Anabolismo autotrofoa

Anabolismoa katabolismoaren eratzaile-bidea da, hots, molekula soiletatik abiatuta molekula konplexuen sintesi-bidea. Anabolismo autotrofoa fotosintesi edo kimiosintesi bidez gauzatu daiteke. Fotosintesia landareek, algek, zianobakterioek eta bakterio fotosintetikoak gauzatu dezakete, baina kimiosintesia, berriz, bakterio-mota batek bakarrik. Organismo autotrofoek ez dute besteren beharrik bizitzeko, eta, gainera, gainontzeko organismo heterotrofoen bizitza ahalbidetzen dute.

Fotosintesiaren kontzeptua

Fotosintesia argi-energia energia kimiko egonkor bihurtzea da. Energia kimiko hori, lehendabizi, ATP molekulan gordeta geratzen da, eta, ondoren, molekula organiko egonkorragoak sintetizatzeko erabiliko da.

Fotoi bat molekula berezi bateko (pigmentu fotosintetiko) elektroi batek xurgatzen duenean hasten da prozesua. Elektroia fotoiaren energiarekin kitzikatu egiten da. Elektroi kitzikatua zenbait molekula oxidatu hartzaileetatik igaroko da. Molekula horiek erreduzitzen eta emaile bilakatzen joango dira, elektroiak kate elektroi-eramaile batera jaurtikiz. Askatzen den energia ATP-sintetasa entzimak erabiliko du ATP sortzeko, eta bere lotura ester-fosforikoetan gordeta geratuko da.

Fotosistemak pigmentu fotosintetikoekin lotutako proteina-konposatuak dira. Ondorengo hauek bereizten dira: antena, argi-energia jaso eta beste pigmentuetara igorri besterik egiten ez duten pigmentu fotosintetikoz osatua; eta erreakzio-gunea, bertan aurkitzen dira xede-pigmentuak. Xede-pigmentu horiek antena-pigmentuek hartutako energia jasotzen dute, eta lehenengo elektroi hartzaileari ematen diote, erreakzio kimikoen katea abiaraziz.

Oxigeno- edo landare-fotosintesia

  • Argitako fase aziklikoa: Fotosistema biek parte hartzen dute. Prozesu hori fotoiak II fotosistemara iristen direnean hasiko da, eta horrek P680 kitzikatzea eragingo du. Elektroiak feofitinen bidez hartzen dira, gero beste hartzaile batzuetara iragaten dira, eta, azkenik, plastokinonara (PQ). P680 klorofilak uraren fotolisiaren bidez berreskuratuko ditu galdu dituen elektroiak. Uraren fotolisia tilakoidearen barruko mintzean gertatzen da. Ur hidrolizatuaren molekula bakoitzetik askatzen diren bi elektroiak P680ra (xede-molekula) igortzen ditu Z emaileak, eta H+ biak tilakoidearen barruan metatzen dira. PQ aktibatuak b-f zitokromoari ematen dizkio elektroiak, eta estromaren bi eta estromaren H+ biak hartzen ditu, tilakoidearen barrura igorriz horiek ere. Tilakoidearen barnealdea [H+] handituz joango da, eta Mitchellen teoria kimiosmotikoaren arabera, horri esker, mintzeko ATP sintetasak ATP sintetizatu ahal izango dute. PQren elektroiak jaso dituen b-f zitokromoak plastozianinari (PC) eman ahal izango dizkio elektroi horiek, PC hori I fotosistemako elektroi-emailea baita. PSIan bi fotoiek eragiten dutenean, P700 klorofilak bi elektroi galduko ditu. Bi elektroi horiek PCak birjarriko ditu. Elektroiak A0 hartzaileak hartzen ditu, eta ferredoxinari ematen dizkio. Ferrodoxinak, berriz, NADP+- reduktasa entzimari igortzen dizkio, eta estromaren H+ birekin batera, NADP+ bat NADHP batera erreduzituko du (NADP+ aren fotoerredukzioa).

Fotosintesi aziklikoa

Fotosintesi ziklikoa

  • Fase argitsu ziklikoa: I fotosistemak bakarrik parte hartzen du, bira bakoitzean ATPren sintesia eragiten duen elektroi-ziklo edo elektroi-fluxu bat sortuz. II Fotosistemak parte hartzen ez duenez, ez da uraren fotolisirik emango. Ez dago, ezta ere, NADP+ren erredukziorik, eta ez da oxigenorik askatzen ere. Fase honen helburua ATP lortzea da. Izan ere, fase aziklikoan lortzen den ATP ez da nahikoa ilunpetako fasea gauzatzeko.
  • Fase ilun edo biosintetikoa: fase argitsuan lortutako energia (ATP) eta ahalmen erreduzitzailea (NADPH) erabiltzen dira materia organikoa sintetizatzeko, materia inorganikotik abiatuz.

    Honela banatzen da fasea:

    • Karbono-konposatuen sintesia: estroman gertatzen da, Calvinen zikloaren bidez. Ziklo horrek CO2 finkatu egiten du eta CO2 finkatua erreduzitu egiten du, fase argitsuko ATP eta NADPH kontsumituz. Horiek zikloan jarraitu dezakete, edo beste bide biosintetikoetan parte hartu dezakete. Finkatutako CO2 molekula bakoitzeko hiru ATP eta bi NADPH kontsumitzen dira.
    • Konposatu organiko nitrogenatuen sintesia: fase argitsuan lortutako NADPH eta ATPtik abiatuta, lurrean dauden ioi nitratoak ioi nitritora erreduzitzen dira, eta, ondoren, amoniakora
    • Sufrea duten konposatu organikoen sintesia: Fase argitsuko NADPH eta ATPtik abiatuta, ioi sulfatoa ioi sulfitora erreduzitzen da, eta, ondoren, hidrogeno sulfurora.

Kimiosintesia

Kimiosintesi prozesua egiten duten organismoak materia organikoa sortzen dute materia inorganikotik abiatuta. Materia inorganiko horretako asko materia organikoaren deskonposaketatik dator. Beraz, ziklo biogeokimikoak ixten dituzte eta planetan bizia ahalbidetzen dute.

Kimiosintesiaren faseak:

  • Lehenengo fasean ATP eta ahalmen erreduzitzailea (bakterioetan NADH, landareetako NADPHren ordez) lortzen da, substantzia ez-organikoen oxidazioari esker. Hori da ADParen fosforilazio oxidatiborako energia-iturria. ATP zati bat elektroien arnasketa-katean garraio alderantzikatua eragiteko erabiltzen da, horrela NADH lortu ahal izateko.
  • Bigarren fasean, bide metaboliko jarraituek fotosintesiaren fase ilunarekin bat egiten dute.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana