Itzuli orri osora
Ibilaldia Alhambran barrena (V)
vie, 12 mar 2010 10:05:00 +0100

Generalifea, gure ibilbideko azken geldiunea eta Errege-erregin musulmanek atseden hartzeko erabiltzen zuten jauregia. Eraikuntzak, patioak eta lorategiak hartzen dituen landetxe hau Granadako erakargarritasun turistiko handienetako bat eta arkitektua zibil musulmanaren adibiderik azpimarragarrienetako bat da. Alhambrako inguruetan dago, iparraldean, eta UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatu zuen.

XII eta XIV mendeen artean eraiki zuten Generalifea, nazariar estiloan. Bere garaian hiru sarbide izan arren, gaur egun Lorategi Berrietatik baino ezin da sartu. Ikusgarriak dira, zinez, lorategi horietako arku itxurako arrosadiak eta altzifreak. Bertatik igarotzerakoan, naturarekin bat egiten ari garela sentituko dugu. Lorategiak atzen utzi ostean, Generalifeko sarrerara bertaratutako gara. Bertan, bi patio zeharkatuko ditugu eta, sarrera-patio horietatik, Ubidearen Patiora helduko gara.

Ubidearen Patioa Generalifea osatzen duten bi eraikin multzoak lotzen dituen eremua da. Bertako elementurik ikusgarriena patioa erditik zatitzen duen Errege Ubidea da. Iturri txiki batzuez inguratuta, ubide hau Generalifeko arteria hidrauliko nagusia zen; izan ere, ura Generalifeko ortu guztietara eta baita Alhambrara ere eramaten zuen. Kristautasunaren garaian, begiratoki handi bat zabaldu zuten patioaren inguruan, gaur egun ere bista ikusgarriak eskaintzen dituena.

Ubidearen Patioa atzean utzita, eta bost arkuz osatutako arkupea igaro ostean, Errege Gela bisitatuko dugu. Bertan, XIV. mendeko begiratoki bat dago. Alboko etzaleku bat zeharkatu ostean, Sultanaren Altzifreren Patiora helduko gara.

XIII eta XIV mendeen altxatuta, Sultanaren Altzifreren Patioak uraska handi bat dauka, eta erdian, beste bat eraiki zuten XIX.mendean, txikiagoa eta iturri txiki bat duena. Patioa freskotasun handiko giroa sortzen duten iturri txikiz osatutako dago, hozgiroa bereziki eskergarria da udan.

Jarraian, arkupe batekin eta beiraztatu zeramikaz egindako bi lehoirekin apaindutako harrizko eskailera batzuetatik igoko gara, Generalifeko goiko eremuraino iristeko. Bertan dauden Lorategi Garaietan naturaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu.

Generalifeko eremu horretan dauden eskaileren artean, Uraren Eskailerak harrituko gaitu gehien. Hiru tartetan zatituta dago, zirkulu-forma eta iturri bat bana duten eskailera-buruen bitartez. Dena dela, eskaileraren elementurik azpimarragarriena barandak dira; izan ere, ura Errege Ubidera eramaten duten kanal txikiak dira.

Ibilbide osoan lagun izango dugun uraren soinuak eta naturaren eta Generalifearen arteko bat egite harmonikoak ibilaldia zentzumenen gozamenerako benetako esperientzia bihurtuko dute.

(Argazkiak: Wikipedia )