Itzuli orri osora
Basilea Hiria: Suitzako kultur hiriburua
vie, 23 abr 2010 15:36:00 +0200

Hiri aberats eta dotorea da, 40 bat museo, luxuzko erakusleihoak, saltoki txiki bezain originalak eta garraio publiko eredugarria dituena. Lasaia da oso. Berritzailea erabat. Jatetxe modernoak edozein bazterretan daude, eta gaurik bizienak eta eroenak unibertsitateko ikaslez betetzen dira.

Suitzako kultur hiriburu izengoitiaz da ezaguna

Basilea Hiria. Europaren bihotzean dago, Rhin ibaiaren bi ertzetan. 23 kilometro koadro eskaseko azalera dauka. Frantzia, Alemania eta Suitza arteko mugan dago, Jura ibaiaren, Alemaniako Oihan Beltzaren eta Alsaziako Vosges mendien artean.

Suitzako unibertsitate-hiririk zaharrena da, azoka eta biltzar gehien hartzen dituen hiria. Herrialdeko eskualde ekonomikorik oparoena da, bertan baitute egoitza farmazia, kimika eta finantza alorreko enpresa askok. Kokapen estrategiko horri esker, gainera, Suitzako logistika eta garraio industriaren erdigunea da.

Arkitektura bizia

Oso gutxi dira tradizioa eta modernitatea Basilea Hiriak bezain era harmoniatsuan uztartzen jakin duten herriak, XV. mendeko eta egungo eraikin abangoardistak hain modu naturalean bat egiteko gai izan direnak. Eraikin moderno horien adibide dira, besteak beste, Morger & Degelo arkitektoen Messeturm dorrea eta Herzog & De Mouron faktoriaren lanik berriena, ST. Jacob estadioa.

Hiriko arkitektura ondare itzelaren artean XII. mendeko katedrala gailentzen da, Müntersplatzen. Haren hareharrizko horma gorrixkak, haren teila koloreztatuak eta haren bi dorreak beste ororen gainetik nabarmentzen dira.

Erdiko zubia (Mittlere Brücke) hiriaren bi aldeak lotzen dituztenen artean bitxiena da. Tinguely iturria edo eskultura mekanikoz betetako urmahela ere nahitaez aipatu behar da, baita Spalengo portalea (Spalentor) ere, 1400. urteko harresietatik zutik dirauten hiruren artean ederrena baita.

Erosketak egiteko...

Freie Strasse eta Gerbergasse kaleetan daude saltoki handiak eta denda sonatuenak, baina ezin ahantz daitezke erdi ezkutuan dauden beste batzuk (Imbergässlein, Rümelinsplatz, Spalenberg eta Pfeffergässlein, adibidez) ere, denda txiki bezain originalak aurkituko baititugu.

Artea maitatzea kulturaren zati denean

Alor ezberdinak jorratzen dituzten ia 40 museo daude Basilea Hirian, edonoren nahiak asetzeko.

Nazioartean sekulako sona duten museo asko daude: Basileako Arte Museoa, a href=" http://www.tinguely.ch/" target="_blank">Jean Tinguelyren Museoa, Beyeler Fundazioa eta Kulturen Museoa, besteak beste. Horiek, galeria eta antzoki txikiekin batera, bisitari andana erakartzen dute.

Jarduera eskaintza zabala

Basileako bizilagunentzat inauteriak (Basler Fasnacht) dira urtean zehar hirian ospatzen diren jairik garrantzitsuenak, kuttunenak. Magiaz betetako jaiak dira, ezbairik gabe.

Udazkeneko azokak (Basler Herbstwarenmesse), berriz, gazteak zein helduak liluratzen ditu orain dela 500 urtetik. Ikuskizun eta jakien aniztasunari Petersplatzeko azokaren bizitasuna gehitu behar zaio.

Urtero ekainean ateak zabaltzen dituen Art Basel azoka ere nabarmendu behar da. Nazioartean XX. mendeko artearen alorrean egiten den garrantzitsuena da.

Basilean, gainera, kontzertu ugari egiten dira. Urteko egitarauan, baina, jaialdi bat aipatu behar da beste ororen gainetik, udazkenean egiten den AVO Session Basel jaialdia. Mundu zabaleko musikari entzutetsuenek parte hartzen dute bertan.

(Argazkiak: Basilea )