Kasetoi

Ageriko habe edo moldurak gurutzatuz sabai edo gangetan apaingarri gisa eratzen den hutsune karratu edo poligonala, gehienetan erliebez edo eskulturaz apaindua.

Kanoi ganga

Zirkuluerdiko arku batetik sortzen dena, eta ardatzaren norabide zuzenean euskarri paraleloen gainean ibili dabilela dirudiena.

Kanoi laurdeneko ganga

Kanoi gangaren laurdena adinako balioa duena, hau da, angelu zuzen baten arkua gidalerro hartuz sortzen dena.

Kanpandorre

Elizetan eta antzeko eraikinetan kanpaiak dauden dorrea.

Kapitel

Zutabe baten edo pilare baten gainaldea errematatzen duen elementu arkitektonikoa. Kapitelaren gainean bermatzen da arkitrabea.

Kartela

Mentsula, S formako profila du eta euskarri funtzioa.

Kalostrape

Patio nagusi angeluzuzen edo karratu bat inguratzen duen galeria, gehienetan monasterio, eliza edo abadia bati atxikita dagoena.

Kontrahorma

Eraikuntzaren hormen kanpoaldean, eraikuntzari eusteko, jartzen den matxoi zuta. Batzuetan arku arbotante batek betetzen du funtzio hori. Ostiko.

Koru

Elizan, kantarientzako leku berezia. Atzealdeko galeria bat izan ohi da gehienetan, eta batzuetan aldare aldean ere egoten da.

Kripta

Elizaren azpian, sarri lurpean, eraikitako kapera. Hasieran, kapera horietan ematen zitzaien lur kristauei. Egun, otoitz eta liturgiarako kapera bilakatu dira.

Kupula

Ganga erdiesferiko, erdieliptiko edo esfera segmentu baten formakoa, eraikin batzuetan oinplano zirkular edo poligonal bat estaltzen duena.

Kanpai horma

Elizetan eta kapera bakartuetan, fatxadaren segidan, gainean, ezarri ohi den horma txikia, bao batzuk dituena bertan ezkilak jartzeko.

Karel

Erortzeko arriskua dagoenetan jartzen den baranda moduko babesgarria. Bereziki zubi, terraza edo balkoi baten ertzean edo leiho baten oinean jartzen da, harriz, zurez edo burdinaz egiten da eta lurretik gerrirainoko edo bular alderainoko garaiera hartzen du.

Kuxindura

Harlanduzko paramentua, harlanduen kanpoaldea kuxin modura landua izan denean, hau da, ertzak edo juntak barnerago utziz eta harriaren erdialdea kanpora ateraz egin denean.

Korintoar ordena

Arkitektura ordena grekoetan berriena. Akanto hostoz apaindutako kapitela izatea da horren ezaugarri nagusia.

No hay entradas en el diccionario con la letra seleccionada.