Itzuli orri osora
Badator Woodstock, munduko musika jaialdirik garrantzitsuena (II)
vie, 14 ago 2009 18:32:00 +0200

Bakezaletasuna, maitasun askea, komunetako bizimodua, ekologismoa eta musikarekiko maitasuna izan ziren Woodstock 69 jaialdira inguratu zirenen ideiak. Mundu mailan arrakasta itzela izan zuen, izan ere, hasiera batean rock kontzertu bat izan behar zuenari, beste zenbait gertakizun gehitu zitzaizkion, ilargira heldu zen lehendabiziko gizona edo Vietnamgo gerra, belaunaldi oso bat liluratu zuen giroa sortuz. Horrela, historia modernoko ikur bilakatu zen.

Garaipen honek Woodstocken beste 4 edizio egitea ekarri zuen, eta hilabete honetan, Woodstocken edizio berri baten musika soinua entzutea espero da. 40. urteurrena ospatzeko, Michael Lang,, jaialdiaren sortzaileak , jendearen kontzientzia ekologikoa indartzeko asmoz bai Berlingo Templehof aireportu zaharrean eta baita New Yorken ere kontzertuak antolatzeko asmoa du.

Oroitzapenezko kontzertuak

Woodstock jaialdiak hamar urte bete zituenean, 1979an rock kontzertu bat egin zen New Yorkeko Madison Scuare Gardenen. Honela eman zitzaion hasiera ondorengo oroitzapenezko kontzertu guztiei; Woodstock 89, Woodstock 94 eta orain arte azkena, Woodstock 99.

Bigarren jaialdi honetan, lehendabiziko edizioan parte hartutako musikariek bat egin zuten elkarrekin joz eta Woodstock jaialdiaren askatasun espiritua gogoratuz. Jam sesioa ikusi ahal izan zen Richie Havens, Taj Mahal, Country Joe and The Fish, Canned Heat, Baxter y Elliot Randall. Rick Danko eta Paul Butterfield artistak ere bertan izan ziren.

Woodstock 89, hogeigarren urteurrenaren karietara 1989ko abuztuan egin zen rock jaialdia izan zen. Lehen jaialdi original hori egin zen toki berean burutu zen emanaldi hau ere.

Zorigaitza agertokian

Bost urte geroago, eta jaialdiaren 25. urteurrena ospatzeko, 1994an edizio berri bat egin zen Saugertierren, New Yorken. Ekitaldiak 300.000 ikusle bildu zituen "Bakearekin, maitasunarekin eta musikarekin bi egun" lemapean. Kontzertua abuztuaren 12tik 14ra egin zen eta denborale desatsegina lagun zutela. Ondorioz, Green Day punk bandaren emanaldia, zaletuen eta taldearen arteko lokatz arteko borroka batean bihurtu zen, eta 4 pertsona hilik suertatu ziren. Gainera, segurtasuneko langile batek ikusle batekin nahasi zuen bandaren baxu-jotzailea, Mike Rirnt, eta agertokira itzultzen saiatu zenean, zenbait hortz puskatu zizkion.

Jatorrizko Woodstocken gonbidatu bakarra The band, Santana, Joe Cockter, Country Joe macDonald eta Crosby eta Stills and Nash taldeak izan ziren. Gainera, 25 urte lehenago ezetz esan ostean, Bob Dylan Woodstockeko oholtzara igo zen, eta garaiko kontzertu onena eskaini zuen.

Azkenik, Woodstocken 30. urteurrena ospatzeko, 1999. urtean beste jaialdi handi bat egin zen, oraingoan, New Yorkeko Rome hirian. 220.000 pertsona baino gehiago bildu zituen eta indarkeria ekintza ugari izan ziren. 32 graduko tenperaturek, komun gabeziak, segurtasun eskasek eta uraren eta janariaren salneurri altuek gainerakoa egin zuten: sexu-erasoak, bandalismoa, istiluak, borrokaldiak, auto-erreketak... Honek guztiak "bakea eta maitasuna" leloari bizkarra eman zion.

Pantaila handira saltoa

Jaialdiaren arrakasta itzelagatik, Michel Wadleighen zuzendaritzapean, dokumental bat filmatu zuten eta Martín Scorsesek muntatuketa lanak egin zituen. 1971an dokumental onenaren Oscar saria irabazi zuen. 80 minutuko bideoa zen, eta The Celebration Continúes-Woodstock "79" zuen izenburu. 1994an, dokumentalaren "director´s cut"a (zuzendariaren muntaia) kaleratu zuten, Jefferson Airplane eta Janis Joplinen emanaldiak gehituz, muntaia originalean agertzen ez zirenak.

Orain, Ang Leek, 2006an Brokeback Mountain filmearekin Oscarra irabazi zuen zinema zuzendariak, Woodstock jaialdiaren (1969) istorioa pantaila handira eraman nahi du Elliot Tiberren eleberri biografiko baten bidez, bertan, egileak ekitaldia nola antolatu zen kontatuko du. Filmak, Taking Woodstock: A True Story of a Riot, a Concert and Life izenburua izango du eta James Schumusek hartuko du gidoiaren eta ekoizpenaren ardura. Filmaketa berriz, urte honen amaierarako aurreikusita dago.

(Argazkiak: www.woodstock69.com)