KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

U2, mugarik gabeko arrakasta duen taldea (I) Fri, 27 Feb 2009

U2 taldea lan berriarekin itzuliko da martxoan. No Line On the Horizon azken bost urteetan bandak kaleratu duen lehen estudioko albuma da. Aurrekoa How To Dismantle An Atomic Bomb izan zen eta horrekin bederatzi milioi kopia baino gehiago saldu dituzte. Horrela, Bono liderra duen laukoteak bandaren hamabigarren diskoa argitaratuko du datorren astelehenean, hilaren 2an. Horrez gain, lan berri honen aurkezpen bira datorren ekainaren 29an Bartzelonan hasi zitekeela argitaratu den arren, Paul McGuinnes bandaren ordezkariak adierazi du diskoa plazaratu arte ez dutela kontzertu berrien datarik jakinaraziko. Beraz, hiru emanaldi bakarrik konfirmatu dituzte: uztailaren 10an eta 11n Pariseko Estade de Francen arituko dira eta, 15ean, Nizan.

U2, mugarik gabeko arrakasta duen taldea (II) Fri, 6 Mar 2009

U2 taldea lau urte baino gehiago izan da bere musikaren mugetara eraman duen bidaia batean murgilduta eta orain No line on the horizon lanarekin itzuli da. Aste honetan bertan kaleratu dute proiektu berri hori eta bandak bere markak hautsi nahi ditu. Horrez gain, laukoteak "Get on your boots" aurkezpen singlearekin bere alderik pipertsuena erakutsi du azken aste hauetan. Disko berri honek eta baita taldeak ere, prentsa espezializatuaren kritika onak jaso dituzte. Auchtung Baby (1991) kaleratu zutenetik irlandarrek argitaratu duten diskorik onena dela esan dute.

Urtebete urrezko amonarik gabe Fri, 24 Jul 2009
Urtebete pasa da Estella Getty, eskarmentu handiko artista maitekor eta ipurterrea hil zela, The Golden Girls telesail ezagunean Sophiaren paperarekin arrakasta lortu zuen emakumea. Getty iazko uztailaren 22an hil zen Los Angelesko bere etxean, 85 urte bete baino hiru egun lehenago. Antza alzheimerraren parekoa den gaixotasun degeneratibo baten ondorioz heldu zitzaion heriotza.
Gregory Isaacs reggearen maisua biriketako minbiziak jota hil da Fri, 29 Oct 2010
Aste honetan musika reggaeren izar handienetako batek agur esan digu. Gregory Isaacs musikari jamaikarra hil egin da biriketako minbiziak jota 59 urte zituela. "Night nurse", "My only lover" edo "Cool down the pace" bezalako kanta ezagunen egileak bostehun disko baino gehiago kaleratu zituen, azkena 2008an Brand New Me izenburupean.
Uriah Heep, Britainia Handiko heavy metalaren aitzindari Fri, 21 Jan 2011

Britainia Handiko heavy metalaren oinarriak finkatu zituen Uriah Heepek, Black Sabbath, Deep Purple, Led Zeppelin eta beste zenbait talde ezagunagorekin batera. Askotariko musika egiten zuen; hard rocka, musika progresiboa eta epikoa nahasten zituen. Hasieratik taldean aldaketa ugari izan ziren arren, David Byronen agurra, 1976an, erabakigarria izan zen. Egun entzute handia du oraindik Mick Boxek (taldean izan da beti) eraberritutako bandak, baina ezin aldera daiteke garai batean izan zuen arrakastarekin.