KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Beldurrezko zinema eta film ezagunenak Wed, 7 Sep 2005

Beldurra, larritasuna eta izua sortzen duten pelikulak dira genero honetako protagonistak. Ikuslearengan estutasun hori sortzeko zuzendariek gizon-emakumeak, animaliak eta piztiak, gizaki mekanikoak eta irudimenetik ateratako munstroak erabiltzen dituzte. Genero honetako lan ezagunenak, besteak beste, Frankenstein, King Kong eta The exorcist. dira. Gainera, beldurrezko filmeez gain, suspensezko pelikulek, fantasiaz betetako askok eta zientzia-fikziozko ugarik izua eragiten duten elementuak erabiltzen dituzte.

Zinema japoniarra I Fri, 21 Dec 2007

1951 urtera arte Mendebaldeak ez zuen Japoniako zineman arretarik jarri. Urte horretan, Akira Kurosawa film zuzendari, ekoizle eta gidoilari japoniarrak Veneziako Zinemaldian Urrezko Lehoia irabazi zuen Rashomon pelikularekin. Horren ondorioz, AEBtako zinemak Ekialdean jarri zuen begirada nahiz eta zinema japoniarra 20ko hamarkadan hasi zen.

Zinema japoniarra II Fri, 11 Jan 2008

Gaur egun, Japoniako zinemak mendebaldekoaren ezaugarriak hartu ditu, onargarri bihurtu eta mundura zabaltzeko. Mendebaldeko ereduen barruan mugatu ditu bere irizpide kritikoak eta, horrela, munduko artera hedatu da; ez merkatura, ordea.

Musikala, doinuz betetako generoa Wed, 31 Aug 2005

Generoaren izenak berak dioen moduan, musika da genero honen ardatz nagusia, eta horretarako, kantuak, dantzak eta koreografiak erabiltzen dituzte lanotan. Istorioak oso azalekoak dira, eta ez dute gehiegi sakontzen. Pertsonaiak eta argumentuak bigarren mailakoak dira, ikuskizun musikalaren zerbitzura daudelako. Musikalen artean, besteak beste, Mary Poppins eta The Sound of Music aipa ditzakegu.

Zinema postmodernoa Fri, 9 Nov 2007
Zinema estiloa garai bakoitzean mundua ulertzeko moduarekin eta baliabide teknikoekin lotuta dago. Postmodernitatea egungo garaiari dagokio eta eklektizismoan oinarritzen da, hau da, aldez aurretik sortutako estiloen ezaugarriak hartu eta uztartu egiten ditu.