Itzuli orri osora
Sentosa Irla, paradisu tropikala
jue, 18 mar 2010 15:31:00 +0100
Azken hamarkadetan izugarrizko hazkundea izan dute Asiako hego-ekialdeko herrialdeek. Horien artean Singapur aipatu behar da. Lurralde honen eskaintzen artean dago Sentosa Irla, zonalde tropikala, klima berokoa eta hondartza ederrez josia dagoen toki paregabea. Itsas ertzean oporraldi ahaztezina pasatzeko toki ederra da, eta horregatik askok Asiako Karibea dela diote.

Singapurgo kostaldearen pare-parean kokatua, Sentosa Irla dago, singapurtarrek euren oporraldiak igarotzeko toki aproposa. Singapur errepublika txikiko irla bakarra da, eta Asiar kontinentearen puntu gorenean dago kokatua. XIX. mende amaieran britainiarrek defentsarako gotorlekua egin zuten bertan. 1967. urtean, ordea, gobernuari itzuli zitzaion irla eta oporretarako gune nagusian bihurtu zen.

Hasiera batean, 80ko urteetan, ohikoena irlara itsasotik joatea zen, baina denboraren poderioz irlan sartzeko erraztasunak areagotu egin zituzten. Hala, 1992an zubi-errepide moduko bat sortu zuten eta egun, taxian, teleferikoan, itsasontzian, autobusean edo oinez joateko aukera dago. Hiriko zenbait biztanlek euren oporraldiak bertan pasatzeko ohitura dute, eguzkia hartu, uretako kirolak praktikatu edo besterik gabe itsas bidaiak egiteko. Baina Sentosako Irla itsasoarekin eta bertako animaliekin harremanak izateko toki aparta da.

Sentosa Irlak bainu epelak hartzeko hiru hondartza txiki ditu: Siloso, Palawan eta Tanjong. Hondartzek guztira 3,2 kilometroko luzera dute. Hondar artifiziala izateaz gain, kai-muturren bitartez bereizten dira Ozeanotik. Hori dela medio, ez dituzte olatu handiak izaten. Hala eta gutiz ere, volleyballa, futbola, txirrindularitza edo kayaketan ibiltzea ahalbidetzen dute.

Siloso Beach Singapurgo hondartzarik gazteena eta biziena da. Edozein kirol egiteko jendearen gustuko hondartza da. Gainera, Ibizako taberna ezaguna dago bertan, Cafe del Mar delakoa. Palawan Beach, berriz, hondartza lasaiagoa da, eta hemen kokatzen da Asia Kontinentaleko hegoaldeko muturrera eramaten duen zubi esekia. Azkenik, lasaitasun bila dabilenarentzat, Tanjong Beach hondartzara joatea besterik ez du, Sentosaren ekialdeko muturrean kokatua.

Baina hondartza tropikal horiez gain, Sentosa Irlan bisitatzea merezi duten beste zenbait tokirekin egingo dugu topo. Zalantzarik gabe txoko azpimarragarriena Images of Singapore da, Singapurgo historia ezagutzeko museo interaktiboa. Tigre Sky Tower edo birak ematen dituen behaketa dorreak itsas gaineko irlaren panoramika bikaina eskaintzen du 131 metroko altueran. Bestalde, Underwater World izeneko akuarioa dago irlan bertan, izurdeekin igeri egin edo marrazoekin bainua hartzeko aukera eskaintzen duena. Hau guztiaz gainera, ekintza bitxi bat egiteko parada eskaintzen du Sentosak, Fish Reflexology delakoa, urez betetako tanke batean hankak sartu eta arrai txikiek hilda dugun azala ezabatzea.

37 metroko altueran, The Merlion & Merlion Walk dago, Singapurko Merlionen estatuarik handiena. Era berean, Butterfly Park & Insect Kingdom azpimarratu behar da, zeinetan 1.500 tximeleta eta 3.000 intsektu baina gehiago ikus daitekeen. Azken hau etxeko txikienen toki gustokoena izan ohi da.

Bisitatu gabe utzi ezin daitekeen beste gune bat Fort Siloso da, garai batean zonalde honetako itsasontzi-base britainiar handiena zena. Aurkaria erasotzeko uretara begira dauden hainbat arma ikus daitezke bertan. Song of the Sea ikuskizuna ere, ur gainean egiten den munduko ikuskizun bakarrenetakoa da.

Beraz, eta malaysieraz Sentosa hitzak berak dioen bezela, "bakea eta lasaitasuna" biltzen dituen irla da. Fantasiazko islatzat jotzen da, itsasoaren ondoan dagoen dibertsiorako toki paregabea baita.

(Argazkiak: Wikipedia)