Itzuli orri osora

Adibidea

Hona hemen Orotariko Euskal Hiztegian sarrerek duten egitura erakusten duen adibide bat:

aletu sarrera da. Hitzaren aldaerarik ez da ageri sarreraburuan ematen denaz kanpora, testuetan beti horrela agertu delako. Ondoren euskalkiei buruzko informazioa eta lexikografoen aipamenak datoz. Kasu honetan Larramendi, AƱibarro, Harriet, Aspiroz, Azkue eta Kandido Izagirre agertzen dira. Hiru adiera bereizten dira: 1. Alez bete. 2. Aleak burutik bereizi 3. Alez hornitu. Hainbat adibidek argitzen dituzte erabilera hauek. Mendiburu, Lizarraga Elkanokoa, Lardizabal, Orixe, Tomas Agirre, etab. dira testuen egileak.