Paleolito garaiko labar artea Euskal Herrian

Artikuluaren egilea: Jesus Altuna

Euskal Herria historiaurreko aztarnategi asko dauden ingurunean dago; bereziki, Erdi Paleolitoko eta Goi Paleolitoko aztarnategiak daude gure ingurunean. Horren adibide da Kantauriko eskualdea. Bestetik, Goi Paleolitoko horma artearen sorkuntza artistikoaren eremu nagusiaren bihotza osatzen dutenen artean dago; hau da, Akitania, Ariège eta Kantauriko eskualdea. Egun, eremu horretatik oso urrun dauden santutegi paleolitiko batzuk ere ezagutzen ditugu, baina aipatutako eremu hori da horrelako adierazpenetan aberatsena eta distiratsuena.

Hasiera-hasieratik, arte paleolitikoak hainbat arlo jorratu zituen; hala nola, eskultura, grabatuak, erliebeak, pintura eta abar. Lehenik eta behin, bi alderdi garbi bereiz daitezke: arte higigarria eta labar artea.

Arte higigarria zenbait objekturen gainean egiten zena zen; hezurra, adarra, harrizko plaketak eta errekarriak erabiltzen zituzten. Batzuetan, irudi ez-figuratiboak marrazten zituzten azagaien edo arpoien gainean. Beste batzuetan, zintzilikarietan edo erabilgarriak ez ziren objektuetan marrazten zuten: bai hezurrezko nahiz harrizko plaketen gainean eginiko grabatuak bai harrizko, hezurrezko, adarrezko edo marfilezko eskultura txikiak.

Labar artea edo horma artea haitzuloetako horma harritsuen gainean egiten zena zen. Horretarako gehien erabilitako baliabideak pintura eta grabatua ziren. Erliebeak ere badaude, baina horiek grabatuak eta pinturak baino askoz ere urriagoak dira. Hain zuzen ere, baxuerliebe gutxietako bat Isturitzeko haitzulokoa da, Euskal Herrian.

Guk, lan honetan, horma artea aztertuko dugu, batez ere. Dena den, une honetan, Kantauriko eskualdeko arte higigarri paleolitikoari buruzko lan garrantzitsu bat aipatu nahi dugu; alegia, I. Barandiaranen lana (1973). Lan horretan, obra horren argitalpen egunera arte gai horri buruz ezagutzen zen guztia dago jasota. Data horren ondoren eginiko aurkikuntzen berri jakiteko, geroago argitaratutako aztarnategiei buruzko monografietan kontsultatu beharko da (Altuna; Apellaniz 1978; Altuna, Baldeon; Mariezkurrena 1985; Barandiaran; Cava 198).

Euskal Herriko labar arteari begiratuta, esan behar da arte horren adierazpenak dituzten dozena bat santutegi ezagutzen direla. Honako santutegi hauek, hain zuzen ere:

Laperrako haitzuloa (Karrantza, Bizkaia)

Hau izan zen Euskal Herriko labar artearen lehen aurkikuntza. 1904an aurkitu zuen L. Sierrak; hain zuzen ere, haitzuloaren sarreran irudi bat topatu zuen. Bi urte geroago, H. Breuil-ek beste lau irudi aurkitu zituen (Alcalde del Río, Breuil; Sierra, 1911).

Irudiek lau bisonte (bururik ez dute marraztuta), hartz oso bat, gehiegi zehaztu gabeko bobido bat eta ezin dezifratuzko lerro multzo bat irudikatzen dituzte. Harkaitzean eginiko grabatu sakon samar baten bidez irudikatuta daude. Haitzuloan duen kokapena dela eta, aztarnategi guztien artean bereizten da. Irudiak, hain zuzen, haitzuloaren sarreran daude eta eguzkiaren argitan ikus daitezke.

Irudien estiloak arte paleolitikoko aspaldiko garai batera garamatza, Aurignac-Perigord ziklora, hain zuzen; eta baditu zenbait paralelismo, handik gertu -Kantabrian- dagoen batekin: zehazki, Hornos de la Peñako aztarnategiarekin. Gainera, aztarnategi horretan, zaldi baten atzeko atala grabatuta zeukan hezur bat azaldu zen; hori teknika bertsuarekin zegoen eginda eta Aurignac mailan aurkitu zen.

Arenazako haitzuloa. (Galdamesko San Pedro, Bizkaia)

Aurreko santutegian ez bezala, Arenazako irudi gehienak haitzuloko esparru txiki batean daude, bazterreko ganbera batean, eta nekez irits daiteke bertara. Horiez gain, irudi gehiago daude haitzuloko galeria nagusian, eta, horien artean, uro baten irudia nabarmentzen da (Apellaniz 1982).

Ganberako irudiak orein eme talde batenak dira, eta gehienak egoera kaskarrean daude. Gorriz margotuta daude, punteaketa teknika bidez. Teknika hori Kantabriako zenbait haitzulotan -esaterako, Covalanaskoan- erabilitako teknikaren antzekoa da. Gaurdaino, ez da antzekorik ezagutzen Euskal Herriko gainerako inguruetan.

Irudi horiek Leroi-Gourhan-en III. Estiloarekiko (1973) lotura adierazten dute eta Solutre aldiaren bukaeratik Kantauriko Behe Magdalen aldira bitarteko garaian eginak dira. Zoritxarrez, haitzuloaren sarrerako aztarnategi garrantzitsuaren indusketa lanek -1972an hasiak- ez dute nahi bezain azkar egiten aurrera eta bertako maila paleolitikoen berririk ez dugu.

Santimamiñeko haitzuloa (Kortezubi, Bizkaia)

Hirurogeiko hamarkadan Gipuzkoan santutegi garrantzitsuak aurkitu ziren arte, santutegi hori izan zen euskal labar artearen adierazgarria.

Hemen ere, irudien bilduma nagusia ganbera txiki batean dago; egun, metalezko eskailera bidez, erraza da bertara iristea, baina irudiak aurkitu zirenean, 1916an, benetan zaila zen. Ganbera hori benetako santutegia da eta gelaurre bat du; bertan, hainbat bisonte eta zaldi osagabe daude, lerro multzo batez gain.

Santimamiñeko irudien bilduma berrogeita hamar bat irudi inguruk osatzen dute. Bisontea da gehien irudikatutako espeziea. Bisonteez gain, bi zaldi, orein bat, uro bat eta hartz bat ere badaude. Irudi gehienak beltzez margotuta daude eta oso gutxi dira grabatuta dauden irudiak.

Estiloari eta teknikari dagokionez, haitzulo horretako irudiak mota askotakoak dira. Barne modelatu garrantzitsuko irudi osoak daude, silueta arruntekin batera. Aranzadi, Barandiaran eta Egurenek (1925) horregatik dituzte, hain zuzen ere, zailtasunak irudi horiek noizkoak diren zehazteko. Oro har, Leroi-Gourhanen antzinako IV. Estilokoak direla esan daiteke, Kantauriko Behe Magdalen aldiaren baitan.

Nahiz eta Goi Azken Magdalen aldiko eta Solutre aldiko mailak izan haitzuloaren sarreran induskatutako aztarnategian hobekien irudikatuta daudenak, I. Barandiaranen (1967) ustetan, Behe Madaleine aldiko aztarna garbiak ere badaude toki berean.

Altxerriko haitzuloa (Aia, Gipuzkoa)

Haitzulo honetan, irudi multzo handia dago. J. M. Barandiaranek (1964) 7 multzotan banatu zituen; ehun animaliatik gora, bi giza itxurako irudi eta zeinu ugari daude. Lehenengo multzoa, kanpoaldekoa, haitzuloaren sarreratik 100 metrora dago eta irudi multzo handiena hartzen du bere baitan. Horietako irudi gehienak grabatuak dira, eta bisonteak, elur oreinak, ahuntzak, azeriak, arrainak, hegazti bat eta gizon itxurako bi irudi ageri dira.

Gainerako multzoetan, grabatuak eta pinturak daude, eta irudikatutako espezieei honako hauek gehitzen zaizkie: zaldiak, uroak, oreinak, sarrio bat eta suge itxurako bat. Pinturen egoera kaskarra da.

Grabatu teknikak mota askotakoak dira: arinak, erdi mailakoa, sakonak, anizkunak, zabalak eta sakontasun txikikoak, marradurazkoa, karrakatua eta abar. Grabatua hainbat gauzatarako erabiltzen zen: siluetak egiteko, barne modelatuak egiteko, ilaje handia adierazteko ("ilajearen karrakatua", Altuna; Apellanizen arabera, 1976), bai eta harkaitza prestatzeko ere, harkaitza estaltzen zuen buztinezko lurrustela kenduz. Ilajearen karrakatuak estilo espresionista dauka ilajedun irudi askotan. Beti kolore beltza erabiltzen zuten.

Irudi bilduma hori Leroi-Gourhanen IV. Estilo aurreratukoa da eta Erdi Magdalen edo Goi Azken Magdalen aldian egina izan daiteke. Santutegi horren lehen monografia J. M. Barandiaranena da (1964).

Ekaingo haitzuloa (Deba, Gipuzkoa)

Haitzuloak galeria nagusi bat du, 120 metro inguru luze, eta adarkadura gutxi batzuk dauzka. Adarkadura horietako batean dagoen irudi multzo txiki bat izan ezik, gainerakoak aipatutako galeria nagusi horretan daude. Oro har, oso ondo kontserbatuta daude; izan ere, irudi horiek dituen galeria aurkitutako egun berean aurki ziren irudiak ere.

Barandiaranek eta Altunak 5 multzotan banatu zituzten irudiak (1969). Lehenengo multzoa galeria nagusiaren bazterreko adarkadura batean dago, eta honako animalia hauek ageri dira: tinta lauz margotutako zaldi buru handi bat -irudi hori dela eta, pentsa daiteke haitzuloa animalia horri eskainita dagoela-, grabatutako orein ar bat eta orein eme bat, margotutako izokin bat eta lau ahuntz. Bigarren multzoa galeria nagusiko erdialdean dago, eta hor daude, hain zuzen ere, irudi gehienak. Hor dago, modu ikusgarrian, zaldien panel handia.

Galeriarako iraganbide batean, 2. eta 4. taldeen artean, sabai baxu batean, hartz pare baten irudia dago.

Azken bi taldeetan, zazpi zaldi gehiago eta grabatutako zenbait lerro -interpretatzen oso zailak- daude.

Oro har, pintura nagusitzen zaio grabatuari, eta, koloreari dagokionez, beltza gorriari. Zenbait kasutan, animaliaren silueta baino ez dago marraztuta; barne modelatua eta tinta lauak, berriz, sarritan erabiltzen zituzten, xehetasun morfologikoak adierazteko; besteak beste, zurdak, gurutze antzeko lerroak, M itxurako alboko lerroak, hanketan zebren antzeko marrak, bizkarraldearen eta sabelaldearen arteko bereizketa eta abar. Sarritan, animaliak irudikatzeko, harkaitzaren siluetaz edo pitzatuez baliatzen ziren.

Irudiak Leroi-Gourhanen IV. Estilokoak dira, eta Goi-Azken Magdalen aldikoak izan daitezke; hain zuzen ere, horren adierazgarri da haitzuloaren sarrerako aztarnategia. Maila horretan, gainera, animalien irudiak grabatuta zituen plaketa bat aurkitu zen (Altuna; Apellaniz, 1978).

Isturitzeko haitzuloa (Nafarroa Beherea)

Isturitzeko haitzuloa ospetsu bihurtu dute bertako aztarnategi paregabeak eta adierazpen artistiko multzo bikainak; bereziki, Erdi Magdalen aldikoak. Bada, labar irudiak ere baditu, hainbat solairu edo galeria independentetan banatuta.

Goiko galerian -edo, berez, Isturitzeko haitzuloa deitzen zaion horretan-, harkaitz gainean baxuerliebean eginiko hainbat irudi nabarmentzen dira; izan ere, hori ez zen ohikoa Pirinioetako labar artean. Irudi horietan, elur orein baten irudia nabarmentzen da. Beste dozena erdi bat irudi ere badaude, baina zaila da horiek zer irudikatzen duten dezifratzen. Breuil-ek (1974) Solutre aldiko edo antzinako Magdalen aldiko iruditzat hartu bazituen ere, duten estiloagatik, badirudi ez direla hain aspaldikoak.

Erdiko galerian -Otsozelai edo Haristoi ere deituak-, bi multzotan banatzen diren beste hainbat irudi daude. Lehenengo multzoan, oso trazu fineko grabatuak daude -harkaitza euskarri gogorra baitzen-, eta beltzez margotutako pinturak ere bai. Grabatutako lau zaldi eta margotutako beste bi, margotutako bisonte bat eta grabatutako orein eme bat irudikatzen dituzte.

Bigarren multzoan -Larribau-ren arabera (1982), hogei bat irudik osatzen dute multzo hori-, zaldi oso bat nabarmentzen da. Irudi horretan, grabatu bidez, hainbat xehetasun anatomiko daude modelatuta; horietako zenbait uhaleria direla interpretatu da, eta horrek, beraz, animaliak "etxekotu" egiten zituztela esan nahi du. Dena den, lerroak egoki interpretatuta egonagatik ere, ez dago zertan adierazi animalia lotzeko edo hezteko saiakera bat baino gehiago izan zenik.

Azkenik, beheko galerian edo Erberua haitzuloan, J. D. Larribau-k eta haren laguntzaileek, oraindik orain, pintura eta grabatu multzo berriez osaturiko hainbat galeria aurkitu dituzte; guztira, ehun iruditik gora daude bertan. Horien artean, zaldiak nagusitzen dira, baina bisonteak, oreinak, ahuntzak eta hartz bat ere badaude. Bilduma horren azterketa -bertara nekez irits badaiteke ere- Larribauk eta Prudhomme-k egin dute (1983).

Alkerdiko haitzuloa (Urdazubi, Nafarroa)

Haitzulo txiki horretan, bi grabatu multzo daude; bata, sarreran, eta, bestea, galeria estu baten hondoan.

Irudi multzo horietako irudi urrien artean, bisonte baten, orein baten eta zaldi itxurako baten irudiak nabarmentzen dira; guztiak ere, hondoko multzoan daude. I. Barandiaranek (1974) Behe edo Erdi Magdalen aldikotzat jotzen ditu irudi horiek.

Etxeberriko Karbia (Gamere-Zihiga, Zuberoa)

Haitzulo horretara iristea ere nahiko zaila da. Bertan, beste labar irudi multzo bat dago. Multzo horretan, dozena bat zaldi daude, bi bisonte, bi ahuntz, eta hainbat zeinu eta puntuazio gorri ere bai. Irudi gehienak beren baitan zenbait xehetasun morfologiko dituzten siluetak dira. Batzuk buztinez margotuta daude. Irudi horiek Laplace-k (1952) aztertu ditu eta, Breuilengan oinarrituz, puntu gorriak Aurignac aldikoak direla uste du: buztinez margotutako pinturak, Magdalen aldiaren hasierakoak; eta beltzez margotutako irudiak, berriz, erdibideko faseren batekoak. Leroi-Gourhanen (1973) ustez, berriz, Aspaldiko IV. Estilokoak dira, Behe edo Erdi Magdalen aldikoak.

Sasiziloaga eta Sinhikole haitzuloak (Zuberoa)

Etxeberriko Karbia haitzulotik hurbil, Sasiziloaga edo Xaxixiloaga eta Sinhikole haitzuloak daude. Lehenengoan, bi bisonteren irudiak daude; bigarrenean, berriz, bi bisonte osatugabe, zaldi bat eta nekez interpreta daitezkeen zenbait zeinu. Bisonteetako bat irudikatzeko, harkaitzaren silueta naturalaz baliatu ziren.

Laburbilduz, Euskal Herrian adierazpen artistiko paleolitikoak noiz egin ziren begiratuta, ikusten dugu Europan aldi horretan egin ziren garai guztietakoak direla. Batetik, Laperrako haitzuloaren sarreran, Leroi-Gourhanen II. Estiloarekin pareka daitezkeen irudiak daude, grabatu bidez eginak; irudi horiei begiratuta, esan daiteke arte horretako aspaldiko garaikoak direla; alegia, Aurignac-Perigord aldikoak, baina zaila da garai horren baitan gehiago zehaztea.

Beste zenbait aztarnategi -esaterako, Arenaza (aztarnategi horrek parekoak ditu Kantabrian)- egile beraren III. Estiloaren baitan sartzen dira; beraz, Solutre aldiaren bukaeratik Kantauriko Behe Magdalen aldira bitarteko garaian eginak dira. Badirudi azken fase horretakoa dela Alkerdiko bilduma ere. Bilduma horretako irudien ezaugarri teknikoek Kantabriako Castillo eta Altamirako haitzuloetako arte higigarrian erabilitako ezaugarri teknikoak gogorazten dituzte; zehazki, orein emeen buruez grabatutako eskapulak, lepoan trazuz eginiko betegarria dutela. Antzeko trazuak azaltzen dira Alkerdiko oreinaren lepoan.

Bukatzeko, badirudi lV. Estiloarekin parekagarri diren gainerako aztarnategi gehienak Magdalen aldiko garai aurreratuagoetakoak direla. Hor leudeke: Santimamiñe, Ekain, Altxerri eta Isturitzeko bilduma, eta bertako Haristoi eta Erberuako beheko galeriak.

Erabilitako teknikei dagokienez, honakoak erabili zituzten: grabatua (Laperran), nahiz sakona (Isturitze) nahiz arina (Alkerdi); marradura eta karrakatua (Altxerri); margo gorria punteaketari lotuta (Arenaza); margo beltza (gehienetan); eta polikromia (Ekain).

Bibliografia

  • ALCALDE DEL RIO, H.; Breuil, H.; Sierra, L. (1911). Les cavernes de la Région cantabrique (Espagne). 247 or. + 258 irud. + 100 lam. Inpr. A. Chêne. Monaco.
  • ALTUNA, J.; APELLANIZ, J. M. (1976). Las figuras rupestres Paleolíticas de la cueva de Altxerri (Gipuzkoa). Munibe 28, 242 or. + 113 irud. + 142 arg.
  • ALTUNA, J.; APELANIZ, J. M. (1978). Las figuras rupestres Paleolíticas de la cueva de Ekain (Deba, Gipuzkoa). Munibe 30, 1-150.
  • ALTUNA, J.; BALDEON, A.; MARIEZKURRENA, K. (1985). Cazadores Magdalenienses en la cueva de Erralla. Munibe , Antropologia-Arkeologia 37, 1-206.
  • APELLANIZ, J. M. (1982). El arte prehistórico del País Vasco y sus vecinos . 231 or. + 197 arg. Desclée de Brouwer. Bilbao
  • ARANZADI, T; BARANDIARAN, J. M.; EGUREN, E. (1925). Exploraciones en la caverna de Santimamiñe. 1. Memoria. Haitzuloetako irudiak. 50 or. + 37 irud. Grijalbo. Bilbao.
  • BARANDIARAN, I. (1967). El Paleomesolítico del Pirineo Occidental . Monografías Arqueológicas III. 355 or. + 33 lam. Zaragoza.
  • BARANDIARAN, I. (1973). Arte mueble del Paleolítico Cantábrico. Monografías Arqueológicas XIV. 368 or. + 62 lam. Zaragoza.
  • BARANDIARAN, I. (1974). El arte paleolítico en Navarra. Las cuevas de Urdax. Príncipe de Viana 134-135, 9-47.
  • BARANDIARAN, I.; CAVA, A. (1989) El yacimiento prehistórico de Zatoya (Navarra). Trabajos de Arqueología Navarra 8, 1-354.
  • BARANDIARAN, J. M. (1964). La cueva de Altxerri y sus figuras rupestres. Munibe 16, 91-141.
  • BARANDIARAN, J. M.; ALTUNA, J. (1969). La cueva de Ekain y sus figuras rupestres. Munibe 21, 329-386.
  • LAPLACE, G. (1952). Les Grottes ornées des Arbailles. Eusko-Jakintza 6, 132-153.
  • LARRIBAU, J. D.; PRUDHOMME, S. (1983). La Grotte orné d'Erberua (Pyrénées Atlantiques). Note Preliminaire. Bulletin de la Societé Préhistorique francaise 80, 280-284.
  • LEROI-GOURHAN, A. (1973). Préhistoire de I'Arte Occidental . Paris. Mazenod. 2 ed.
* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana
* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana