontakturik izan gabe, material erregogorrez eraiki eta baterian antolatutako zeharkako kanalak ziren erretortak (1). Itxi ondoren, harrikatzaren errekuntza hasten zen (1.1.). Erretortak hoditeriarekin lotuta zeuden eta hodi horien bidez bideratzen zen errekuntzan sortutako eta elementu hegazkorrez zamatutako -galipot, bonezol eta beste hidrokarburo arin batzuen lurrunak, metanoa, hidrogenoa, karbono oxidoa, amoniako konposatu sulfuratuak eta nitrogenoa- gasa. Hurrengo urratsa galipota filtratzea (2) izaten zen, eta, ondoren, gasa hoztea (3). Gero, urarekin garbitzen zen (4) amoniakoak eta azido hidrosulfurikoa disolbatzeko. Azkenik, arazgailuekin (5) hidrogeno-sulfuro osoa eta gainerako zikin guztiak kentzen ziren. Gasa erabat araztuta zegoenean, gasometroetan sartzen zen.

GASAREN EKOIZPEN-PROZESUAREN NOLAKOTASUNA

Gasometroek (6) eginkizun bikoitza zuten: kopuru handiak biltegiratzen zituzten batetik, eta, bestetik, presioa eskala handian erregulatzen zuten. Urez betetako harginlanezko gordailu zilindriko bat izaten zuten, eta bertan metalezko txapadun kanpai bat egoten zen igerian (6.1.). Errail bertikalez hornituriko burdinazko egitura bati esker (6.2.), kanpaia, gurpilduna (6.3.), igo eta jaitsi egiten zen. Gasaren presioa kanpaiaren pisuak eta elikadura-ponpek finkatzen zuten. Azkenik, gasometroetatik banaketa-sarea abiatzen zen, hiriko kale nagusietan zeuden altzairuzko hodien bitartez, eta haietatik beste hodi-sare bat ateratzen zen, bigarren mailakoa, eta hura zen etxebizitzera heltzen zena. Hoditeria horiek lurraren barru-barruan ipini behar ziren, kolpeak eta efektu korrosiboak eragozteko, eta erabateko estankotasuna bermatu ahal izateko, ez zedin gas-ihes arriskutsurik batere gerta. Geroago, teknikaren bilakaerarekin, gasmotorrak erabiltzen hasi ziren, gasa elekrizitate bihurtzen zutenak (7).

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana