Itzuli orri osora

AEBetako Roosevelt presidenteari telegrama bat bidaltzen saiatzeagatik kartzeleratu zuten Sabino Arana

Sabino Arana Bilboko Larrinagako kartzelan sartu zuten AEBetako presidenteari telegrama bat bidaltzen saiatu zelako, Kubari independentzia eman ziolako zorionak emanez.

Garai hartan Arana Bizkaiko diputatu zen. Berehalaxe 9.000 sinadura bildu ziren haren behin-behineko askatasuna eskatuz, baina Madrilen horretarako egin ziren izapideak ez zuten helburua lortu.

Ordurako Sabino gaixorik zegoen; Addison-en gaixotasuna zeukan.

Bestalde, telegrama hura ez zen inoiz iritsi behar zuen lekura, agintariek bahitu zutelako, eta Sabino Aranari ez zioten itzuli telegrama bidaltzeagatik ordaindu zuena, nahiz eta ez zen inoiz bidalia izan.

Roosvelt presidenteak, Madrilen zuen enbaxadorearen bitartez, azalpenak eskatu zizkion Espainiako Estatu-ministroari gertakari horrengatik.

El presidente Roosevelt, por mediación de su embajador en Madrid, pidió cuentas al ministro de estado español acerca de este suceso.