Ontzigintza

Oso garaiz hasi ziren Bizkaiko eta Gipuzkoako itsasbazterrean itsasontziak egiten, hainbat herri txikitako ontziola txikietan: Plentzian, Bermeon, Mundakan, Ondarroan eta Lekeition Bizkaian; eta Donostian, Errenterian, Usurbilen (Oria ibaiaren ertzetan), Zarautzen, Deban, Zumaian, Irunen eta Hondarribian, Gipuzkoan. Guztiak ere ontziola txikiak ziren, hareatzetan kokatuta egoten ziren, itsaso harrotik eta marea bizietatik babestuta, eta arrantzontziak eta itsasertzean batetik bestera ibiltzeko ontziak eraikitzen zituzten. Era berean, XVIII. mendean eta, bereziki, XIX. mendean bi toki garatu ziren batez ere, eta bertan ontziola mordoxka bat kokatu zen: bat Bilboko itsasadarra izan zen, eta bertan ontzi handiak egiten zituzten, besteak beste, posta batetik bestera eramateko pakebote azkarrak; eta bestea, Pasaia.

Ontziolek, eta batez ere handienek, lur-zati handiak hartzen zituzten eta bertan ekoizpenerako hainbat espazio kokatzen ziren: harmailak, galiboen gela eta arotzeria, erriberako errementarien lantegiak, zerrategiak, ontzien lantegia eta harmailetako arotzeria, sutegiak, errematxeen biltegia eta torlojutegia, sokateriaren gela, makina eta ur gaineko armazoien lantegia, berunlarien lantegia eta galdaragintza, eta bulegoak. Horrez gainera, dorre-garabi indartsuak egoten ziren harmailetarako, eta ontziolaren barruan batetik bestera ibiltzeko lurrunezko ibilgailuak.

Bizkaiko ontzioletan era guztietako itsasontziak eraiki ziren atzerriko teknologia erabiliz. 30eko hamarkadan uretaratu zen lehenengo petroliontzia eta handik hamar urtera fruitu-ontziak eta bukaneroak, minerala, alea eta gasa garraiatzeko ontziak eta bakailao-ontziak egiten hasi ziren, eta, azkenik, 1975ean kloroa garraiatzeko munduan eraiki zen lehenengo ontzia eraiki zen. Ekoizpen guztiaren artean ¿euskalduna¿ ontziak nabarmentzen dira; bertako teknologiaz baliatuz diseinatu ziren bakarrak izan zirelako deitu zitzaien horrela. Hogeita hamarren bat egin ziren. Ibaiadarreko ontziolarik ezagunenak Nerbioiko Ontziolak, Euskalduna Ontziolak eta Naval izan ziren.

Gipuzkoako ontzioletan, aldiz, ontzigintzak zerikusi zuzena zuen arrantza-ontzidia berritzearekin, eta altzairuzko itsasontziak eraikitzen zirenean ere, Gipuzkoako ontzioletan lurrunezko makinek bultzatutako egurrezko ontziak ere egiten ziren. Ontziolarik garrantzitsuenak Andonaegui, Luzuriaga eta Balenciaga izan ziren.

Industrializazioak ontzigintzari egin zizkion ekarpenik garrantzitsuenak lurrunezko makina eta altzairua izan ziren: bela edo haize-oihala lurrunezko makinek ordezkatu zuten, eta altzairuak ontziak egiteko egurra. Metalezko kroskoa zuten ontziek gutxiago pisatzen zuten, edukiera handiagoa zuten eta helizea sartu zuten propultsio-sistema gisa. Aurrerapen horiei guztiei esker seguruagoak ziren epeak betetzeko eta hornikuntzarako. Eta, gainera, XIX. mendearen bukaeran ikatzaren kontsumoa ia % 60 murriztea lortu zen eta, horren ondorioz, errentagarriagoak ere baziren.

Aurrerapen teknologiko horiez gainera, bada beste gertakari garrantzitsu bat ere, ontzigintzaren hazkundearen hasiera suposatuko zuena, Bilboko Ibaiadarrean batez ere: 1887ko Ley de Escuadra delakoa, Plan Naval ezagunaren babesean. Planaren arabera, Estatuak bere eskuadra berritzea erabaki zuen, eta horri esker hainbat ontziolatara altzairuzko kroska zuten ontzien eskaera ugari egin ziren. 1888an, esate baterako, Estatuak hiru gurutze-ontzi korazadun, Infanta María Teresa, Vizcaya eta Almirante Oquendo egiteko eskatu zien Nerbioiko Ontziolei. Hiru ontziak Bilboko Ibaiadarrean eraikitako burdinazko kroskadun lehenengo itsasontziak izan ziren. Infanta María Teresa (maketa Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan ikus daiteke) 1893an entregatu zitzaion Espainiako Armadari. 20 korapiloko lastertasuna zuen, 2 tximinia zituen eta esploraziorako eta borrokarako prestatuta zegoen. Kubako gerran ontzi hura Cervera almirantearen eskuadraren bandera-ontzia izan zen eta, tamalez, 1898ko uztailaren 3an Santiago de Kubako itsas guduan hondoratu zen.

Handik aurrera bata bestearen atzetik iritsi ziren aurrerapen teknologikoak, eta ontzien prestazio teknikoak pixkanaka-pixkanaka hobetuz joan ziren. Ikatzaren ordez erregai likidoa erabiltzen hasi ziren, erregai hark toki gutxiago behar izaten baitzuen eta langile gutxiago ere bai, automatikoki hornitzen zenez. Horrez gainera, soldadura gailendu zitzaion errematxe-sistemari, eta horri esker kroskaren barruko errefortzua egiteari utzi egin zitzaion. Errematxaketa metalezko pieza desberdinak lotzeko sistema zen. Nahiko konplexua zen, eskulan espezializatua eta eskulangile asko eskatzen zituen, eta ongi prestatutakoak, gainera. Prozesuak zarata itzela eragiten zuen; langile askok entzumena galtzen zuen eta eragozpenak eragiten zizkion ontzioletatik gertu bizi zen jendeari. Era berean, jasotzeko sistemetan egindako hobekuntzei esker soldadutako ontziak sekzio itxietan eraikitzen ziren eta gero elkarren artean lotzen ziren; era horretara eraikuntza muntaketa-sistema bihurtu zen. Sistema horien arabera eraikitako ontziak seguruagoak ziren, gutxiago pisatzen zuten eta bukaerako kostua txikiagoa zen.

Itsasontzi bat errematxe-sistemaren bidez eraikitzea

Itsasontzi bat lehengo errematxe-sistemaren bidez eraikitzen zenean, hiru alditan egiten zen: lehenengo, proiektua egiten zen eta moldeak prestatzen ziren; harmailan ontziaren hezurdura eraikitzen zen, kroska estaltzen zen eta makinak instalatzen ziren; eta, azkenik, dartsenako lana egiten zen, hau da, lerrokatu, bukatu, propultsio-ekipoak eta osagarriak instalatu eta dena prest jarri.

Faseak:

Proiektua egiten zen ontziaren xehetasun guztiak deskribatuz: tipologia, pisu hila, edukiera, propultsio-mota eta egiteko modua, eta, aldi berean, materialak, kalitatea eta entrega-epea.

Armadoreak proiektua onesten zuenean, kroskaren egitura-elementuen moldeak, zuakerren kaxa eta gainegitura prestatzen ziren galibo-gelan. Moldeak 1:1 eskalan egiten ziren (tamaina naturalean) eta pinu-egurrez. Ondoren, forjan tamainarengatik nahiz formarengatik bereziak ziren piezak ekoizten ziren. Eta, aldi berean, itsasertzeko errementarien lantegietan kroskako txapak eta gainegitura mozten eta prestatzen ziren, eta beste egitura batzuk ere bai. Pieza horiek guztiak gero dartsenan muntatzen ziren.

Garrantzi handiko beste lantegi batzuk ere izaten ziren, besteak beste, arotzeria mekanikoa, makinariarena, galdaragintza, elektrizitatea, pintura, galbanizazioarena, eta abar; eraikuntza-prozesuaren unearen arabera garrantzi handia izaten zuten.

Itsasontziaren piezak eta gainegitura harmailan muntatzen ziren. Lehenengo gila jartzen zen (kroskako beheko luzetarako ardatza), eta ondoren egiturako beste zatiak ¿zuakerra, habeak eta holtzak¿ eta gainegitura (1).

Zati horiek muntatu ondoren txapak forratzeari ekiten zitzaion (2).

Piezak errematxatze-sistema konplexu eta garestiaren bidez lotzen ziren. Errematxatzea metalezko bi pieza gogor lotzea da. Errematxeak metalezko zilindro txikiak dira eta muturretako batean buru bat izaten dute, eta errematxatzea, beraz, errematxe horiek metalezko piezetan egindako zuloetatik pasatu eta, bigarren buru bat egiteko, beste muturra zabaltzea da. Bigarren buru hori errematxearen muturra mailu arin batez kolpatuz (eskuzko errematxaketa), trokelaren gisan lepoan bermatzen den pisu handiko mailu batez kolpatuz (estanpazio-errematxaketa), edota mailu pneumatikoen bidez kolpetxo azkarrak emanez (errematxaketa pneumatikoa) egin daiteke. (3).

Kroska amaituta zegoenean uretaratu egiten zen ontzia. Horretarako zehatz-mehatz aztertu behar izaten zen jaurtiketa egiteko egiturak jasan behar zuen indarra eta ontziak izango zuen jokabidea uretara iristen zenean (4).

Ontzia ur gainean zegoenean, atoi-ontziek dartsenan edo kaian atrakatzen laguntzen zuten, eraikuntzaren azken faseari ekiteko. Lerrokatzeko, barruko gauza guztiak bukatzeko eta makinak, propultsio-sistema, instalazio elektrikoak eta nabigaziorako eta komunikaziorako aparatuak prest jartzeko unea zen (5).

Dartsenako lanak amaituta zeudenean, itsasoan saio bat egitea besterik ez zen geratzen ontziaren funtzionamendu orokorra egiaztatzeko, armadorearen eskuetan jarri aurretik.

Gaur egun, ontzigintza ikaragarri aldatu da. Delineazioaren tokia ordenagailu-bidezko diseinuak hartu du, txapak bero-lerroen bidez mozten dira konformazio-lantegian, eta moztutako piezak 600 tonakoak ere izan daitezke. Piezak muntatzeko eremuan edukiera desberdineko jasogailuak daude pieza handi horiek jaso eta muntatzeko.

Ontziola-Eraikuntza eta Ikerketa Zentrua Donibane kalea Pasai Donibane Gipuzkoa Telf: 943 494 521 www.oarsoaldea-turismo.net e-mailturismo@oarsoaldea.net Arrantzalean museoa www.bermeo.org;www.hiru.eus/artea/museoak(88897

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana