Itzuli orri osora

Hitz elkartuak

Bi hitzek elkartu egonkor bat osatzen dutenean, lehenengoak hitz bakarra balitz eramango zukeen azentu marka galtzen du, baina bigarrenari jarri egin behar zaio berea. Adibidez: balonmano, espantapájaros.

Marratxoz bereizitako bi edo adjektibo gehiagok osatzen duten hitz elkartua bada, adjektibo bakoitzari bere azentu marka jarri behar zaio. Adibidez: histórico-biográfico.

-mente partikulaz amaitzen diren aditzondoei jarri egin behar zaie azentu marka, jatorrizko adjektiboak baldin bazuen. Adibidez : rápidamente, dócilmente.