Jaizkibel draga

Kokapena

  • Lurraldea:Gipuzkoa
  • Herria: Pasaia
 
Jaizkibel draga 1933an eraiki zen Bilboko Euskalduna ontzioletan, Pasaiako portuan dragatze-lanak egiteko. Arrosario erako dragaontzi bat zen, 60 metro luze zen, eta desegin gabe geratutako portuko itsas ondarearen lekuko bakarretako bat da gaur egun.

 

Arrosario-dragak arrosario edo eskala batez hornituta zeuden, zeinak askekiko kate amaigabe bat baitzeukan, hondoa induskatzen eta, aldi berean, induskatutako solidoak ateratzen zituena. Erauzitako solidoak zeharkako hodi iraulgarri batera iraultzen ziren, eta dragaren kontra jarritako gangila izenekoetan husten ziren. Askak altzairuzko kaxolak ziren, zuloak izaten zituzten urari ihes egiten uzteko eta ertzetan altzairuzko hortzak edo azkazalak jar zekizkiekeen lurra oso gogorra zenerako. Arrosarioaren mugimendua eskalaren goiko muturrean kokatuta zegoen gurpil eragile batek eragiten zuen; beheko muturrean gurpil gidatzailea arrosarioaren lanaren oinarri gisa erabiltzen zen, hau igo edo jaitsi egin baitzitekeen dragatu behar zen sakoneraren arabera. Kroska egonkortasun handiko plataforma bat zen, oinak ¿U¿ forma zuen; brankan arrosarioa jartzeko irekidura zuen, eta popan zubia eta propultsio-makinak. Draga poparen aldera ainguratzen zen, hau da, erasoa jo nahi zen aldera, eta norabide horretan luzatzen zen lanerako katea dibidieta baten bidez.

Dragez gainera, baziren beste ontzi-mota batzuk ere, gangilak eta gabarrak besteak beste, ibaiadarraren hondoak garbitzeko; haiek denak portuko paisaiako ohiko elementuak ziren.

Jaizkibel Draga Interes Kulturaleko Ondasun deklaratu zuen 1992an Eusko Jaurlaritzako Ondare Batzordeak, eta monumentu kategoria izendatu zitzaion. Gaur egun Ondartxo Ontzioletako harmailan (Pasaian) dago bazterrera utzita.

UNTZI MUSEOA

Untzi Museoak euskaldunek mendeetan zehar itsasoarekin izandako harremanari buruzko ikuspegi oso eta sintetikoa eskaintzen dio bisitariari, ontzigintzari buruzko alderdiak nabarmenduz. Beheko solairuan ontzigintza tradizionalaren prozesua azaltzen da, lehengaiak eskuratu eta manipulatzetik hasi eta ontziolek denboran zehar izan duten bilakaeran buka. Itsasertzeko arotzek erabilitako tresnen bilduma bat dago, eta langintza osagarriek ere beren tokia dute: arraungintzak, oihalgintzak, sokagintzak, eta abarrek. Beheko solairuaren erdi-erdian txipiroitarako batel bat eta balea harrapatzeko XII. mendeko txalupa baten antzera egindako ontzi bat daude. Lehenengo solairua Euskal Herriko ontzigintzaren eta tipologien bilakaerari, itsas portuei eta merkataritzaren historiari eskainita dago. Beste hainbat gairen artean Real Compañía Guipuzcoana de Caracas eta Donostiako Kontsulatua eta Forua aipatzen dira. Nabigaziorako tresnen bilduma bat eta nabigazioaren eta zientzia nautikoaren historian gailendu ziren hainbat pertsonaiari buruzko bideo bat ere ikus daitezke.

Era berean, Untzi Museoa, bere bideari ekin zionetik, itsasoko ondarea berreskuratzeko eta zaintzeko lanetan ere aritu da. 1991. urtean, esate baterako, Jaizkibel dragaontzia zatitzea eragotzi zuen IOHLEEren (Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartearen) laguntzari esker. Era berean, Lagun Artean legatzontzia berreskuratzeko egin zuen lanak ¿Museoak hainbat urtetan ontzi hori erabili zuen hainbat urtez jarduera didaktikoak garatzeko¿, itsas ondarearen kontzeptua herritarren artean zabaltzen lagundu zuen.

Telefonoa

943 430051

Webgunea

untzimuseoa.eus

E-mail

mnaval@gipuzkoa.net

Ordutegia

Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era). Astelehenetan itxita.

Tarifak

Sarrera orokorra: 3,00 €. Sarrera murriztua: 1,50 € ikasleak, familia ugariko kideak, +65 urte, Euskal Kostaldeko Museoen txartela. Sarrera dohainik: 14 urtez beherakoak, ICOMeko bazkideak, desgaitasunen bat duten pertsonak, langabezia egoeran dauden pertsonak, Diru Sarrerak Bermatzeko Prestazioa edo Laguntza eta KGP jasotzen duten pertsonak. Doako sarrera eguna: Osteguna. Bisita gidatuak (6 lagun edo gehiago): sarrera + 1,00 € pertsonako (aldez aurretik erreserba egin behar da). Ostegunetan 2,5 € pertsonako kobratuko da. Bisita gidatuak eta tailerrak hezkunza taldeentzat: 2,5 € pertsonako (aldez aurretik erreserba egin behar da), asteartetik ostiralera.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana