Arte erromatarra (I)

Erromatarrek etruskoen gizarte-antolakuntza, arkitektura eta artea bereganatu zituzten. Hala eta guztiz ere, erromatarren zabaltze nahiari eta res publikoarekiko interesari esker, arte-forma berriak sortu ziren, hala nola akueduktuak, galtzadak, garaipen-arkuak, basilikak, tenpluak, antzokiak, anfiteatroak eta termak. Erromatarren gustukoak ziren pintura- eta eskultura-agerpenak ere sortu ziren, 29 urtean hasitako aro inperialean garrantzitsuenak.

Erromako herri-arkitektura

Erromako arkitektura-lanek arte-produkzioa eta erlijioa lotzen zituen abiaburua alde batera utzi zuten, eta Estatuaren interesak kontuan hartzen hasi ziren (horrela, arte politikoa, estatukoa eta hirikoa sortu zen).

Erromako hiria kanpalekuen antolatzean oinarrituta zegoen: gurutzea osatzen zuten bi kale zituen, hiria lau lurraldetan antolatzen zutenak. Bide batek, cardo izenekoa, Ipar-Hegoaldeko ardatza osatzen zuen, eta decumano izeneko beste batek Eki-Mendebaldekoa. Foroa zegoen haien gurutzean.

Erromatar hiri-arkitektura eraikuntza oinarrizkoak hauexek ziren:

  • Foroa arkupeko plaza zen; bertan zeuden herri-eraikinak, eta komertzioa eta erlijioa garatzen ziren.
  • Nabe kopuru bakoitiko eta luzetarako solairuko eraikina zen basilika, merkatu, banku eta epaitegiaren funtzioak betetzen zituena.
  • Termak ziren bainuetxeak. Igerileku hotza (frigidarium), ur beroko igerilekua (caldarium), aldagelak (apodyterium) eta gimnasioak zituzten.
  • Antzokiaren egitura grekoarena zen, eta honako zati hauek zituen: ikusleentzako leku erdizirkularra (cavea), abesbatzarentzako leku erdizirkularra (orchestra) eta, azkenean, aktoreentzako leku luzea (escena).
  • Anfiteatroa obal-formako eraikuntza zen, gladiadoreen jolasak eta borrokak egiteko harea eta ikusleentzako harmailak (cavea) zituena.
  • Zirkua eraztun luzetuaren formako pista zen; bertan, zaldiek eramaniko gurdien lasterketak (Erromako kirolik ospetsuena) egiten ziren.
Flavio anfiteatroa

Flavio anfiteatroa, edo Koliseoa (K.o. I. mendekoa), Erroma.

Herri-lanak

Bide-sareek eta hornidura-instalazioek garrantzi handia izan zuten Erroman. Horren ondorioz, galtzada (inperioko hiri nagusiak eta hiriburua lotzen zituztenak), zubi eta akueduktu asko egin ziren.

Erromako etxebizitza

  • Atariko etxea: jabe bakar bateko hiriko etxea zen. Etxearen logelak erdiko patio edo atari baten inguruan antolatzen ziren; urmael edo compluvium bat zegoen atarian, sabaietako isurkiek emandako euriaren ura jasotzen zuena. Atariaren alde batean harrera-gela edo tricliniuma zegoen, zutabeek inguratutako atzeko lorategiarekin (peristilo) lotuta.
  • Insula edo auzo-etxea: solairu batzuk eta erdiko patioa (atariaren ordezkoa) zituen, eta zenbait familientzakoa zen (oro har, akuradunak). Eraikuntza mota hori hiri-proletalgoaren sorkuntzaren ondoren sortu zen.
  • Jaurerriak: herrikoak (abeletxeak bezalako nekazaritzako edo abeltzaintzako ustiategiak izatean) edo hiri ingurukoak izan zitezkeen. Oro har, eraikuntza luxuzkoak ziren, patio, arkupe, zutabe eta guzti. Jaurerri horietara joaten ziren aristokratak hiritik irteten zirenean, Horaziok (K.a. 65-8) eta Virgiliok (K.a. 70-19) abestutako landa-bizitzaren atseginaren bila. Hiri inguruko jaurerririk ospetsuen artean, Adriano enperadoreak (76-138) eraikitako Adriana jaurerria (Tivolin), Neronen (37-68) Domus Aurea handia eta Tiberioren (K.a. 42-K.o. 37) jaurerria (Caprin) aipa daitezke.
Adriana aurriak

Adriana jaurerriaren aurriak, Tivolin.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana