Itzuli orri osora

Aparatu fotosintetizatzailea

Kloroplastoen tilakoideen mintzetan aurkitzen da. Honela osaturik dago:

I Fotosistema (PSI): 700 nmko edo gutxiagoko uhin-luzera duen argia hartzen du. Erreakzio gunean klorofila aI1(P700), A0 hartzailea eta plastozianina (PC) emailea aurkitzen dira.

II Fotosistema (PSII): 680nm-ko edo gutxiagoko uhin-luzera duen argia hartzen du. Antenak a eta b klorofila eta xantinak ditu. aII klorofila (P680) erreakzio-gunearen zati da. Lehenengo mailako hartzailea feofitina da (Pheo) eta emaileari Z deitzen zaio.

Kate elektroi-eramailea: bi proteinen konposatu batez osatzen da funtsean. Proteina horien talde protetikoak zitokromoak dira.

ATP-sintetasak: mintzean zeharreko proteinak dira, tilakoideko mintzetan aurkitzen direnak