Lurreko Telebista Digitala LTD

Lurreko Telebista Digitala (LTD) telebistaren seinaleari teknologia digitala aplikatzearen emaitza da. Sistema berri honek ohiko telebista analogikoa ordezkatuko du 2010eko apirilaren 3an amaituko den trantsizio plan baten bitartez. Data horretan amaituko dira, hain zuzen ere, emisio analogikoak.

Telebista analogikoak seinalea oso modu konplexuan igortzen du. Hori dela eta, airetik bidaltzean distortsionatu egiten da eta askotan akastuna izatea eragiten du. Gainera, erabilitako frekuentzia barrutia oso mugatua da eta ez du igorgailu asko bidaltzen uzten. Horrez gain, jasotako kalitatea ez da beti egokiena.

Teknologia berriarekin, datuen bidalketa mantentzen da, baina era sinpleago batean. Horrela, mezu horiek etxeetan deskodetzen dira, ondoren irudietan eta soinuetan bihurtzeko. Modu honetan, sistema berri honen abantailarik azpimarragarriena bere kalitate bikaina da. Izan ere, beste eragile batzuen artean, datuak eta aplikazio interaktiboak gehitzeko aukera ematen du. Horrez gain, ikusleak kate gehiago ikusi ahalko ditu eta zerbitzu gehiago izango ditu eskura.

Televisión Digital Terrestre - Logo

Lurreko Telebista Digitalaren logotipoa
(Argazkia: http://www.impulsatdt.es/)

Gaur egun, LTD jada etxeetara iristen da. Izan ere, Estatu espainiarrean emititzen duten kateen eta izaera autonomiko eta lokaleko beste hainbat telebisten eskaintza zabala dago. Hala ere, itzalaldi analogikoa (emisio analogikoen amaiera) bete arte, eskaintza hori handitzen joango da eta, horrela, LTD ezartzen denean erabiltzaileak doako kate gehiago erabili ahalko ditu.

Ezarpen plana

Itzalaldi analogikoa emisio analogikoen amaierarako jarri duten data da. Estatuan, prozesua 2008ko uztailaren 23an hasi zen, Sorian. Hala ere, probintzia horretako telebistek sistema analogikoa mantendu dute, ekipo igorleak piztuta utzi baitituzte. Horrez gain, A Fonsagrada herri galiziarra (Lugoko probintzian) izan zen telebista analogikoaren teknologia utzi eta digitalean bakarrik emititzen hasi zen lehena. Prozesua 2008ko apirilean izan zen.

LTDaren trantsizioa prozesu komunitario baten baitan dago. Europako Batasunak (EB) lurreko telebista analogikoak amaitu egingo direlaren konpromisoa hartu du eta hori telebista digitalagatik aldatuko duela. Prozesu horri amaiera emateko epea 2012. urtea da.

Holanda itzalaldi analogikoa egin zuen Europako lehen herrialdea izan zen. 2006. urteko abenduan holandarrek hiru ordu besterik ez zituzten behar izan sistema analogikotik digitalera salto egiteko. Herbehereen ostean, Andorra izan zen teknologia berrira egokitu zen hurrengo lurraldea, 2007ko irailean. Horrez gain, Finlandia seinale digitalaren bitartez bere kanal guztiak emititzen hasi zen munduko lehen herrialdea izan zen.

Beste alde batetik, Errumania LTD ezartzeko inolako datarik zehaztu ez duen Europako herrialde bakarra da.

Espainiako Gobernuak, hasiera batean, Onda Digital S.A. enpresari eman zion ustiapen-lizentzia, 1999an. Horrela, Quiero TV markaren emisioak urtebete beranduago hasi ziren, 2000an. Urte horretan bertan, Gobernuak irekian emititzeko beste bi programa adjudikatu zituen. Produktu berri horiek Veo TV eta Net TV izan ziren eta 2002an hasi ziren emititzen. Horrez gain, digitalean lanean hasi ziren ere Radio Televisión Española (2 kanal) eta Antena 3, Telecinco eta Sogecable (kanal bat bakoitzak).

Hala ere, Quiero TV markaren porrotaren ondorioz, Gobernuak hausnarketa egin zuen eta 2003. urtean LTD sistemarekin bakarrik emititzen zuten kateei lizentzia emateko baldintzak malgutu egin zituen.

Logo Veo TV

Veo TV katearen logoa
(Argazkia: http://www.veo.es/)

Bi urte beranduago, 2005eko azaroaren 30ean, Lurreko Telebista Digitalari bultzada berri bat eman zioten. Horrela, Quiero TV itxi zutenetik eta kanalen emisioen hasieratik libre zeuden esparru nazionaleko frekuentziak banatu ziren. Horiek 2002tik, LTD funtzionatzen hasi zenetik, airean zeuden kateei batu zitzaizkien. Horrela, RTVEk bost kanal lortu zituen, Telecincok, Antena 3k eta Sogecablek hiru bakoitzak, Veo TVk eta Net TVk bi bakoitzak eta, azkenik, bat La Sextarentzat.

Lizentziak eta baimen emateak

2007ko uztailean, EAEko Gobernuak emisio lizentziak banatu zituen eta Araban, Bizkaian eta Gizpuzkoan lau talde handik nagusitzen zuten ikus-entzunezko mapa bat osatu zuen. Talde horietako lehenari, Hamaika Telebista Hedatzeko Taldeari, hamabost baimen eman zizkioten. Horrela, Hamaika telebistak udal-mugape denetara iristea lortu zuen.

Egoera berdinean gelditu zen Localia. 2008an bere jarduera amaitu ostean, 2009ko hasieratik lau kanal desberdinetan banatu da EAEn (Canal Bizkaia, Canal Gasteiz, Gipuzkoa Telebista eta Gipuzkoa Telebista Txingudi). Horiek guztiek beraien emisioa mantendu dute eta jasotako baimenekin telebista digitalaren eskaintzara batzen dira. Horien atzetik, Localmedia (Telebilbao...) eta Grupo Vocento (Bilbovisión, Teledonosti...), bakoitzak 12 lizentzia ditu, azaltzen dira. Tele 7 kateak eskatutako 5etatik 2 hartu zituen eta EUVE (European Virtual Engineering Technological Centre) eta Legazpi kateek, berriz, bat bakoitzak. Mapa Donostiako eta Barakaldoko Udalei emandako lizentzia banarekin osatu zen.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak egindako esleipenak Cope (4 eskakizun egin zituen), Canal Euskadi (6 eskakizun) eta Kiss Radio (beste 6 eskakizun) bezalako komunikazio talde esanguratsuak banaketa horretatik kanpo utzi zituen.

Estaldura eta konexioak

Hasiera batean, Arabako hiriburua itzalaldi analogikoa biziko zuen Euskadiko lehen hiria izan behar zen, 2009ko ekainaren 30erako hitzartua. Gasteizekin batera, 23 udalerri gehiagok (23 Arabakoak eta 1 Bizkaikoa) telebista digitalera salto egin behar zuten. Hala ere, estalduraren zabalkuntza aurrera eramateko, antenen egokitzapenak egiteko eta kontsumitzaileek deskodegailua eskuratzeko izan diren zailtasunak ikusi ostean, Gobernuak hasieran adostutako data hori atzeratzea erabaki zuen. Bilbon eta Donostian, bestalde, eta hasiera batean aurreikusia zegoen bezala, seinale digitalak analogikoa aldaketarako hitzartua dagoen egunean ordezkatuko du: 2010eko apirilaren 3a.

2008. urtea erabakigarria izan da telebista sistema berri honentzat. Estatuan, LTDaren pantaila kuota % 26an kokatzen zen eta EAEn, berriz, % 13,8koa zen.

Euskal etxebizitza bakoitzak hamaika kanal digital izango ditu eskura; 44 telebista programa, hain zuzen ere. Indarreko planifikazioaren arabera, RTVEk eta EITBk zortzi programa dituzte, eta beste kateek (A3, T5, Cuatro, La Sexta, NET, VEO eta telebista lokalek) lau.

Canales TDT

Lurreko Telebista Digitalaren kanalen zerrenda

Kanalen zerrenda

Nazionalak:

  • Radio Televisión Española: La1, La2, 24h, Clan, Teledeporte.
  • Veo (Unidad Editorial): Veo7, SonyTv en Veo.
  • Vocento: Intereconomía, Disney Channel.
  • Sogecable: Cuatro, CNN+, 40 Latino.
  • La Sexta: La Sexta, Hogar 10.
  • Telecinco: Telecinco, FDF, La Siete.
  • Antena3: Antena3, Antena.Neox, Antena.Nova.

Autonomikoak:

  • EITB: ETB1, ETB2, ETB3, ETBSAT.

Lokalak:

  • Araba: Álava7 TV, Euve, Hamaika, Canal Gasteiz.
  • Bizkaia: TeleBilbao, Bilbovision, Hamaika, Canal Bizkaia.
  • Gipuzkoa: Teledonosti, Hamaika, Gipuzkoa Telebista, Gipuzkoa Telebista Txingudi, Legazpi.

Antenizazioa

2010eko apirilaren 3tik aurrera, bere ekipoa egokitu ez duenak, ezingo du telebista kate doakorik ikusi. Euskal Administrazioak adierazi duenez, Euskadin kable estaldura maila altua dago eta, horren ondorioz, antenizazio maila edo deskodegailuen erosketa baxua da. Hala ere, bere zonan seinalea jasotzen den ikusi nahi duenak, Espainiako Gobernuko Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren webgunean begiratu dezake bertan posta kodea sartuz gero.

2009ko uztailaren hasieran, EAEko eta Nafarroako Gobernuak ETBren emisioak Nafarroan normalizatzeko akordiora iritsi ziren. Sinatutako itunean ETBk Nafarroan duen hedapena zehazten zen. Horri dagokionez, Foru Gobernuak LTDko multiplex berri baten bitartez ETB1 eta ETB2 kanalak Nafarroan hedatzea baimendu zuen.

Horrez gain, Foru Gobernuak, herritarrek telebista digitalera egingo den aldaketa prozesuari buruzko informazioa izan dezaten, webgune bat (www.cfnavarra.es/prm/tdt) jarri du martxan. Izan ere, prozesu hori Erriberako, Estellerri hegoaldeko eta Lanako 42 udalerritan 2009ko ekainean izan zen. Gainerako zonaldeetara 2009ko abenduan iritsiko dela aurreikusi dute.

 

etb3

EITBk LTDrako sortutako hirugarren katearen logotipoa

Funtzionamendua

Hiru dira jauzi digitala egiteko eman beharreko pausuak: LTD seinalea gure eraikinera iristea, gure antena seinale hori jasotzeko egokitzea eta gure aparatuak LTD sintonizadore bat izatea.

Antenaren egokitzapena ezinbestekoa da. Seinalea jasotzeko, ohiko UHF antena erabili daiteke (bakarkakoa edo kolektiboa), baina, orokorrean, eredu anplifikadore batzuk ezarriko dira. Gainera, instalazioan ere egokitzapen batzuk egin behar dira eta LTD hargailu digital bat izan behar da: kanpokoa edo telebistak berak duena. Kanalen sintonizazioa, bestalde, automatikoa da.

Zerbitzu interaktiboak

LTD sintonizadoreak telebista digitalaren seinaleak transformatzeko deskodegailuak edo sintonizadore interaktiboak izan daitezke. Azken horiek, telebistek ikus-entzunezko seinalearekin batera aplikazio digitalak eskura jartzen dituzte. Horrela, abantaila garrantzitsuenetako bat urrutiko kontrolaren bitartez zerbitzu interaktiboen eskaintza zabal bat erabili dezakegula da. Zerbitzu horiek, gainera, publikoak zein pribatuak izan daitezke.

Estatu espainiarrean, MHP (Multimedia Home Platform) estandarra aukeratu dute zerbitzu interaktibo horiek jasotzeko. Horiek erabili ahal izateko, beharrezkoa da MHP dekodegailu bat izatea. Gailu horiek disko gogor bat dute (sintonizadore bikoitza ez bada, momentuan ikusten ari zaren kanala bakarrik grabatzeko aukera ematen du) eta kanpoaldearekin komunikatzen den modem bat.

Sistema hau telebista digitalak duen aplikazio interaktiboen plataforma bat bezala deskribatzen da. Gainera, ez du zerbitzu interaktiboen hornitzailearekin eta erabilitako telebista hargailuarekin loturarik.

mhp

MHP (Multimedia Home Platform) aplikazio interaktiboaren irudia
(Argazkia: http://www.impulsatdt.es/)

Estandarrak, funtsean, aplikazio eta terminal desberdinen arteko elkarreragingarritasuna eskaintzen du eta, interfaz generiko baten bitartez, terminalen artekoa ere.

Zerbitzu honen arkitektura hiru kapek osatzen dute: baliabideak, software sistema eta aplikazioak.

Horrela, zerbitzu interaktiboak oinarrizkoak edo aurreratuak izan daitezke.

  • Oinarrizkoak: programazio gida elektronikoa, multipantaila, informazio zerbitzuak (meteorologia, trafikoa, burtsa...), teletextoa, jokalari bakarreko jokoak...
  • Aurreratuak: Administrazio Publikoen zerbitzuak, zerbitzu komertzialak edo aisialdikoak (inkestak, bozketak, lehiaketak, chat...), salmenta, Interneterako sarbidea...

Ordainpeko LTDa

Mediapro komunikazio taldea izan da LTD sistemak izango duen lehen ordainpeko katea lortu duena: Gol TV. Izan ere, Ministro Kontseiluak LTDa arautzeko Lege Dekretua onartu zuen joan den abuztuaren 13an. Arau horren bidez, ordainpeko katea izan nahi duten operadoreek eskatu besterik ez dute egin behar.

Ordainpeko LTDak telebista operadoreei finantziazio modu berriak ahalbidetuko dizkiela uste du Gobernuak. Horrez gain, ordainpeko LTDa martxan jartzeak telebista analogikotik digitalerako aldaketa aurreikusitako epeetan edo are lehenago egitea sustatuko duela.

Baina ikus-entzunezko sektorean ez dago adostasunik ordainpeko telebistaren inguruan. Alde batetik, La Sexta horren ezarpenaren alde dago, baina Sogecablek, berriz, ordainpeko LTDarekin telebista pribatuen egungo ustiapen eredua aldatuko dela uste du.

Arautegiaren arabera, ordainpeko LTDarako erabiliko diren deskodegailuak estandar ireki batean oinarritu beharko dira. Horrela, emisio mota horretarako edozein aparailuk balio beharko du. Arazoa da orain arte eskuratutako deskodegailu gehienek ez dutela balio ordainpeko LTDa ikusteko, ordainpeko telebista ikusteko deskodegailuek abonatu txartela sartzeko zulotxo bat izan behar dutelako.

Gauza bera gertatzen da deskodegailua barruan daramaten telebista berri gehienekin. Kasu horretan, telebistak PCMCIA (Personal Computer Memory Card International Association) zirrikitua baldin badu, CAM (Conditional Access Module) egokigailu bat beharko da LTDaren ordainpeko katearen harpidedun txartela erabili ahal izateko.

Gol TV telebista kateak ordainpeko LTDaz gozatzeko beharrezko guztia eskaintzen duten paketeak ditu merkatuan. Batetik, deskodetzailea, abonatu txartela eta lehen hilabeteko harpidetza duten paketeak ditu. Bestetik, PCMCIA duten telebistentzat ere pakete bereziak ditu merkatuan. Horietan, CAM egokigailua, harpidedun txartela eta hilabeteko harpidetza eskaintzen ditu.

Beste webgune interesgarri batzuk:

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana