Filosofo presokratikoak

K.a. VI. mendearen hasieran pentsamenduaren erabateko iraultza gertatu zen Asia Txikiaren kolonia grekoetan; izan ere, mundua azaltzeko arrazoian oinarritzen ziren pentsamendu joerek, mitoetan oinarritutakoei aurrea hartu baitzieten.

Naturaren filosofia

Lehenengo hausnarketa filosofikoaren arrazoia, naturaren behaketa eta bere oinarri edo lehenengo iturburuaren funtsa bilatzea izan zen. Naturaren edo filosofia fisiko hau Mileto hirian sortu zen, Jonian, eta bere ordezkarien artean hauek dira aipagarrienak:

  • Miletoko Talesentzat gauza guztien jatorria edo hasiera (arjé) uretan zegoen. Egiptora bidaiatu zuen eta zenbait aurkikuntza egin zuen astronomian eta geometrian.
  • Miletoko Anaximandro (K.a.610-547), "dauden gauza guztien jatorria eta osagaia" aurkitu zuena: apeiron, zehaztu ezineko zerbait, munduaren itxura ezberdinekin zehazten dena bakarrik.
  • Anaximenes (K.a. 588-524), Mileton bizi zen ere eta gauzen jatorria airea zela zioen. Astroak eta natura aztertzen zituen, eta kosmosa osatzen duen dentsitate mota desberdinetako aire edo lurrunak errealitatearen fenomeno ezberdinak sortzen dituela uste zuen.
Miletoko hondakinak

Miletoko hondakinak. Asia Txikiko hiriak, Mileto, Efeso, Clazomenas eta Halicarnaso bezala, mendebaldeko filosofiaren sorlekua izan ziren.

Unibertsoa eta izanaren batasuna

  • Unibertso osoaren funtsa bilatzen jarraituz, Colofongoko Jenofanesek, K.a. 570 inguruan jaio zena, gauza guztien batasuna baieztatu zuen eta lurra eta ura sorburuak zirela. Eleako eskolaren sortzailea (Italiako hegoaldean), gizartea eta erlijioaren kritikoa izan zen, eta sinesmenak erlatibizatuz, pentsamendu arrazionalaren aurrerapenean pausu garrantzitsua eman zuen.
  • Parmenides, K.a. 540 inguruan jaio zen Elean, Miletoko filosofoak ez bezala behaketaren espiritua utzi eta ordena egokienean bilatzen du izanaren iraunkortasuna. Horrela, sentimenek nabaritutakoa errefusatzean eta izana, pentsamenduarekin identifikatutako errealitate bakarra izanik, osoa, mugiezina eta bukaerarik gabea dela baieztatzean, Parménidesek filosofiaren joera metafisikoari ematen dio hasiera.
  • Izanaren iraunkortasunaren ideia honen aurrean, Heraklitoren pentsamendua sortzen da, K.a. VI. mendearen bigarren erdian jaioa, Efeson, Miletoren iparraldera. Bere ustez unibertsoak ez du iraunkortasunik, aitzitik, etengabeko eraldaketan eta jarioan dago. Heraklitok logos ("hitza, pentsamendua edo arrazoia" esan nahi duen grezierazko hitza), gizakiak beren artean eta naturarekin lotzen dituen osagaia dela ikusi zuen.

Atomismoa

  • Leuzipo, K.a. VI. mendearen bigarren erdian Mileton edo Elean jaio zenak sortu zuen atomoen teoria oso interesgarria da, fisika modernoaren aitzindari izan baita. Errealitate fisikoa atomoz osatua dagoela esan zuen, banatu ezineko partikulak, txiki-txikiak, infinituak, hutsean etengabe mugitzen direnak.
  • Demokritok, Abderan jaioa K.a. 470 inguruan, Parmenidesen izakia, iraunkor eta eternoa, izaki infinituez osatua zegoela (atomoak) esan zuen ("gehiago banatu ezin dena"), eta honen bidez esperientzia eta jaiotzaren mundua argitu liteke, baita gauzak ugaltzea eta hiltzea ere.
Hermann Dielsen Presokratikoen pasarteak

XX. mendearen hasieran, Hermann Diels ikertzaileak funtsezko lan bat argitaratu zuen: Presokratikoen pasarteak

Pitagoras eta matematikak

 

Pitagoras K.a. 570 inguruan jaio zen Samosen, baina bere eskola Crotonan ezarri zuen. Bere jarraitzaileek, pitagorikoek, sekta antzeko zerbait osatzen zuten, erritualak eta jarduera sekretuak, elkarbizitza, ikerketa zientifikoa, irakaskuntza (oso arau zorrotzekin) eta jarduera politikoa nahasten zituztelarik.

Pitagorasen ustez, zenbakien arteko erlazioek zehazten zuten zeruko esferen armonia, errealitatearen benetako funtsa zen. Izan ere, matematikaren aitatzat jo izan dute, eta pitagorikoen lanak, misterioaren kutsua izan arren, ekarpen zientifiko paregabeak izan dira, haien artean Pitagorasen teorema ezaguna.

Orfeoren misteriozko gurtuen eraginez, pitagorikoek arima hilezina dela uste zuten eta espezie batetik bestera pasatzen dela, gertatu dena behin eta berriro errepikatzen dela eta izaki guztiek ahaidetasun loturak dituztela haien artean.

Maitasuna eta adimena

Platon eta Aristoteles garai klasikoaren bi filosofo handiak agertu baino lehen, pentsamendu grekoaren beste bi figura dira aipagarrienak bere ideia berriengatik:

  • Enpedokles (K.a. 490-430) naturaren behaketaz interesatua zegoen eta deskubrimendu zientifikoak egin zituen, adibidez, airea eta odolaren arteko erlazioa arnasketan, edo argiak Eguzkitik Lurrera bidaiatzeko denbora behar duela. Lau osagaiei buruzko teoria formulatu zuen (airea, sua, lurra eta ura), "ororen sorburua" direnak, eta amodioa eta gorrotoa mundua mugitzen duten bi indarrak direla baieztatu zuen.
  • Anaxagoras (K.a. 500 inguruan jaioa, Clazomenasen, Asia Txikian), filosofia jonia Atenasen sartu zuen eta epaitua izan zen fedegabetasunagatik "Eguzkia gorian dagoen harri masa bat da" baieztatzeagatik. Bere teoria bitxienaren arabera, nous (adimena) ordena oinarriak, (Enpedoklesen amodioaren antzekoa, baina intelektuala) kosmosa antolatzen du.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana