XVIII mendeko literatura

Garai honetan, gaur egungo euskal literaturaren oinarriak garatuz joan ziren, batez ere olerkigintza eta antzerkiari dagokienez. Etxeberri Sarakoa, Larramendi, Kardaberaz, Mogel edota Añibarro, beste idazle batzuen artean, gure literaturaren historia sendotzearen alde arituko dira lanean

Joannes Etxeberri Sarakoa

Sarako Etxeberri Saran jaio zen 1668an, eta Azkoitian hil, 1749an. Hamaika seme-alaba izateaz gain, oso idazle oparoa ere izan zen. Euskal literaturako bigarren idazle laikoa dugu. Sarako Etxeberrik Pauen ikasi zuen, jesuitekin, eta ondoren medikuntza-ikasketak egin zituen. Ikasketak bukatzean Sarara joan zen bizitzera, eta handik Berara joan zen lan egitera. Sei urtera Hondarribira joan zen, eta, azkenik, handik hiru urtera Azkoitiara, 1725ean. Han 24 urte eman zituen, 1749an hil arte. Han ezagutu zuen Larramendi azken honek bere liburuan aipatzen duen bezala.

Euskara biziki maite zuen, baina bere obra gehienak ez dira ezagutu orain dela 30 urte arte. Bazekiten asko idatzia zela, baina ez zekiten non zeuden bere lanak. Halako batean, Urkixok zalantza bat zuela, Zarauzko frantziskotarren liburutegira joan, eta han Sarako Etxeberriren liburuak aurkitu zituen.

Sarako Etxeberrik obra ugari idatzi zituen, baina garrantzitsuenak jarraian datozenak dira:

  • Lau-Urdiri gomendiozco carta edo guthuna (1718). Oihenartek zioen Lapurdiren etimoa Lapur-di zela, hau da, lapurrak dauden tokia. Sarako Etxeberrik, berriz, Oihenart oker zegoela zioen eta jatorria lau-urdi zela, hau da, lau ibai. Liburu hau da Sarako Etxeberrik bizirik argitaratu zuen bakarra. Bertako Gomendiozko carta Lapurdiko Biltzar Nagusiari idatzi zion, euskal gramatika eta hiztegia argitaratzeko diru-laguntza eskatzeko. Baina, zoritxarrez, ez zuten bere nahia bete. Liburu hau hiru zatitan banatuta dago. Horretaz gain, 23 orrialdeko hitzaurre bat du, hizkuntzen sorreraren gainekoa.
  • Escual herriari eta escualdun guztiei euscuarazco hatsapenac latin ikasteko (1712). latina euskaraz ikasteko gramatika bat izan arren, badirudi euskara latinez ikasteko pentsatuta zegoela.
  • Diccionario cuatrilingüe (1712). Lau hizkuntza ageri dira: euskara, gaztelania, frantsesa eta latina. Hiztegi hau Larramendiri utzi zion, eta honek bere lanean aipatzen du Sarako Etxeberri. Gaur egun galdutzat jotzen da.
  • Gazteriari (1718). Diskurtso honetan, garaian izandako kezka handi bat islatzen du: gazteriaren ezjakintasuna. Honen helburua ikasteko gogoa sustatzea da, jakintasunaren alde eta ezjakintasunaren aurka agertuz.

Sarako Etxeberriren prosa, oro har, prosa atsegina, dotorea eta irakurterraza da. Hainbat adituk XVIII. mendeko Lapurdiko idazle nagusitzat jo dute. Aintzat hartzekoa da, halaber, hizkuntza batu baten kezka ageri duela, eta euskara batu hori sortzeko Axular (XVII. mendea) proposatzen du eredutzat.

Lizarraga Elkanokoa

Joaquin de Lizarraga jaio zen, Elkanoko Miguelena baserrian, bost senideko familia batean. Osaba herriko erretorea zenez, gramatika eta latina erakutsi zizkion; beraz, ez zuen eskolara joan beharrik izan. Giza zientziak ikasi zituen eta bukatzean, 1763an, nobiziatua egin zuen Villa García de Campos-en (Palentzia).

1767an jesuitak bota zituztenean, Santanderrantz abiatu zen, baina bidean zela ama alargundu egin zitzaionez, etxera itzuli zen. Ondoren, Filosofia ikasi zuen, eta 23 urterekin apaiztu zen. Herriko erretorea hil ondoren bera jarri zuten, beste bat bilatzen zuten bitartean; 65 urte eman zituen horrela, erretore. 1835eko urtarrilaren 20an hil zen Miguelena baserrian.

Bere obraren izenburua Obrachoarèn Aguintza ta Itzaurrea (1803) da, liburu baten hitzaurre gisa idatzitakoa. Ikus dezagun bertako ahapalditxo bat:

"O Jesús, artzai gucién Artzái-búru ta Principe Jauna, bere ódol preciosoarén cóstus erosituena adi christioac, ceñén guardátzeco ta acitzeco cárgua artudúgun gaudénec ezin jasis gueurén carga própioa, ta esxatucobaitigu beras contu ayétas ta pagaruduén précioas!"

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana