Anabolismo heterotrofoa

Molekula soiletatik edo aitzindarietatik abiatuta molekula konplexuak eratzeko prozesu metabolikoa da. Aitzindariak erreserba-substantzien katabolismotik etor daitezke (zelula heterotrofo eta autotrofoetan), elikagai organikoak jatetik (zelula heterotrofoak) eta fotosintesitik edo kimiosintesitik ere etor daitezke (zelula autotrofoak). Lehendabizi, monomeroen biosintesi-fasea bereizten da, eta ondoren, monomero horietatik abiatuta, polimeroen biosintesi-fasea izango genuke. Katabolismoa oxidazio-prozesu bat da, eta anabolismoa, berriz, erredukzio-prozesu bat.

Gluzidoen anabolismoa

Askotan, bide anabolitiko heterotrofoak bide katabolitikoen antzekoak dira, baina alderantziz, entzimek erreakzioa bi noranzkoetan katalizatu dezaketelako. Kasu batzuetan entzimak noranzko bakarrean katalizatu dezake erreakzioa, eta entzima berri bat edo gehiago behar dira aurkako noranzkoa gauzatzeko.

  • Glukosa lortzeko bidea:

    Animalia-zelulatan glukosa dietatik lortzen da, digestioaren bidez. Zelula autotrofoetan Calvinen zikloan hasten den prozesu batetatik lortu daiteke. Hala ere, bi zeluletan lor daiteke glukosa zenbait molekula ez-gluzidikoen bidez. Molekula horiek, glukoneogenesi izena duen eta katabolismotik eratortzen den prozesu baten bidez lortzen dira.

    Animalia-zeluletan glukoneogenesia azido pirubikoa edo aminoazidoak bezalako substantzietatik abiatuta lortzen da, eta landare-zeluletan eta mikroorganismoetan gantz-azidoetatik ere lor daiteke (glioxisometan gertatzen den oxalazetato zikloari esker). Glukolisiaren oso antzekoa den prozesu bat izango du, baina alderantziz: alderanzgarriak diren sei pauso berdinak dira, eta alderantzikatu ezin diren beste hiru desberdinak izango dira.
  • Glukosa-polimeroak lortzeko bidea:

    Polimero garrantzitsuenak glukosakoak dira,a loturaren bidez loturik daudenak. Animalia-zeluletan glukogenoa glukosatik abiatuta sintetizatzen da, glukogenogenesi izeneko prozesuaren bidez. Prozesua glukosa-6-P glukosatik hasten da. Glukosa hori, zelulan sartzean, fosforilatu egiten da, eta glukosa-1-P bilakatzen da. Une horretan, O-glukosidiko a(1®4) loturaren bidez glukogeno-kate baten muturrera lotzeko nahikoa energia edukiko du. Ondoren, entzima zatitzaileak kateko glukosen zati txikiak mozten ditu, eta beste lekuetan sartzen ditu b(1®6) loturaren bidez.

    Landare-zeluletan almidoia plastoetan sortzen da, amilogenesiaren bidez. Amilogenesiak glukogenoaren sintesiarekiko duen desberdintasun bakarra hauxe da: molekula aktibatzailea ATPa da.

Nukleotidoen anabolismoa

Nukleotidoak bere hidrolisiaren produktuetatik abiatuta sortzen dira: pentosetatik, azido fosforikotik eta base nitrogenatuetatik.

  • Base purikoak dituzten nukleotidoen sintesia: 5-fosfato-erribosa batekin hasten da. Horren I karbonoaren gainean eraztun puriko bikoitza eratzen hasten da, glutaminak, azido aspartikoak eta glizinak parte hartzen duten segida entzimatiko konplexu baten bidez.
  • Base pirmidinikoak dituzten nukleotidoen sintesia: lehendabizi eraztun pirmidinikoa sortzen da azido aspartikotik abiatuta, eta, ondoren, fosforriboso bati lotzen zaio.

Lipidoen anabolismoa

Erreserba-funtzioa duten lipido garrantzitsuenak triazilglizeridoak dira. Beren biosintesiak, lehenik, bi osagaiak bananduta eskuratzea eskatzen du: gantz-azidoak alde batetik, eta glizerina bestetik.

  • Gantz-azidoak lortzeko bidea

    Animalietan, gantz-azidoak lortzeko iturri nagusia elikagaien gantza da. Bigarren iturria gantz-azidoen biosintesia da, zitosolean gertatzen dena, gluzidoen, gantz-azidoen (b oxidazioa) (35. gaia ikusi) eta aminoazidoen katabolismoaren mitokondriotik datorren acetil-CoAtik abiatuta. Lehenengo acetil-CoA horrek pitzarazgailu gisa jarduten du. Hurrengo karbonoak kateari lotuko zaizkio malonil-CoA forman -3cko molekula-. Malonil-CoA bat acetil-CoA batekin elkartzean 4C molekula bat sortzen da; CO2.bat askatuz. Bi NADPH kontsumitzen dira hidrogenazio-errreakzioak egiteko, eta 4C-ko gantz-azido aktibatu bat (azilo bat) sortzen da. Prozesu hori guztia sintetasa gantz-azido konplexu izeneko entzima-multzo batek katalizatzen du. Malonil-CoA molekulen batura errepikatuari esker, aldi bakoitzean bi karbono gehitzen dira, karbono kopuru bikoitia duen kate luze bat eratuz.

  • Glizerina lortzeko bidea

    Gantzen hidrolisitik ateratzen den glizerinatik nahiz glukolisian sortzen den dihidroxiazetona-3Ptik lor daiteke glizerina. Ondoren, glizerol-3P bilakatzen da. Hori gantz-azidoekin lotzeko forma aktibatua da.

  • Triaziglizeridoen lorbidea

    Gantz-azidoko molekulak glizerol 3P-arekin lotzen doaz ester motako lotura baten bidez, lehendabizi monoazilglizerido bat sortuz, ondoren diazilglizerido bat emanez, eta, azkenik, triazilglizerido bat eratuz, fosfato-taldea askatzen duen bitartean. Hori guztia zelula hepatikoetan eta gantz-ehuneko zeluletan gertatzen da.

Zelula eukariotoaren metabolismoaren eskema orokorra. Beheranzko geziek katabolismoa adierazten dute, eta goranzkoek anabolismoa.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana