Gesaltza-Añanako gatzagak

Kokapena

  • Lurraldea:Araba
  • Herria: Gesaltza-Añana

Gesaltza-Añanako gatzagak izen bera duen udalerritik hurbil, Haran Gazian daude. 111.000 m2 -ko eremua hartzen dute, eta ur gazia lurruntzean gatza ekoizten zuten 5.648 oholtzek osatzen dute. Milaka urte dituen jarduera ekonomiko horrekin zerikusia duen egitura osoa XIX. mendean aldatu zen, ekoizpen-sistema mekanizatu zenean ustiapen-sistema berriak sartzean.

Haran Gazian ur gazizko lau iturburu daude eta lehengaiaren iturri nagusi dira. Santa Engrazia da ur gehien ematen duena eta haranaren hegoaldean dago; iturri horretatik gesala lurrazalean irteten da. Bigarrena, Fuentearriba iturburua, mendi-hegal batean dago, ekialdeko isurialdean, eta larrainik garaienak hornitzen ditu. Azkenik, beste bi iturburuak, aurrekoak baino txikiagoak, La Hontana eta El Pico dira.

Iturria: Beinke Proyectos Turísticos y Culturales S.L.

Iturburu horietatik ubide-sare bat irteten da, larrainetara hurbiltzen den eran larrainetako bakoitzera iristeko banatzen dena. Ubideek, zenbait zatitan, malda handiak saihestu behar izaten dituzte, eta kasu batzuetan egurrezko egiturak eraiki behar izan ziren ubideari eusteko, batzuk altuera handian.

Ekoizpen-unitate bakoitza hainbat larrainek osatzen zuten eta gatza gorde ahal izateko putzu bat edo gehiago izaten zuten; neguan betetzen ziren udan ekoizpen-lanak egiteko. Putzu hori larrainen azpian egon zitekeen toki askorik ez zegoenean. Larrainean bota aurretik gesala berotzeko egindako putzuak ere bazeuden.

Trabukete izenekoak beherago kokatuta zegoen putzu batetik gesala jasotzeko erabiltzen ziren egurrezko tresnak ziren; eskuin hankaren gainean muntatutako baskula bat izaten zen, eta mutur batean eskuz eragiten zitzaion zahagi bat zintzilikatzen zen.

Azkenik, larrainak oholtza horizontalak izaten ziren, altuera desberdinetan jarriak, eta bakoitzak normalean 20 m2 inguru izaten zituen. Larrainen gainean gesala botatzen zen eguzkiak ura lurrun zezan. Larrain-multzo batek unitate bat osa zezakeen, eta honek bere hornikuntza-sarea, bere putzuak eta biltegiak izan zitzakeen. Unitate horiei granja deitzen zitzaien eta jabe batek ustiatzen zituen.

Gatz-biltegiak larrainen azpian ere egoten ziren. Goian zituzten zulo batzuetatik betetzen zituzten, eta gatza han egoten zen haranetik kanpora zeuden beste biltegi batzuetara garraiatzen zen arte. Gatza astoen laguntzaz edota bizkarrean garraiatzen zuten gatz-ustiatzaileek.

Hasieran oholtzak egurrezkoak izan ziren, baina XX. mendean zementu-geruza fin batez estali ziren. Aldaketari esker ekoizpena gehitu egin zen gatza biltzea errazagoa gertatzen zenez, eta horrekin kostuak ere merkatu egin ziren. Baina gatzak denborarekin zementua pitzatu egiten zuen. Behin gotortu ondoren zementuaren forma ezin zenez aldatu, geruzak bata bestearen gainean botatzea erabaki zen. Horrekin larrainak pisu handia hartzen zuen eta horrek hondoratzeko arriskua eragiten zuen; horren ondorioz, kendu egin behar izaten ziren zementuzko geruza guztiak. Era berean, materiala ezin zenez berriz erabili, obra-hondakin ugari sortzen zen.

Hasieran hobekuntza teknikotzat hartu zena, baliagarritasun eskaseko berrikuntza bihurtu zen, beraz, eta gatzagen gainbehera bizkortu zuen, bertan behera erabat utzi ziren arte. Une hartan, gainera, itsasoko gatzaren erauzketa ari zen nagusitzen.

Ekoizpen-sistema hauxe izaten zen: apiriletik irailera familia osoak lan egiten zuen, emakumeek larrainak betetzen zituzten eta goizean urari eragiten zioten; haurrek ureztatu egiten zituzten eskolatik itzultzean; gauean, gizonezkoek zaintzen zituzten ureztatzeko txandak. Era horretara, -gesala egokitzen zenean- gatz-ustiatzaileak ubideko ura moztu eta bere putzuak betetzen zituen, eta bere txanda amaitzen zuenean hurrengoak gauza bera egiten zuen. Gatz guztia biltzen zenean, larraineko biltegietatik gatzagatik kanpora zeuden beste biltegi batzuetara eramaten zen.

Iturria: Beinke Proyectos Turísticos y Culturales S.L.

Añanako Haran Gazia Monumentu Nazional izendatu zutenetik Arabako Foru Aldundiak degradazio-prozesua geldiarazteko eta ondare kultural eta natural baliotsu hau berreskuratzeko hainbat ekintza burutu ditu. Hainbat ikerketa-lan eta kanpaina egin dira gatzagak zaharberritzeko, eta, azkenean, Haran Gaziaren Osoko Berreskuratze Plan Zuzentzaileari ekin zaio. Plana 2001ean jarri zen martxan, eta gatzagak erabat leheneratzea aurreikusten da larrainak zaharberrituz, artisau-metodoen bidezko kalitate handiko gatzaren ekoizpena berreskuratuz, haraneko ondare naturala zainduz eta jarduera turistikoa bultzatuz.

Telefonoa

945 35 11 11

Webgunea

http://www.vallesalado.net/

E-mail

labidea@telefonica.net

Zerbitzuak

Zerbitzuak: 2007an apirilaren 1etik azaroaren 1era arte zabalik. Ordutegia: Goizez, 11:00etan,12:00etan.13:00etan. Arratsaldez, 16.00etan,17:00etan eta 18:00etan. Egunero dago zabalik, igande eta jaiegunak barne. Helduen sarreraren prezioa: 3 ¿. Hamar pertsonatik gorako taldeak: 1 - Erretirodunak: 1 - Ikasleak, ikasle-agiria erakutsita, eta 12 urtetik beherako haurrak, helduez lagunduta: doan

Beste baliabide batzuk

Gatzaren Museoa. Lenitz-Gatzaga. www.turismodebagoiena.com
labidea@telefonica.net
Bisitak: Astegunetan zehar, aurrez eskatuta. Larunbata: 12:00etan (euskaraz), 13:00etan (gaztelaniaz), 17:30ean (euskaraz), 18:30ean (gaztelaniaz) Igande eta jaiegunetan 12:00etan (euskaraz), 13:00etan (gaztelaniaz)

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana