Sofistak eta Sokrates

Filosofia modu berri bat sortzen da Atenasen K.a. V. mendean, poliseko hiritarrek deskubritzen duten demokrazia, parte hartzeko eta, batez ere, hitz egiteko eskubidearekin erlazionatua. Filosofoen helburua ez da orain hainbeste izango errealitate fisikoaren deskripzioa baizik eta gizakiaren adimena eta gizakien arteko harremanak ikertzea.

Maisu ibiltariak

Sofista, grezierako sophos hitzetik datorren hitza da, ezagupenaren eremu zehatz batean "jakinduria, trebetasuna edo esperientzia" esan nahi duena. Sofistak maisu ibiltariak ziren eta beren irakasgaiak maiz diruaren truke ematen zituzten.

Ideiei buruz eztabaidatzen zuten bereziki eta hitzak eta kontzeptuen esanahiaren definizioaz kezkatuta zeuden. Beren abiapuntua, tradiziozko balioen kritika zen (ongia, justizia, egia, legea, edertasuna, etab), erlatiboak iruditzen zitzaizkien eta.

Sofistek ondorengo irizpideetan oinarritutako metodoa erabiltzen zuten:

  • Pertsonaren heziketa ezagupen guztiek osatu behar dute.
  • Ezagupena denborarekin aldatu eta aurreratu egiten den prozesua da.
  • Ezagupena erlatiboa da, sentimenean oinarrituta baitago eta hau ezin da adierazi arrazoi zehatzetan baizik eta, asko jota, gizakien iritzi ezberdinetan.
  • Ezagupenaren balioa zalantzazkoa da.

K.a. V. mendean, filosofiaren eskenatokia Asia Txikiko Greziako kolonietatik Atenas hirira aldatzen da. Irudian, Akropolia, antolaketa politiko berri bat (demokrazia) sortzen den lekua.

Sofista nagusiak

  • Abderako Protagoras (K.a. 480-411 inguruan). Gizakiaren ezagupenaren eszeptizismoa Platonek aipatutako ondorengo esaldiaren bidez laburtu zuen: "Gizakia gauza guztien neurria da".
  • Gorgias (K.a. 485-380 inguruan). Leontinosen jaio zen (Sizilia) eta Atenasen eta Greziako beste hirietan bizi izan zen. Bere eszeptizismoa Pitagorasena baino handiagoa da, errealitatea existitu arren gizakiarentzat ulertezina dela esan baitzuen, eta ulergarria izanda ere ezinezkoa litzatekeela besteei azaltzea.
  • Eliseko Hipias. "Legea gizakien tiranoa da, eta naturaren aurkako gauza asko eginarazten die", irakatsi zuen, eta "gizartearen zientziaz" interesatu zen.
  • Ceoseko Prodiko (K.a. 460 inguruan jaioa) hizkeraz eta esanahiez interesatua.
  • Antifon (K.a. 480-411). Legeen zentzua zehazteaz arduratu zen eta heziketaren garrantzia azpimarratu zuen.

Beste sofista garrantzitsuak izan ziren Kritias, Trasimako eta Kalikles. .

Sokrates

Testu idatzirik utzi ez zuen arren, Sokrates (K.a. 470-399) Europako kulturaren pertsonai garrantzitsua da. Atenasen jaio zen, eskultore eta emagina baten semea. Segur aski sofisten irakaspenak jaso zituen Atenasko plazetan, Peloponesoko gerra (431-403) eta Hogeita hamar Tiranoen diktadurak (404) markatutako garai batean.

399 urtean, Atenasen demokrazia berriro ezarrita zegoen arren (403), hiru hiritarrek Sokrates salatu zuten, hiru deliturengatik:

  • Hiriko jaungoikoak ez errespetatzeagatik.
  • Jaungoiko berriak sartzeagatik.
  • Gazteria usteltzeagatik.

Heriotza zigorra ezarri zitzaion. Platonek haren azken momentuak deskribatzen ditu bere hiru dialogotan: Apologia, Criton eta Fedon. Bere figura gainera Jenofonte eta Aristofanesen testuengatik ezagutzen da, baina hauek beste pertsonaia bat deskribatzen dute Platonek deskribatzen duena ez bezalakoa.

Metodo sokratikoa

Defosen orakuluan idatzita zegoena hartuta "Ezagut ezazu zeure burua" esaten zuena, Sokratesek, Sofistek bezala, hausnarketa filosofikoaren subjektibotasuna azpimarratzen du, horretan bi tresna erabiltzen dituelarik:

  • Arrazonamendu induktiboa.
  • Definizio unibertsalak.

Erabilitako prozedura galdera da, zientziaren oinarria den "zer da". Baina galdetzeko moduan Sokratesek aztertzen du besteak dakiela uste duena, honen bitartez:

  • Ironia, hau da, hitz egiten duenari bere ustezko jakindurian ezkutatzen den jakinduriarik eza eramaten dio. Sokrates, "Bakarrik daki ez dakiela ezer", eta bere jakinduriarik eza erabiltzen du ezagupenean aurreratzeko.
  • Majeutika, edo erditzeko artea, prozesu ironikoa osatzen duena, galdera batzuen bidez egia deskubritzera iritsi nahi duena. Horrela, gizakiaren adimenak kontzeptua sortzen du, jakinduriaren oinarrizko momentua.

Sokratesen etika

Ironia eta majeutikaren helburua gizakia ongiaren bilaketan heztea zen, hirian ongizate kolektiboarekin identifikatzen dena, justizia. Ongia ezagutzea, ongia egitea bezala da. Ongiaren ezagupena bilatze hori etengabeko jarduera da, bertute bezala definitzen dena (areté).

Ongi jokatzea gozamena eta zorionaren oinarria da, inork ez baitu nahita bere buruaren aurka jotzen. Gizakiaren intimitatetik abiatzen den etika hau kolektiboa egiten da banakoak bere komunitatearen oinarrizko egia onartzen duenean, legen bidez agertzen dena. Horrela ulertzen da nola onartzen duen Sokratesek heriotza zigorra ezartzen dion legea, hobe baita "justiziarik eza jasatea egitea baino".

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana