Itzuli orri osora
Bari, Italiaren orpoa
vie, 12 mar 2010 10:05:00 +0100

Bisitatzea merezi duten hainbat hiri topa ditzakegu Italia hegoaldean. Botaren takoian kokatua, eta itsaso Adriatikoz inguratua, Bari dago, turismo eta jende multzoetatik urrun dagoen oporretarako hiri paregabea. Apulia eskualdearen hiriburua da, eta itsasaldeko ohiko hiria. Jendea, batez ere, bertako arkitektura ikustera gerturatu ohi da bertara, eraikin historiko asko baititu hiriak.

Bari Italiako toki ederrenetako bat da, harresien baitan ezkutatuta dagoen laberintoa. Hirigune historikoan paseatzeak benetako xarma eskaintzen dio bisitariari, izan ere, jatorri aurre-erromatarrak, bizantiarrak, sarrazenoak eta musulmanak ditu hiriak, eta biltzen duen historia horrek guztiak benetan erakargarri bilakatzen du hiria. Horren adibide garbia da San Nikolas Basilika, haurrak babesten dituen hilobi batez hornitua. Erromatar estiloa du, etxearen aurrealdea zuriz margotuta dago, eta eraikin osoa, berriz, kolomaz betea. Urtero erromes ugari biltzen ditu eraikin honek.

Hiriko beste toki ederretako bat San Sabino Katedrala da, XI. mendean estilo erromatarrean eraikia. Arkitektura erromaniko eta Pullako arkitektura biltzen dituen eraikin dotorea da hau. Katedraletik gertu katedral diozesiarra dago, apaindura sakratuak eta hainbat objektu biltzen dituen gunea. Hamaika kodigo eder gordetzen dira bertako artxiboan, baita Exulteren errotulu ezaguna ere.

Hiriaren alde zaharrak toki bikainak eskaintzen ditu, besteak beste Piazza Mercantile eta Colonna infame. Garai batean zordun kaudimengabeak aritzen ziren berriketan bertan. Bariko defentsarako enparantza zaharretik pasatuz gero, Federiko II.aren Jauregiaz gozatu ahal izango dugu, mende batzuk geroago espetxe gisa erabili zena. Petruzzelli Antzokia, Margherita Antzokia, Palazzo Fizzarotti eta Santa Teresa de Maschi liburutegia dira bisitatzea merezi duten beste eraikinetako batzuk.

Pena merezi du goizetan itsas pasealekutik paseotxoa ematea, eta bertan arrantzaleak koloredun itsasontzietan ikusteko beta izango da: pertsona umilak eta jatorrak dira, bizitza itsasoko lehengaiekin aurrera ateratzen dutenak. Arratsalderako onena, berriz, erdialdeko saltokietan zehar ibiltzea da, era guztietako jantziekin egingo baitugu topo. Ez ahaztu Palazzo Mincuzzira joatea, ekialdeko estiloa duen eraikin zaharra. Gaur egun marka italiarreko saltoki ezagun bat aurkitzen da bertan. Gainera, gomendagarria da Sparano Etorbidetik zehar paseotxoa ematea, luxuaren kalea bezala baita ezaguna.

Hiriko hondartzak dira hiri berezi honetako aurkezpen karta hau osatzeaz arduratzen direna. Balio handiko hondartzak daude, eta gainera beste toki batzuetan ez bezala, turismoa ez da pilatzen hiriko hondartzetan. Hondartza garrantzitsuenetako bat Pane e pomodoro (ogia eta tomatea) da.

Inguru honetan jende gutxi ibiltzen denez, Barira doan pertsona oro lasaitasun bila doa. Hala, bertako kale estuetatik ibiliak egin, portu zaharra bisitatu, eta pasta, olioa eta baratzeko produktuekin egindako gastronomiaz gozatzea dute helburu. Horretaz gainera, kultura ezberdinak ezagutu eta gaueko bizitza gustuko duenarentzat toki bikaina da Bari. Italia modernoaren isla da, baina aldi berean ez ditu albo batean uzten bere oinordeak eta jatorriak.

(Argazkiak: Wikipedia)