KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Walter Pidgeon, kantutik zinemara Fri, 7 Jul 2006

Militar izan nahi zuen arrren, azkenean Hollywoodera iritsi zen, kantua ikasi eta Broadwayn debuta egin ondoren. Bereak dira, besteak beste, Flight Command, Que verde era mi valle eta Tres soldados pelikulak.

Weezer, 90eko hamarkadako talde handienetako bat Fri, 14 Jan 2011

90eko hamarkada hasieran Los Angelesen (AEB) sortua, Weezer rock alternatiboak azken urteotan utzi duen izen handienetako bat da. Besteak beste, Nirvana, KISS eta, bereziki, Pixies taldeen eragin nabarmeneko soinu bereizgarri batekin, Kaliforniako laukoteak agerpen distiratsua izan zuen AEBetako rockaren agertokian, 1994an kaleratutako aurreneko lanak (Weezer) jasotako emaitzek eta txaloek bultzatuta; oraindik ere, hamarkada horretako lan handienetakotzat jotzen dute askok.

West Coast Pop Art Experimental Band: psikodelia eta rock amerikarra Fri, 27 Jul 2007

Besteak beste, Frank Zappa artistaren eta The Kinks britainiarren eta The Byrds estatubatuarren musika gogoko zuen 60ko hamarkadaren erdialde aldera Los Angelesen (AEB) jaiotako talde honek. Pop psikodelikoena eta folk-rocka nahasten zituzten euren abestietan. Horrez gain, kanta asko eta askotan esperimentazioa zen nagusi.

William Holden, galai erromantikoaren irudia goratu zuen aktorea Fri, 5 Oct 2007

William Holden Ameriketako Estatu Batuetako zinema izarrik distiratsuenetarikoa izan zen 40, 50 eta 60ko hamarkadetan. Hasieran fisiko eder bat izateaz haratago ezer gutxi eskatzen zuten pertsonaia hutsalak antzezten zituen arren, Sunset Boulevard (El crepúsculo de los dioses) edota Stalag 17 (Traidor en el infierno) bezalako filmetan antzezpen-lan bikainak egiteko gai zela erakutsi zuen. Aipatutako bigarren film horretan egindako lanari esker, gainera, aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen 1953an. Halere, edanzalea izateak eta patuaren kolpe batek 63 urterekin ekarri zioten heriotza.

William Powell, Hollywoodeko urrezko garaiaren izar nagusietako bat Fri, 21 Apr 2006

19 urterekin antzerkiaren munduan egin zuen debuta AEBetako aktoreak eta hiru izendapen jaso zituen Oscarretarako, baina ez zuen zorte handirik izan eta golardo barik geratu zen. Aipatzekoak dira Sherlock Holmes, La cena de los acusados, Al servicio de las damas eta Vivir con papa filmak.