KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Badator Woodstock, munduko musika jaialdirik garrantzitsuena (II) Fri, 14 Aug 2009

Bakezaletasuna, maitasun askea, komunetako bizimodua, ekologismoa eta musikarekiko maitasuna izan ziren Woodstock 69 jaialdira inguratu zirenen ideiak. Mundu mailan arrakasta itzela izan zuen, izan ere, hasiera batean rock kontzertu bat izan behar zuenari, beste zenbait gertakizun gehitu zitzaizkion, ilargira heldu zen lehendabiziko gizona edo Vietnamgo gerra, belaunaldi oso bat liluratu zuen giroa sortuz. Horrela, historia modernoko ikur bilakatu zen.

Walt Disneyk dagoeneko badu bere museoa Fri, 9 Oct 2009
Milioika pertsonak bere izena haurtzaroko oroitzapenekin lotzen du, eta beste askok, berriz, entretenimenduaren munduan dagoen inperio izugarriaren sortzailearekin. Belaunaldi askoren ametsak marraztu dituen artista horri omenaldi txiki bat egiteko asmoz, honen bizitza eta lana aztertzen dituen aurreneko museoak jada ateak zabaldu ditu The Walt Disney Family Museum izenpean.
Walt Disney: marrazki bizidunen aita (I) Thu, 7 Jul 2005

Walter Elias Disney (1901-1966) marrazki bizidunen industriaren oinarriak ezarri zituen gizona eta munduko zinema-enpresa handienetakoaren sortzailea izan zen. Mickey Mouse arratoiaren sortzailetzat daukate, eta berak edo bere langileek sortutakoak dira Donald ahatea, Dunbo elefantea eta Banbi oreina.

Walt Disney: marrazki bizidunen aita (II) Mon, 11 Jul 2005

Urte gutxiren buruan Walt Disney Company Zazpigarren Arteko enpresa garrantzitsuenean bilakatu zen. Pelikula ugari egin zituzten, besteak beste, Aliziaren Abenturak Lurralde Miresgarrian (1951) eta Mary Poppins (1964), eta enpresarentzat diru-iturri oso onak izan diren jolas-parke erraldoiak ere zabaldu zituzten. Walter Disney bera AEBetako gizon aberatsenetako eta maitatuenetako bat izatera iritsi zen.

Walter Matthau, Jack Lemmonen kide bereiztezina Fri, 5 Jan 2007

Burt Lancaster aktore eta zuzendariaren eskutik egin zuen debuta zineman New Yorkeko aktoreak, eta urte batzuk geroago Oscar saria eskuratu zuen En bandeja de plata Jack Lemmonekin batera egin zuen pelikulagatik. JFK eta Daniel el travieso 90eko hamarkadako film ezagunetan ere hartu zuen parte Matthauk.