Ilustrazioa Euskal Herriko artean. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta arteak

Artikuluaren egilea: Mariano Jiménez Ruiz de Ael

1991n, La Ilustración artística en el País Vasco la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País y las Artes izeneko nire aspaldiko tesia argitaratu nuen, eta dokumentuaren eranskinean, 40 orrialde inguruko zerrenda luze bat eman nuen: 1775 eta 1793 bitartean Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen mende egondako Marrazketa Eskoletako irakasleen eta ikasleen izenena. Zerrenda trinko horretan jasotako arte ikasle gazte haiek -680, gutxikora behera-, izan behar zuten -hala zegoen pentsatuta- herrialdearentzat nahi ziren berrikuntza guztien iturri: berrikuntza estetikoarena, ekonomikoarena eta hezkuntza berrikuntzarena, alegia.1 

Ordutik, askotan galdetu izan diot neure buruari nork hartu ote zuen hainbeste itxaropen sortu zuten haur galdu eta ahaztu haien arrastoari jarraitzeko lana. Haietako batzuez zertxobait badakigu; esaterako, honako hauetaz: Justo Antonio de Olaguibel, Martin Saracibar Pedro Manuel de Ugartemendia, Gabriel Benito de Orbegozo, Matias Maestro eta Alegria.2 

Denborak aurrera egin ahala eta "Las artes del País Vasco en la época de la Ilustración y el Romanticismo"3 izeneko jardunaldietan landu nahi dugun auziak duen egoera kontuan hartuta, bereziki iradokitzailea iruditzen zait arestian aipatutako eta 1988ko Euskal Mundu Biltzarrari bidalitako komunikatu batean adierazitako lanaren bukaeratik hastea. Komunikatuak honela zioen: " Es nuestro deseo que el presente trabajo centrado en el papel que juegan las artes en la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País, derive posteriormente hacia un estudio pormenorizado de la producción artística en el País Vasco durante este período. Echamos en falta una catalogación real de las obras escultóricas y pictóricas creadas en este tiempo. Apenas sabemos nada del academicismo artístico del siglo XIX, y de la formación profesional de hombres como Antonio de Echeverría, Juan Bautista y Pedro de Beleunzarán, Avelino de Goicoechea, Francisco Echanove, Mariano José de Lascurain y otros muchos arquitectos que mantuvieron los presupuestos neoclásicos hasta bien entrado el siglo XIX. Por otra parte, convendría estudiar en profundidad la enseñanza artística de nuestros maestros arquitectos en el Barroco, así como las disputas producidas en nuestro territorio entre las academias y los gremios, particularmente ardientes en la segunda mitad del siglo XVIII. No se ha destacado suficientemente el papel de hombre como Agustín de Humarán y Alejo Miranda (cuyos estudios están por hacer) venidos de la Academia de San Fernando, tuvieron en el desarrollo de nuestro academicismo arquitectónico. Faltan monografías de nuestros pensadores y artistas más representativos como Martín Saracibar Pedro de Beleunzaran, Gabriel Benito de Orbegozo, Juan Bautista de Escondrillas, Eugenio Llaguno etc. Resultaría así mismo interesantes abordar el estudio del retablo neoclásicos en el País Vasco, aún más cuando se sabe que buena parte de los incipientes artistas que se formaron en las Academias de la Sociedad Bascongada, colaboraron activamente junto a maestros titulados en la realización de este tipo de obras. Finalmente sería interesante realizar un estudio monográfico del panorama arquitectónico en el País Vasco durante el período que nos ocupa, no desde el punto de vista formal, entendiendo la imposibilidad de analizar la arquitectura neoclásica de la segunda mitad del siglo XVIII desde estudios exclusivamente formales, sino desde el punto de vista de las fuentes teóricas ".4 

Erantzuna berehalakoa izan zen, eta obrak bata bestearen atzetik etorri ziren; horietako zenbait, zorioneko urteurrenek sortutako oportunismoa aprobetxatuz, eta beste zenbait, berriz, hainbat alorretan eginiko ikerkuntzen garapen arruntaren ondorioz. Euskal Herrian eginiko arkitekturako lehen tratatutzat har litekeen edizio faksimilearen ondoren, beste zenbait argitalpen etorri ziren, ez denak garrantzi berekoak. Dena den, pozgarria da ikustea urte batzuk geroago gai horiei buruz zenbait autorek -Javier Cenicacelaya, Rosa Martin Vaquero, Paquita Vives, Pedro Echevarria Goñi, Alberto Palacios, Agustin Azkarate, Jose Maria Aycart eta abarrek5 - argitaratutako lan asko bat datozela, neurri handi batean, balorazio horiekin, eta horiek ere behin eta berriz azpimarratzen dutela orrialde hauetan aztertuko dugun Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak izandako funtzio erabakigarria.

Harrigarria da adituak kasik oraintsu arte ez konturatu izana zenbait ilustratuk, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide izanik, garai hartako joera ilustratuko arte mugimendua aktiboki sendotzen jardun zuela, bai Elkarte horren baitan, bai hortik kanpo. Elkarteak idatzi ugari egin zituen arteei buruz, eta horiek agerian uzten dute arteek garrantzi handia izan zutela Estatuaren lehen elkarte ekonomikoan; horretan, bereziki, Elkartearen Marrazketa Eskolek egindako lana nabarmentzen da.

Euskalerriaren Adiskideen Elkartea erakunde ekonomikoa zen batez ere, eta ideia berriak biltzen zituen; izan ere, arteekin lotura handia zuten maila handiko politikoz eta intelektualez osaturik zegoen. Eugenio Llaguno ospetsuaz gain, beste zenbait gizon garrantzitsu ere baziren; hala nola: Antonio Ponz, Manuel Salvador Carmona, Rodriguez Campomanes eta Nicolas de Azara. Ez ditugu ahaztu behar arestian aipatu ditugun arkitektoak, lehen heziketa Marrazketa Eskola horietan jaso zuten eta. Horietako zenbaitek, geroago, zuzendari karguak bete zituzten.

Gure neoklasizismoko adituek -besteak beste, Pedro Navascues eta Joaquin Berchez-ek- behin eta berriz adierazi dute sozietate ekonomikoen mendeko akademiak oso gutxi aztertu izan direla. Navascues irakasleak adierazten digunez, Campomanes berak ere behin eta berriz aipatzen zuen sozietate ekonomikoen mendeko marrazketa eskola aberkoiak ezartzea komeni zela, eta, hain zuzen ere, proposamen horri zor zitzaiola XVIII. mendeko gure Marrazketa Eskola asko sortzea6 -oraindik ere aztergai dira eskola horiek-. Gai horri buruz, honela dio Berchezek: " Una de las parcelas menos conocidas del academicismo artístico español en el siglo XVIII, es la gestación de las academias locales y la de su paulatino entronque con el modelo de academia ilustrada que en los años setenta comenzó a desenvolverse por la influencia de la Academia de San Fernando ".7 

Egiaz, sarritan hitz egin da Euskal Herriko arte neoklasikoari buruz; arte hori arau emailea dela esan izan da, arau zorrotzen mende dagoela eta hiriburutik etorria dela. Baina, hori egia izanda ere, kontuan hartu beharko litzateke zer-nolako garrantzia izan zuten Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide ilustratu horiek gure lurraldean araudi artistiko berria onartzeko eta transmititzeko.

Esandakoaren harian, garrantzitsua izango da zenbait datu ezagutzea; esaterako: Elkartearen aitzindarien kultur heziketa; zer liburutegi zituzten eta zer liburutegirekin zuten lotura estua; eta zer idatzi, esaldi, goraipamen, harenga, saiakera eta itzulpena egin zituzten erakunde barruan. Eta, noski, ez dugu ahaztu behar lan garrantzitsua egin zutela tokiko akademiak sortu eta haiek martxan jartzean.

Arteen kontzeptua euskalerriaren adiskideen elkartean

Arteek Euskalerriaren Adiskideen Elkartean izandako funtzioa behar bezala ulertzeko, ezinbestekotzat jotzen dugu garai ilustratuan arteei buruz zer-nolako iritzia zuten arretaz aztertzea. Kontzeptu edo iritzi horretaz behar bezala jabetuz gero, ongi ulertuko dugu Elkarteak bere Marrazketa Eskolak sortzean eta abian jartzean eratorritako garapen akademikoa ere. Gai horri dagokionez, fondo dokumentaletan aurkitu ditugun testuak izango dira gure azterketaren aztergai nagusiak.

Arteen baliagarritasuna

1776an eginiko Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Laburpenen aurkezpenean, honako iruzkin hau egiten da arteei buruz:

Conforme a esta idea queda ceñida la obra que se presenta al público con el título de Ensayo...a los asuntos de mera utilidad como son la agricultura, comercio, industria y arquitectura, siguiendo el instinto del cuerpo que manda a lo útil sobre lo agradable ...

 El bien y la utilidad pública de éste han de ser los polos sobre los que giren nuestros discursos y el blanco al que se han de dirigir nuestras utilidades..las ciencias matemáticas, geometría civil e hidráulica os enseñaran el modo de fabricar con solidez, conveniencia y hermosura, el de levantar presas, diques, cauces con seguridad y economía. La poesía, la música y finalmente la escultura y pintura y todas las demás artes tendrán igual entrada en la Sociedad y todas han de ser objeto de ocupación de los individuos de ella ".8 

Kopiatutako testu horretan, azpimarratzekoa da zenbateko interesa agertzen duen gure Elkarteak arteen erabilgarritasun praktikoaz. Arreta edo interes berezi horrek badu bere arrazoia; izan ere, XVIII. mendeko bigarren hereneko gizakientzat artea ez zen ikus jolas edo jolas anekdotiko hutsa. Estatuko gai bilakatu zen, ideal berriak defendatzen zituen, eta osagai ekonomiko handia zuen.

Carlos Sambricio-k, Madrilgo Akademiaren sorrera bultzatu zuten arrazoiez hitz egiten duenean, honela adierazten digu: " que ya antes de que esta se convirtiese en realidad, el pintor Meléndez había planteado la necesidad de establecer en la capital de España una sede de pensamiento artístico, un núcleo difusor de conocimiento a imitación de los creados en Roma, París, Florencia o Flandes. Pero no sólo eran pintores los que hacían semejante propuesta. También economistas como Urzaiz en su Teoría y práctica del comercio y marina o el exiliado Amor de Soria, señalaban la conveniencia de crear en España Academias de Bellas Artes, de forma que los jóvenes aprendiesen así los principios de la construcción económica de las fábricas y abandonasen unos supuestos barrocos decorativos que encarecían incesantemente la construcción. Estos individuos de formación dispar arquitectos, economistas, políticos, significan la primera oposición al Barroco, aunque debido a lo heterogéneo de sus actitudes y procedencias, no llegaron a formar un corpus teórico ".9 

Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, hasieran, Gipuzkoako Zientzien eta Arte Baliagarrien Elkarte ekonomikoa izan zen, eta zenbait ekonomialari espainiar eta atzerritar garrantzitsu biltzen zituen; horien artean, Cabarrus, Laffite, Bestiat, Foronda eta arestian aipatu dugun Uztaiz nabarmendu behar ditugu. Pentsa dezakegu, beraz, ekonomialari horiek ere bere egin zutela pertsona ilustratu berrien artean hain modan zegoen pentsamendu korronte hori.

Arteak, birsortzeko tresnatzat

XVIII. mendeko bigarren erdiko Espainian, honako hitz hau zen gakoa: birsortzea. "Gutxiengo finak" -horrela deitzen zien Sarrailh-k gizon ilustratuei-, Estatuak bizi zuen egoera zaila ikusita, nazioa iratzarri nahi zuen bizitzako maila guztietan, eta arteek zeregin garrantzitsua izan zuten birsortze prozesu horretan. Ilustrazioarentzat artea ez zen kulturaren adierazpen gorena; aitzitik, artea joera erabilgarriari lotuta egon zen beti: sormen artistikoari garrantzi handirik ematen ez zion joerari.

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak, Estatuko lehen erakunde ekonomikoa zen aldetik, ideia ilustratuak jaso eta azken ondorioetaraino garatu zituen. Adiskideen Elkartea adibidetzat harturik, geroago, beste zenbait ere sortu ziren eta Estatuan barrena hedatu ziren. Arteek une horretan zituzten hiru osagaietatik -hezkuntza osagaia eta osagai estetikoa eta ekonomikoa-, osagai ekonomikoa gailendu zen, noski, garaiko Elkarte Ekonomikoetan.10 

Arkitektura, lehenengo artea

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak lau batzorde edo lan talderen bitartez egiten zuen lan. Lehenengo batzordea nekazaritzari eta landa ekonomiari buruzko gaiez arduratzen zen; bigarren batzordea, zientziei eta arte erabilgarriei buruzko gaiez; hirugarrena, industriari eta merkataritzari buruzkoez; eta laugarren eta azken batzordea, berriz, historiaz, politikaz eta letra onez.

Arteei dagokienez, bigarren eta laugarren batzordeek jardun zuten alor horretan. Arte nagusiak -arkitekturak, eskulturak eta pinturak- batzorde pareek hartu zituzten beren gain, baina horietako bakoitza bereiz lantzen zuten. Bigarren batzordeari -zientziei eta arte erabilgarriei buruzko gaiez arduratu zenari- zegokion arkitektura. Eta eskultura eta marrazketa nahiz arte txikietan sartzen diren gainerako arteak, berriz, laugarren batzordeari zegozkion -historia, politika eta letra onei buruzkoari, hain zuzen ere-. Bereizketa hori aztergai dugun garaiaren adierazgarria da, eta bat dator elkartean arte bakoitzari ematen zitzaion eginkizunarekin.

Gure neoklasizismoko aditu askok nabarmendu dute arkitekturari garrantzi handia eman zitzaiola eskola horietan. San Fernando Akademiak, batik bat, arkitekturan oinarritu zuen bere egitekoa; hura bihurtu zuten erakunde horren helburu nagusi.11 Hain zuzen ere, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen mendeko Marrazketa Eskoletan hezitako artista garrantzitsu gehienak arkitektoak ziren, hala nola: Olaguibel, Orbegozo, Echeverria eta Saracibar Ugartemendia.

Frantziatik sarri asko iristen ziren azterketa eta lanetan, arkitektura zen oraindik ere arterik abangoardistena. Gai horri buruzko galiar joerako berrikuntza guztiak berehala eztabaidatzen ziren, eta, egoki iritziz gero, berehala egiten zuten bere Elkarteko gainerako kideek.12 

Arkitekturako oinarrizko printzipioak Marrazketa Eskoletan irakasten ziren, baina, perfekzionatzeko edo arkitekto titulua eskuratzeko, San Fernando Arte Ederretako Akademian egiaztatu eta zabaldu behar zen heziketa. Bergarako Erret Mintegiko arkitektura irakaskuntzaren egitekoa herriari ongi hezitako maisuak eskaintzea zen; alegia, beren lanbidean -obra praktiko txikiak egiten- trebeak izango ziren maisuak (esaterako, eraikin partikularrak, iturriak eta bide publikoak egiten). Bergarako Erret Mintegian arkitektura alorrean ematen zen berariazko irakaskuntza horrekin, nolabaiteko irtenbidea eman nahi zitzaion arazo bati: gremio horietan behar adinako trebetasunik gabeko jendea sartzeak dakarren arazoari; beraz, horrela, obretan edozein arkitekto, lan maisu, hargin, igeltsero eta arotz sartzeak sor zitzakeen ondorio negargarriak eragotzi nahi ziren (" al abuso que se experimenta en introducir en estos gremios gente sin pericia suficiente y así evitar las funestas consecuencias que se experimentan de meterse indistintamente en esta género de empresas cualquiera arquitectos, maestros de obras, canteros, albañiles y carpinteros ").

Marrazketa, ofizio guztietako gramatika

1774an Gasteizen, Bilbaon eta Bergaran Marrazketa Eskolak ezartzea guztiz lotuta dago arteen eta ofizioen garapenarekin. 1780ko irailean Gasteizen egindako Batzar Nagusian honela esaten zen:

En estas mismas Juntas para promover este género de enseñanza se leyó una disertación sobre sus ventajas. Dice entre otras cosas que el dibujo es útil para toda clase de personas, es el fundamento de las nobles artes, el alma de muchos ramos del comercio, centuplica el valor de las materias primas, y muchas veces da valor a lo que no lo tiene; telas de seda y lana, las obras metálicas, las de madera, piedra y barro, con todas las materias relativas a las artes, deben trabajarse en consecuencias de sus principios; el gusto de él varía las producciones al infinito, da certidumbre en el trabajo, facilita la prontitud de la execución y esta procura las ventas, y por el precio moderado que una nación da a su industria hace pagar a sus vecinos contribuciones voluntarias, asegurándose la superioridad de las artes y por consiguiente todas las naciones están precisadas a sometérsle: el dibujo sin duda puede derramar en el comercio riquezas y formar la opulencia del estado ".13 

Kopiatutako testu horretan, oso deigarria da ikustea zenbateko garrantzia ematen zaion marrazketari, arte nobleen oinarritzat eta merkataritzako adar askotako arimatzat hartzen baita. Dena den, arte nobleen alorra ia ez da kontuan hartzen, baina diskurtsoaren gainerako zatian, merkataritzaz hitz egitean, tonua indartu egiten da, eta marrazketa bidez lor daitezkeen lorpen guztiak azpimarratzen dira. Gainera, merkataritza ez ezik, zientzia eta teknika ere oso lotuta daude marrazketarekin. 1775eko laburpenetan honela esaten da:

"... la mayor parte de nuestros artesanos yerra sus obras porque carece de ello. El dibuxo sirve relativamente de hechura, a lo que propiamente se llama elegancia; se ha remediado esto mediante las escuelas de dibujo establecidas; pero la solidez, prontitud y acabado de la obra, y el buen género dependen íntimamente de mil conocimientos físicos y matemáticos, que es preciso establecer si quieren llevarse a ellas a la perfección ".14 

Zenbait margolari -besteak beste, Mengs, Reynolds eta Flaxman-, zenbait teoriko -Carstens eta Schiller, kasu- eta zenbait filosofo -esaterako, Kant- bat zetozen ideia horretan. Garai hartan, kolorea ez zela beharrezkoa eta engainagarria zela pentsatzera iritsi ziren, oinarrizko formen purutasuna estaltzen baitzuen. Sarrerako hitzaldietan, esaldi akademikoetan edo arte heziketako eskolen azalpen teorikoetan, argudio berak errepikatzen ziren behin eta berriz. Cassel, Dublin, Rouen, Stuttgart edo Grenobleko akademikoentzat, marrazketa zen pinturaren arima. Aurrerapen teknikoak gero eta garrantzitsuagoak ziren mundu hartan, irudikapen objektiboarekiko eta zientifikoarekiko grina handia zegoen.

Beraz, ilustratuentzat, marrazketa hizkuntza unibertsala zen, guztiontzat baliagarria. " Hasta el dibujo puede contribuir a su modo a esta tarea de unir a los hombres ¿acaso no es el lenguaje que todos entienden? Sus signos hablan a todos los pueblos, a todos los hombres y expresan las producciones en todos los climas y todos los tiempos ".15 

Gomez Marco akademikoak, bere breve Noticia... lanean, honako hau adierazten digu: " La física experimental no puede aprenderse sin el concurso de los dibujos, que pongan a la vista, o las máquinas para sus experimentos, o los usos se ellas. Todas las partes de las Matemáticas, Geometría, Hidráulica, Arquitectura Civil y Militar Náutica y Geografía, fundan sus problemas o demostraciones en el buril. La Anatomía, la Botánica, nada enseñan sino por estampas y para los profesores de todas estas ciencias es muy provechoso una Academia: aprendiendo en ella a dibujar el filósofo, matemático, anatómico o botánico en un nuevo descubrimiento delinean por sí los que con dificultad pueden dar a entender a otro dibujante ".16 

Gure elkarte ekonomikoetako Eskoletan marrazkiak erabiltzea guztiz lotuta dago marrazketari eman dakiokeen erabilera praktikoarekin. Pevsner-ek dioen bezala: " Sólo algunas viejas fundaciones, con tradiciones especialmente fuertes, tales como Florencia y Roma, y un número insignificante de nuevas instituciones: Londres. Turín, Madrid, Dusseldorf, pudieron mantenerse apartados de esta nueva tendencia, resultado natural del Mercantilismo ".17 

Arteen eta ofizioen garapena

Arteei une horretan ematen zitzaien erabilera praktikoa zela bide, arteen eta ofizioen garapenak gero eta garrantzi handiagoa hartu zuen. Gure Marrazketa Eskolak (" cuyo fin no es el de establecer famosos pintores y escultores sino erigir cátedras en objeto de los oficios ")18 hertsiki lotuta zeuden Eskola horiei esker lor zitekeen garapen tekniko eta ekonomikoarekin. Bachelier akademiko frantsesak garbi adierazi zuen moduan, "una mente ha inspirado nuestras academias Colbert". Bachelier akademikoa izan zen Parisko Marrazketa Eskola sustatu zuena, eta Parisko Marrazketa Eskola horren estatutuak eta funtzionatzeko sistema hartu ziren geroago Euskal Herrian sortuko ziren Eskolen eredutzat.

Arteen praktikotasuna, ekoizpenen balioespen estetiko hutsa alde batera utzita, argi eta garbi adierazten zaigu Peñaflorida kondeak 1776an Bergaran egindako hitzaldiaren bidez ere; hitzaldi horretan, bereziki azpimarratzen zuen praktikotasun hori:

¿Que espectáculo más agradable que el presente triunfo del lápiz, y la pluma manejadas por las juveniles manos bascongadas? Otros a la verdad, se verán hoy para el reino más ostentosos, y magníficos, pero fuera de tales espectáculos...puede asegurarse sin jactancias que no son tan agradables como el nuestro objeto que propone la Sociedad ".19 

Datu dokumental ugariri esker, badakigu Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak harreman sendoak zituela Neûchatel-go elkarte topografikoarekin, eta Elkarteko eskoletarako sarritan eskatzen zizkiola arteei eta ofizioei buruzko eskuliburuak. Bestetik, bereziki sendoak ziren Parisko Zientzien Akademiarekin eta Rouengo kideekin zituen harremanak ere. Rouendik ofizioetarako eskuliburu praktiko ugari inportatzen zuten. Eskulangintza tradizioa gero eta garrantzi handiagoa lortuz joan zen, eta pixkanaka-pixkanaka, onarpen handiagoa izan zuen.20 

Entziklopedian, arteen eta ofizioen deskribapena osatzeko, atal berri-berria zenez, erabakigarria izan zen marrazkilari, langile, eskulangile eta teknikari askoren laguntza. Diderot-ek esan zuenez: " Nos hemos dirigido a los más hábiles del País y del reino. Nos hemos preocupado de ir a los talleres, hacerles preguntas, escribir a su dictado, desarrollar sus pensamientos, obtener cuadros, definirlos, conversar con los que nos suministran memoria y...rectificar con largas y reiteradas charlas, lo que otros explicaron imperfecta, oscura y a veces erróneamente ".21 

Dakigun bezala, Entziklopediak izugarri bultzatu zuen arteen garapen praktikoa, eta Espainian, horrek inspiraziotzat balio izan zien gure eskoletako zuzendariei.

Baina, badirudi, Paul Hazard-ek tipifikatu zuela ongien arteen bilakaera hori pentsamendu entziklopedikoan; honela zioen horri buruz: " Esta modificación del pensamiento que se orientaba hacia la técnica no podía dejar de acompañarse de un cambio social: al elevar el precio de las artes mecánicas se debía, lógicamente, estimar en más la condición de los que la ejercían. La Enciclopedia nos hace asistir a esa clasificación de los valores, pues decía también; Ya nos despreciéis a los artesanos, son nuestros iguales incluso nuestros superiores... ".22 

Dena den, oso deigarria da artistaren askatasuna lortzeko hiru mendetan borrokan aritu ondoren, eta akademiko frantsesek sona handia eskuratu eta eskulangile soiltzat hartzeari utzi zitzaienean, Pevsner-ek aipatzen digun teoria hau nabarmentzen hastea: " se opondrá al estatus social del artista, con la misma fuerza con la que los hacían los humildes artistas ingleses y alemanes de épocas pasadas ".23 

Arazo terminologikoak: ofizioa, artea, industria

Arteak ulertzeko modu berri horrek muga zehatzik ez duten zenbait jarduera eremu zehaztera behartzen gaitu, ahal den neurrian. Esate baterako, garai hartan, sarritan erabiltzen ziren honako hitz edo esamolde hauek: industria, ofizioa, arte txikiak, arte liberalak, beharrezko arteak eta arte komenigarriak; begiratu batean, muga zehatzik gabe nahasita, gainera.

Rodriguez Campomanesen, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide bikainaren, Sobre el fomento de la Industria Popular (1774) eta Sobre la Educación Popular de los Artesanos (1775) lanak hertsiki lotuta daude gure elkarteak sortu zen urteaz geroztik egindako lanarekin; alegia, hitz edo esamolde horiek argi definitzeko ahaleginetan aritu zen eta bere iritzia ere eman zuen, berak okertzat zituen zenbait kontzepturi buruz.24 

Arte eta industria hitzei dagokienez, Campomanesek honela definitu zuen artea: " Un compendio que abraza todas las ciencias especulativas y todos los oficios prácticos que constan de reglas ".25 Aldiz, industria " el conjunto de todas aquellas artes, o sea maniobras fáciles, que contribuyen a preparar las primeras materias, y dan ocupación al pueblo ocioso, y particularmente a las mujeres y niños ".26 

Ofizioa eta artea hitzei dagokienez, berriz, eskulangileen hezkuntzari buruzko hitzaldian, eta, zehazki, marrazketari buruzko atalean honako iritzi hauek eman zituen: " El primero (oficio) se entiende del rudo ministerio como el del jornalero, del arriero, del peón de albañil, y generalmente todos aquellos trabajos, que consisten en la mera aplicación de la fatiga corporal, cuya enseñanza no necesita reglas, ni otra cosa que ver la faena y ponerse a ella. El arte consta de reglas y no se debe confundir propiamente hablando con el oficio...convengo en que los oficios no necesitan de reglas, y les basta la pura imitación, disposición natural y fuerzas. Es verdad que en el modo común de hablar se suelen denominar a las artes oficios, porque en realidad todo es oficio pero no los contratio. Por artes sólo entiendo a las que necesitan de reglas y aprendizaje; y en estas voy a promover la utilidad y necesidad del dibujo ".27 

Estatuko ministroari hutsegite handia iruditzen zitzaion arte liberalen eta arte mekanikoen arteko bereizketa. Alde horretatik, honako hau aipatzen zuen:

Ha sido grande error en política excitar cuestiones sobre la preferencia de las artes, y de los oficios, distinguiendo a unos con el dictado de liberales, y a otros con el de mecánicas. De ahí se pasó a hacer otra distinción de oficios bajos y humildes; titulando a algunos de nobles. Estas denominaciones voluntarias y mal dirigidas, han excitado repetidas emulaciones, y han sido parte, para que muchos abandonasen las artes, o apartasen a sus hijos a continuar en ellas, contra otra máxima general de hacer indirectamente hereditarios los oficios en las familias, para que los amen y perfeccionen .

 De donde se colige cuan inoportuna sea la distinción entre las artes liberales y mecánicas; como si fuera posible escribir o estampar un libro sin el mecanismo de las escritura o de la imprenta ".28 

Campomanesek garrantzi handia ematen zion azken arazo horri: " que cualquier clase de discriminación contra ciertos oficios denominados como viles debería de tener un vigoroso oponente en las Sociedades y en la Magistratura ". Peñafloridako kondeak berak ere, irmoki defendatu zuen iritzi hori bera, 1756an -goiz, beraz-, Debako Batzar Orokorrean.

Campomanesek Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen babes handia izan zuen, eta, hain zuzen ere, Elkartea bera arduratu zen ministroak bere lanetan adierazitako nozioak osatzeaz. 1776ko apirilaren 20ko batzar pribatuan irakurtzeko prestatutako hitzaldian, horren egile Ozaeta Berroetak, zientziak eta arteak elkartu ondoren, beharrezko arteen eta arte komenigarrien arteko bereizketa adierazi zuen. Honela zioen:

Por arte necesaria debemos de entender aquellas en que los progresos son laudables, dignos de premios, por lo que se dirigen a remediar una falta indispensable. Las artes convenientes son de inferior mérito, se llevan nuestras atenciones, porque se acomodan a nuestra delicadeza, favorecen nuestro melindre, y descansan nuestra pereza, arrastrándonos vivamente, al deseo de gozar de todas sus invenciones ".29 

Euskalerriaren adiskideen elkartearen mende zeuden marrazketa eskolak

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak 1774an jarri zituen abian lehenengo hiru Marrazketa Eskolak; hain zuzen ere, Campomanesen Discurso de Industria Popular lana argitaratu zen urte berean -lan hura argitaratzearen zain egon balitz bezala-. 1774ko iraileko laburpenean, honela esaten da: " Se trató del modo de establecer las Escuelas gratuitas de Dibujo según la propuesta hecha por las cuatro comisiones y habiéndose encargado a estas mismas formalizasen un reglamento para el gobierno uniforme a las escuelas, se acordó que ahora se estableciese una en esta ciudad de Vitoria, otra en Bilbao y otra en Vergara ".30 

Testu horretan bertan adierazten zenez, Eskola horiek arteak eta ofizioak perfekzionatzea izango zuten helburu: " puesto que su instituto no ha de ser enseñar los primores del arte, sino el uso provechoso que de él se pueda hacer ".

Eskola horiek gure lurraldean ezartzea guztiz bat etorri zen une haietan Europa osoan gertaturiko "boom akademikoarekin". Espainian, Pedro Navascues izan zen gure akademien loraldia tipifikatzeaz arduratu zena. 1752an San Fernando Arte Ederren Akademia sortu zenetik, horrek adinako sona izan zuten beste hainbat akademia ere sortu ziren; hala nola: Valentziako San Carlos Akademia eta Zaragozako San Luis Akademia. Horretaz gain, zenbait kontsulatuk -esaterako, Burgoskoak edo Bartzelonakoak- eta arteetan interesatuta zeuden zenbait partikularren ekimenek -besteak beste, Lorenzana kardinalak Toledon eta O´Rellyk Cadizen-, bai eta arte zaletasun handia zuten hiriek ere -Sevillak, kasu- loraldi hori Estatu osoan zehar sustatu zuten, akademiak iraunaraziz eta akademia berriak sortuz. Azkenik, elkarte ekonomikoek laguntza garrantzitsua eman zioten garapen horri; esate baterako, zenbait hiriburuk -besteak beste, Granadak eta Valladolidek-, beren Marrazketa Eskolak sortu zituzten elkarte ekonomiko horien ekimenpean.31 Esan beharrik ez dago Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak ezarritako Eskolak azken talde horretan sartu behar ditugula. Eskola berrien inaugurazioa zela-eta eginiko agurrean, kide batek hitz hauek esan zituen: " La Real Sociedad Bascongada de Amigos del País puede vanagloriarse de haberlas programado por todo el reino y conoce la importancia de sostenerlas ".32 

Irakaskuntza akademikoaren hasierak harrera gogotsua izan zuen Euskal Herrian. Horrek, era berean, leku arazo larria sortu zuen, lehen urteetan ikasle asko matrikulatu baitzen. Elkarteak, hasiera-hasieratik, bi arazo izan zituen: bata, errenta gabezia, eta bestea, irakaskuntzarako pertsonal gaiturik eza. 1779ko iraileko Batzarrean honako hau adierazi zen:

La Sociedad conoce la importancia de mantenerlas; más sus cortos fondos aplicables a tan varios y dignos fines, no le permite auxiliarlas cuanto quisiera:16 mil reales anuos no serían bastantes para la compra de estampas, honorario de maestros, arriendo de casas, consumo de luces, salario de los dependientes y otros gastos; si el patrimonio de los profesores honorarios Vallema, Meunza y Arambarri no contribuyese gratuitamente a la educación pública .

 El país bascongado recibió con gran aplauso la edificación de las escuelas de Vitoria, Bilbao y Vergara, que en celebridad del augusto nombre de nuestro soberano dieron principio a sus tareas el día de San Carlos de 1774:el consulado de San Sebastián en el de 1776 bajo la dirección de la Sociedad, señaló fondos por tres años para que abriese la cuarta escuela en aquella ciudad, más hoy se mantienen con los mismos fondos que las otras tres. En Placencia se ha establecido otra a expensas de los artistas de aquella real Fábrica; los de Eibar solicitan contribuir con sus propios jornales, a fin de que se les provean sus jefes de igual enseñanza. Casi todas las Sociedades Económicas de España han donado su Escuela de Dibujo, pero ninguna sufre el gasto de cuatro, este esfuerzo es superior a los fondos de nuestra Sociedad ".33 

Beraz, Elkarteak sei Marrazketa Eskola -asko, alegia- eduki zituen bere gain. Hasierako hiru Eskolez gain (Bilbaokoa, Bergarakoa eta Gasteizkoa), beste hiru sortu ziren: Donostiako Eskola, Soraluzeko Eskola eta, XIX. mende hasieran, Tolosako hiribilduan ezarri. Eibarren beste Eskola bat ezartzeko asmoari buruz ezer gutxi dakigu.

Gure eskoletarako eredu akademikoak

Errusiako Arteen Akademia

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Laburpenetan ditugun mota guztietako berri ugarien artean, Errusian ezarritako Arteen Akademiaren ereduari buruz gure Elkarteko kideek eginiko azterketa zabala azpimarratu nahi dugu. Errusian Arteen Akademia ezartzeko lehenengo ahaleginak San Petersburg-en egin ziren XVIII. mende hasieran. Baina akademizismo errusiarraren profila benetan ezarri zuena Chamberlain Betzky izan zen, Katalina Handiaren erregealdian, hain zuzen ere. Betzky, Parisko egonaldiaren ondoren, Errusiako Arteen Akademiako arduradun nagusia izan zen. Gure bazkide euskaldunek Errusiako eskola horren zenbait alderdi aztertu zituzten: bertan sartzeko baldintzak, erakunde hori arautzen zuten erregelamenduak, atzerritarrei ematen zitzaizkien pentsioak, bekak, etab. Dena dela, badirudi hemen ezarritako Eskolak ez zirela eredu horretan oinarritu, ezta hurrik eman ere.34 

Frantziako Marrazketa Eskolak

Doako Marrazketa Eskolen aldeko diskurtsoari eta, bereziki, Gasteizko Eskolari buruzko idatzi zabal batean, garbi adierazten zaigu arte irakaskuntzako gure akademiek lotura zutela Frantziakoekin; gainera, diskurtso horretan azpimarratzen denez, gure Elkarteak emandako ordenantzek alboko herrialde horretako eskoletatik kopiatuak dirudite. Birembaut eta Pevsner-i esker jakin dugu Frantzian Marrazketa Eskola sortzeko lehenengo ahaleginak 1710. urtean -oso goiz- egin zirela, eta ahalegin horiek egin zituena Monthelon-eko Fernand izan zela. Geroago, Deschamps margolaria hasi zen Toulousen eta Rouenen zehar Eskola horiek zabaltzen; eta, ondoren, Jean Jacques Bachelierrek behin betiko egitura eman zien zentro horiei, eskola horiek juridikoki babestu zituen, eta irudi, apaindura eta arkitektura ereduen arabera egituratu zuen bertako irakaskuntza.

Arestian aipatutako hitzaldiak Parisko Eskolak eginiko lana goraipatzen du. Gainera, aristokraziak Eskola horren alde ekarpen ekonomiko oparoa egin zuela azpimarratzen du. Bestetik, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kideek eta Frantziako akademiakoek gutun asko idatzi zizkioten elkarri. Alde horretatik, gogora dezagun Bilbaoko Eskolako kide arduradunek maiz izan zituztela harremanak Rouengo Eskolako arduradunekin -bereziki, Rivard lagunarekin-; Rivardek grabatzaile frantses nagusien estanpak bidaltzen zituen gure Eskoletara.35 

San Fernando Arte Ederren Akademia

Esan beharrik ere ez dago garai horretan nagusi zen dirigismoaren baitan, San Fernando Akademia erreferentzia puntu bat zela Estatu osoan barreiaturik zeuden eskolentzat eta akademientzat. San Fernando Arte Ederretako Akademiaren eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen arteko harreman onen adierazle, hor dugu bi erakundeetan parte hartu zuten lagun kopuru handia. Madrilgo akademiako 66 kontseilari kideetatik 20k beste zenbait erakundetan ere parte hartu zuten; 20 horietatik, gutxi gorabehera, 10 kide euskal erakundeko kide ziren, hala nola: Bañoseko kondea, Montehermosoko kondea, Antonio Ponz, Eugenio Llaguno, Santa Cruzeko markesa, Tavarako markesa, Juan de Iriarte, Vicente Garcia de la Huerta eta Tiburcio Aguirre. Autoritate akademiko horiez gain, Manuel Salvador Carmona eta Mariano Salvador Maella irakasle agurgarriak ere kontuan hartu beharko genituzke. Bestetik, gure Marrazketa Eskolekin lotura duten zenbait arkitektok -besteak beste, Justo Antonio de Olaguibelek, Pedro Manuel de Ugartemendiak eta Martin Saracibarrek-San Fernando Arte Ederren Akademian perfekzionatu zuten ofizioa.36 Bedat-ek, Madrilgo akademiari buruz eginiko lanean, kide euskaldunen parte hartze aktiboaren berri ugari ematen du.37 Lotura ugari horien artean, urteroko sarirako lanak bidaltzen zirela azpimarratu nahi dugu bereziki -San Fernando Akademiako kide agurgarri batek onartzen zituen lan horiek-: Mengs-en ereduak eta molde lanak eredutzat erabili ziren gure Marrazketa Eskoletan; eta Bergarako Erret Mintegiari San Fernandoko bi akademiko garrantzitsuren liburutegiak eman zitzaizkion dohaintzan -Bañoseko kondearena eta Santa Cruzeko markesarena-.

Burgosko, Jakako eta Iruñako Eskolak

Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen 1762ko Laburpenetan, Jakako erakundeak gure erakundera bidalitako eskaeraren berri ematen zaigu. Bertan, honela esaten da: " La Sociedad de Jaca, pidió informes de los objetos que podían servir para planificar allí una Escuela de Dibujo como fundamento esencial de la industria, y en consecuencia se le respondió dándole noticia individual de las establecidas en estas provincias, y de sus buenos efectos ".

Gure Marrazketa Eskolak abian jartzeari eta horien funtzionamendu sistemei buruzko kontsultak beste hiri batzuetara ere zabaldu ziren; esaterako, Burgosa eta Iruñara.

Burgosko kontsulatuak, bere babesle Antonio de Riaño Villariegoko kondearen bitartez, aholkua eskatu zion Euskalerriaren Adiskideen Elkarteari marrazketa irakasgaiari buruz; izan ere, hura izendatu zuten Burgosko kontsulatuko Batzarrak hemen sortutako eskolen babesle.

Bestetik, Maria Larumbe-ren eskutik, badakigu 1795eko azaroaren 27an Iruñan Gorteek ofizio bat bidali ziotela Udalari, Marrazketa Eskola bat ezartzeko kudeatzeko. Eskola hori Burgoskoan oinarrituta zegoen pentsatuta, baina ideia hori ez zen gauzatu arazo ekonomikoak zirela bide. Lau urte geroago, 1799an, Marrazketa Eskola bat jarri zen abian Juan Antonio Pagolaren ekimenez. 1806an, badirudi Arte Ederren Akademia Publiko bat ezarri zela Nafarroako hiriburuan, eta horrek bere gain hartu zuela Pagola jaunak sortutako Marrazketa Eskola. Eskola berria sortzean, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen kontura Gasteizen lan egiten zuen Eskolari buruzko informazioa bildu zuten arduradun publikoek. Eskola horretan, marrazketaren printzipioak irakasten ziren: arkitekturako ordenak zehaztasunez eraikitzeko beharrezkoak diren geometriako printzipioak eta irudia perfekzio osoz kopiatzen ikasten zuten arte.

Beraz, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea joera akademikoko arte irakaskuntzari buruzko berrien hartzaile eta igorle aritu zen.38 

Barne funtzionamendua

Kide zuzendariak, irakasleak eta ikasleak ziren gure Marrazketa Eskoletako hiru talde ordezkariak. Pertsonal hori erregelamendu bakar batez zegoen araututa.

Erregelamendua

1774ko estatutuetan, Elkarteko Marrazketa Eskolek eduki zituzten estatutu bakarretan, zehatz-mehatz ematen zen zentro horiek arautzen zituzten oinarrizko arauen berri. Estatutu horietan, gai ugari aipatzen zen; esaterako: ikastaroa noiz hasiko eta bukatuko zen, eskola egutegia, Eskoletan matrikulatzeko bete beharreko baldintzak, irakasleen konpromisoak, Batzarretan hartutako erabakien garrantzia, ikasleen inguruabarrak eta betebeharrak, kanporatzeak, sariak eskuratzeko oposizioak egiteko modua, ikasle famatuak non kokatuko ziren, atezainaren betebeharrak, sari banaketa nola egingo zen eta abar. Gai horiek guztiak zegokien azpiataletako puntu nagusien baitan tipifikatuta zeuden; eta kasu askotan, eskumenei eta horien garapenari buruzko xehetasun bitxien berri ematen zuten.

Ikasturtea urriaren 1ean hasi eta maiatzaren azken egunean amaitzen zen. 14 urtetik gora zituen pertsona oro onartzen zuten. Ikasten hasteko bete beharreko baldintza bakarra Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eskola bakoitzean zuen kide zuzendarietako bati Marrazketa Eskolara joateko asmoa adieraztea zen. Izen ematea doan zen eta papera eta arkatza doan ematen zitzaion txirotasun maila egiaztatzen zuen edonori. Eskola udan, irekita egoten zen, horrela, ikasleek bertara hurbiltzeko aukera zuten; izan ere, oporretan sarritan gertatu ohi den moduan, praktikatu ezean, ikasturtean zehar ikasitakoa ahaztu egiten da. Ikasturtearen hasiera eta amaiera datak jendea maiz ibiltzen zen hiriko tokietan jarritako kartelen bidez adierazten zen. Atezainak ikasgeletarako sarrera baimentzeaz edo eragozteaz arduratzen ziren. Horretaz gain, atezainek denbora jakin batean behin ikasgeletatik pasa eta ikasleak arkatzez hornitu behar zituzten, bai eta punta hautsitako ikasleen arkatzei punta atera ere. Ikasgeletako isiltasuna eta beren egitekotan saiatzea zen gure Marrazketa Eskoletako arduradunek zaindu beharreko beste alderdietako bat.39 

Hileroko Marrazketa Batzarrak

Hileroko Marrazketa Batzarrari jarraipena eginda, Elkarteko zuzendarien eginkizuna oso garrantzitsua zela nabarmendu dezakegu. Elkartean baziren beste akademia nazional batzuekin eta nazioarteko akademiekin harremana zuten izen handiko kide fundatzaileak -besteak beste, Peñafloridako kondea, Narrosko markesa eta Pedro Jacinto de Alava- eta horrek behin betiko markatu zuen Elkarte horien izaera. Horiek izan ziren, inolako zalantzarik gabe, zentro horiek jarraitu beharreko arauak sustatu zituztenak. Labordak Zaragozako San Luis Akademiaz hitz egitean esaten zuen bezala, noble ilustratuek, beren bidaien eta postatruke ugariaren bidez, etengabeko harremanak izan zituzten arteetako eta kulturako pertsonaia ospetsuekin, eta horrek aukera ematen zien azken berrikuntzen jakinaren gainean egoteko.40 Bestetik, Eskola horiek opari eta dohaintza ugari jasotzen zuten, pertsonaia agurgarri horien adiskide minengandik.

Marrazketa Batzarrak hilero egiten ziren, eta zentroaren ohiko funtzionamenduari buruzko gaiak izaten zituzten hizpide. Irakasleari ikasleen aurrerakuntzen berri galdetzen zitzaion; San Fernando Akademiak urtero antolatzen zuen lehiaketarako lanik onenak aukeratzen zituzten; irakaskuntzarako ereduak eta estanpak eskatzen zituzten; Eskoletako mantentze lanei buruz aritzen ziren; eskolatzea eta irakaskuntza bermatzeko zailtasunei buruz hitz egiten zuten sarritan; eta abar.

Irakasleak

Akademia horien ardura alde batera utzita, ez dugu datu gehiegi honako alderdi hauei buruz: langileei, mailari, mugimenduei, lan harremanei, soldatei eta Elkartearen baitan betetzen zituzten gobernu karguei buruz. Baina ditugun datuen arabera, jakin dezakegu, gutxi gorabehera, zer-nolako jarduerak egiten zituen Elkarteak. Eskola hauetako irakaskuntzak normaltasunez eta lasaitasun handiz egin zuen aurrera; ez ziren nabarmendu ez planteamendu handiak egiteagatik, ez eztabaida teoriko arduratsuak edukitzeagatik, ez eta alde bateko zein besteko postulatuak defendatzeko irakasleek elkarren artean eztabaida sumingarriak izateagatik ere. Bilera horiei buruzko dokumentuei esker, eguneroko lana normaltasunez egiten zutela bakarrik jakin dugu; ez dago inolako auzi larriren edo eztabaida gogorren aztarnarik. Planak proposatzen ziren, eztabaidatu, eta horren arabera jokatu.

Hala ere, azpimarratzekoa da irakasle taldea txikia zela. Badirudi lehenengo urtean ikasle kopuru handia izateak ustekabean harrapatu zuela erakundea, aurreikuspen guztiak gainditu baitziren. Bizkairako Josep de Murga, Gipuzkoarako Roque Martinez eta Arabarako Miguel Antonio de Jauregui irakasleak izendatzea ez zen inolaz ere aski izan, eta presazko neurriak hartu behar izan ziren; beste kide batzuei laguntza eskatu zieten, irakasle lana egiteko; besteak beste, Ballemari, Morazari eta Arambarriri. Ikasle nabarmenei ere laguntza eskatu zitzaien, egoerak hala eskatzen zuenean irakasle lana bete zezaten.

Baina, nahiz eta irakasleak nahikoa izan ez, Elkarteak ez zuen soldatako irakasle kopurua handitzeko erabakirik hartu; izan ere, Elkartearen ustez, larrialdi hura konpontzeko hartutako neurri horiek aski ziren egoerari aurre egiteko; dena den, Eskolek hurrengo urteetan zer-nolako bilakaera izango zuten ikusi zain geratuko ziren. Badirudi denborak arrazoia eman ziela, eta Eskolak ireki eta urte batzuetara jarduera egonkortu egin zela; gauzak horrela, langile kopurua zehaztu zuten: probintzia bakoitzerako soldatako irakasle bana ezarri zuten. Kontratu finkoaz dedikazio esklusiboa izango zuen irakasle bakarra egotea oso gutxi zen, San Fernando Akademiaren jarduerarekin edo inspirazio iturri izan zuen Parisko Eskolako irakasle kopuruarekin alderatuz gero; izan ere, San Fernandon, adibidez, irakasleen plantilla 12 irakaslek osatzen zuten: arte bakoitzerako -arkitektura, eskultura eta pintura- lau irakasle zituzten.

Irakasle horien prestakuntza edo perfekzio mailari buruzko berririk ez dugu; baina, itxura guztien arabera, badirudi pertsona trebeak zirela, eta arteenganako maitasunagatik eta dedikazioagatik nabarmentzen zirela.

Gauza jakina da Errenazimentutik marrazketa artistikoaren ikasketa ez zela ia ezertan aldatu. XVIII. mende bukaerako edozein arte akademia marrazketa eskolak baino ez ziren; bertan, ikasleak ereduak kopiatzera mugatzen ziren, eta, batez ere, grabatuak, igeltsuak eta naturaletiko, oihaletiko eta arropatiko kopiak eginez trebatzen ziren. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen mendeko Eskoletan ere, arte ikasketarako sistema orokortua aplikatzen zen. Atal errazenak marraztuz hasten ziren -hala nola, begiak, belarriak, sudurrak, zangoak, aurpegiak hainbat espresiotan eta abar-; ondoren, gorputz osoa marrazten zuten, jarrera askotan.

Ikasleak

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak garrantzi handia hartu zuen bizitzako arlo guztietan, baina, horien artean, arlo pedagogikoa gailentzen zen, eta altxorrik preziatuenetako bat Eskoletako ikasleak ziren. Izan ere, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen mendeko Eskoletan hezten ari ziren gazte haiek jotzen ziren Elkarteko etorkizuneko profesionaltzat, eta, beraz, gure ilustratuek moldatu egin nahi zituzten. Gure eskoletara etortzen ziren ikasleen artean adin eta gizarte jatorri guztietakoak zeuden, eta horrek sarritan eragiten zituen haserrealdiak; zuzendaritzak behin baino gehiagotan jokatu behar izaten zuen zorroztasunez. Nola ez, horrelako ekimenak sustatzen zituzten aristokrata taldeen familiako kideak eta lagunak etorri ohi ziren Eskoletara, baina igeltseroen eta obra maisuen semeak ere bazeuden tartean; izan ere, joera modernoko prestakuntza tekniko ona edukitzeak etorkizunean lanerako garrantzi handia izango zuela jabetuta, beren semeak zentro horietara bidaltzen ausartzen ziren. Haur abandonatuen etxeetan eta erruki etxeetan bizi ziren umezurtzek eta behartsuen eta gaizkileen semeek diseinu arterako nolabaiteko zaletasuna bazuten, horiek ere ikasle bidaltzen zituzten Eskola horietara. Gainera, gremioetako ikastunak ere baziren, harrigarria iruditzen bazaigu ere. Eta ezin dugu ahaztu irakaskuntza akademiko berri horrek leku askotako jendea ere erakarri zuela Eskola horietara.

Mota askotako ikasleek osatzen zuten ikasle multzoa; eta, noski, horrek, inolako zalantzarik gabe, zailtasunak sortzen zituen. Ikasle multzo horretan, nahastuta zeuden gazte aristokratak eta ofizioa ikasten ari ziren ikastunak, 14 urte bete berriak zituzten haurrak eta 30 urtetik gorako gizon bizardunak, pertsona nobleak eta ongi heziak eta intentzio onik ez zuten pertsona maltzurrak. Baina badirudi eskolatzea eta irakaskuntza sistema bera izan zela gure ilustratuek gainditu beharreko arazo nagusia. Gazteak ez zeuden araudi akademiko berrira ohituta. Ikasleak etengabe kanporatzen zituzten Eskolatik, portaera txarra izateagatik edo probetxurik ateratzen ez ziotelako; bereziki, Bilbaoko Marrazketa Eskolan. Gure akademiko batek aurrean zuten egoera zaila zela-eta eginiko hausnarketa oso esanguratsua da:

Si nuestra nación conociese mejor sus verdaderos intereses, cierto es que bastaría abrirse las puertas de la enseñanza gratuita; pero aún está más atrasada, ha juzgado erróneamente que el estudio sólo conviene al estado eclesiástico; la nobleza lo ha mirado con indiferencia; y no debemos extrañar rehúsen los artesanos entregarse a las tareas estudiosas, cuando sin ellas han visto ganar a sus padres y maestros ".41 

Laburpen trinko hau amaitu aurretik, adierazi nahi dugu arte irakaskuntzari buruzko alderdi asko geratu direla airean -hemen aipatutakoak bezain interesgarriak-. Oso erakargarria da gure arte irakaskuntzako zentroetan Frantziaren lorratza sakon aztertzea. Gure buru nagusiek heziketa frantsesa zuten; hala nola, Peñafloridako kondeak, Narrosko markesak, Montehermosoko markesak eta abarrek. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen itzalpean sortutako Gasteizko Kanpotarren Gidaren inspirazio iturria ere -Gency gida artistikoa- frantsesa zen; frantsesak dira Euskal Herriko liburutegi ilustratuetako arte liburu gehienak ere; frantsesa da gure Marrazketa Eskolak inspiratu zituen eredua -Toulouse, Paris, eta Roueneko eskolak-; gure gustu estetikoa ere frantsesa dela esan dezakegu, Voltaire, Montesquieu, Diderot, L´abbé André, Chapelain, Malherbe eta abarren testuak baititugu iturritzat; frantsesak dira Marrazketa Eskoletara iritsitako grabatu preziatu gehienak -horien artean, Demarteau-ren kartillak eta Le Veau, Janinnet, Tannier Audran eta abarren ereduak-; neurri handi batean, frantsesak dira arte eta arkitekturako gure ikasleak hezi zituzten testuak, horiek Belidor Boucher d ´Argis, Frezier Blondel, Rollin, Bossuet eta abarren lanak sakon landu zituzten eta.

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko gure kideek lan goraipagarria egin zuten, ideia berriak beren irakaskuntzan eta ikerketan sartuz. Zenbaitek -esaterako, Xabier Ignacio de Echeverria Montehermosoko markesak-, memoria eta idatzien bidez, adierazten digute arte alorrean berrikuntzek agintzen zutela eta grina handia zegoela berrikuntza horiek ezagutarazteko.

Arkitekturaren azterketak kapitulu bereizia merezi zuen; agian, horri buruzko monografia egin behar genuen, eta gainerako arteetatik bereizita landu. Izan ere, beste gauza batzuen artean, oso erakargarria da lanbidearen garapenarekin lotutako tituluen eta eskumenen auzi guztia; alderdi horrek garrantzi handia izan baitzuen XVIII. mende bukaera horretan.42 

Bukatzeko, ez dugu inolako aipamenik ere egin zenbait teorikok, pentsalarik eta arkitektok Elkartean izandako parte hartzeaz; besteak beste, Eugenio Llaguno, Nicolas de Azara, Valentin de Foronda, Justo Antonio de Olaguibel, Pedro Manuel de Ugartemendia eta Manuel Casimiro de Echanoveren parte hartzeaz. Horiek guztiek zehaztu zuten, garaiko beste zenbait arkitekto eta teoriko garrantzitsurekin batera, XVIII. mende bukaerako eta XIX. mendeko lehen hereneko arte ekoizpenaren profila.

Oharrak

  • 1. RUIZ DE AEL, M. J.: La Ilustración artística en el País Vasco. La Real Sociedad Bascongada de Amigos del País y las artes . Azterlanak. Gaur egungo ikerketak. Arabako Foru Aldundia, Gasteiz, 1993.
  • 2. Horietako arkitekto batzuk oraindik sakon aztertu ez badira ere, beste batzuei buruz monografiak egin dira -esaterako, Justo Antonio de Olaguibeli buruz-. Ikus, LARUMBE MARTIN, M.: Justo Antonio de Olaguibel. Arquitecto neoclásico , Gasteiz, 1981. Beste zenbaiten arte ezaugarriak eta lanak, berriz, garai horretako gure lurralde eremuko arkitektura aztertzen duten lan orokorretan aztertu dira.
  • 3. Jardunaldi hauetan, elkarrekin guztiz lotuta dauden bi garai jorratzen ari da Eusko Ikaskuntza -Ilustrazio garaia eta Erromantizismoa-, baina interesgarria eta argigarria litzateke XIX. mende horri buruzko monografiko bat egitea, ia ez baita batere aintzat hartzen eta laidoztatuta baitago. Gure ustez, Erromantizismoa oso garai interesgarria da eta merezi du sakon aztertzea; izan ere, iragandako garaietarako (Historizismoa, Eklektizismoa, erregionalismoa eta abar) eta garai berrietarako joerak izan zituen.
  • 4. RUIZ DE AEL, M. J.: "El ideal ilustrado y su vertiente económica en las Escuelas de Dibujo dependientes de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País", in Congreso Mundial Vasco. Filosofía, Etica y Religión, 507.-516 or.
  • 5. CENICACELAYA, Javier; SALOÑA, Iñigo: Arquitectura Neoclásica en el País Vasco, Eusko Jaurlaritzako Kultur Saila, Bilbao, 1990. ECHEVARRIA, Pedro; AZKARATE, Agustín; PALACIOS, Alberto: Puentes en Alava. Arabako Zubiak , Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Bilbao, 1996. AYCART, Jose Maria: Las Bellas Artes en la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País. Exposición, Donostiako San Telmo Museoan, 1992ko ekainaren 23tik uztailaren 19ra bitartean. Era berean, interesgarriak dira urregintzari buruz Rosa Martin Vaquerok egindako lanak; lan horietan, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Marrazketa Eskoletan hezi eta Madrilgo Martinez Zilargintza Eskolara joandako urregileak aipatzen dira. Lan horretaz gain, interesgarria da Paquita Vives-ek Gasteizko Arteen eta Ofizioen Eskola XIX. mendean zehar aztertuz eginiko lana ere; Eskola horren jatorria eta funtzionamendu sistemak hertsiki lotuta daude Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak XVIII. mendean sustatu zituen akademia ilustratuekin.
  • 6. NAVASCUES, Pedro.: "Introducción al arte neoclásico en España", in HONOUR, H.: Neoclasicismo , Madril, 1987, 16.-17. or.
  • 7. BERCHEZ, Joaquin: Arquitectura y Academicismo , Valentzia,1987, 19. or.
  • 8. Extractos de RSBAP: Ensayo dedicado el Rey Nuestro Señor en 1776 .
  • 9. SAMBRICIO, C.; liburu honen hitzaurrean: QUINTANA, Alicia: La Arquitectura y los arquitectos de la Real Academia de San Fernando (1744-1774) , Madril, 1983, 9. or.
  • 10. SARRAILH, J.: La España ilustrada de la segunda mitad del siglo XVIII , Mexiko, 1957.
  • 11. Arkitekturarekin lotutako alderdiei dagokienez, ikus RUIZ DE AEL, M.J.: op. cit., 245.-273. or.
  • 12. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Laburpenetan nahiz Elkartearen dokumentazio ugarian, garbi adierazten da Frantziaren mendekotasun hori.
  • 13.  Extractos de las Juntas Generales de la RSBAP , Gasteiz, 1775eko iraila. V. liburukia.
  • 14.  Extractos de las Juntas Generales de la RSBAP , Gasteiz, 1775eko iraila,162. or.
  • 15. SARRAILH, J.: op. cit., 127. or. Boletín de BASF, Oración inaugural , XLVI. liburukia, 321. or., aldizkariaren egileak jasoa.
  • 16. GOMEZ MARCO: Breve Noticia ..., 24. or.
  • 17. PEVSNER, N.: Las Academias de Arte , Madril, 1982, 109. or.
  • 18.  Extractos de las Juntas Generales de la RSBAP celebradas en Vitoria en 1774. 
  • 19. Arabako Agiritegi Probintziala. Maileguen fondoa, C. 4. CJ. 8, 9.1. zk. Arenga del Conde de Peñaflorida con motivo de la distribución y de la entrega de los premios llevada a cabo en Noviembre de 1776 en Vergara .
  • 20.  Fondo Álava. Epistolario. Vergara 5 de abril de 1782 .
  • 21. Cfr. GUICCIARDI, J. P.: "La aventura de la Enciclopedia", in La Enciclopedia. Cuadernos Historia, 16, 7. or.
  • 22. HAZARD, P.: El pensamiento europeo en el siglo XVIII , Madril, 1985, 189. or.
  • 23. PEVSNER, N.: op. cit, 109. or.
  • 24. Rodriguez Campomanesek Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin zuen harremanari buruz, ikus RUIZ DE AEL, M. J.: La Ilustración artística en el País Vasco. La Real Sociedad Bascongada de Amigos del País y las Artes , Gasteiz, 1993, 38.-67. or.
  • 25. RODRIGUEZ CAMPOMANES: Discurso sobre la educación Popular de los artesanos y su fomento , Madril, 1775, I. liburukia, 9. or.
  • 26. RODRIGUEZ CAMPOMANES: op. cit.
  • 27. RODRIGUEZ CAMPOMANES: op. cit., 177.-178. or.
  • 28. RODRIGUEZ CAMPOMANES: op. cit., 154.-157. or.
  • 29. Arabako Agiritegi Probintziala. Maileguen fondoa. DH 13666-19 batzordeak. Discurso sobre las ciencias y las artes .
  • 30.  Extractos de las Juntas Generales de la RSBAP , Gasteiz, 1777, III. liburukia, 22. or.
  • 31. NAVASCUES, P.: "Introducción al arte neoclásico en España" in HONOUR, H.: Neoclasicismo , Madril, 1985.
  • 32.  Extractos de las Juntas Generales de la RSBAP , Gasteiz, 1777, III. liburukia, 23. or.
  • 33. Arabako Agiritegi Probintziala. Maileguen fondoa. 4. batzordea, 8. kutxa, 5. zk. Discurso a favor de las escuelas de dibujo .
  • 34. RUIZ DE AEL, M. J.: op. cit., 132.-138. or.
  • 35. RUIZ DE AEL, M. J.: op. cit., 138.-146. or.
  • 36. RUIZ DE AEL, M. J.: op. cit., 146.-153. or.
  • 37. BEDAT, C.: La Real Academia de Bellas Artes de San Fernando 1744-1808 , Madril, 1990.
  • 38. RUIZ DE AEL, M. J.: op. cit., 153.-161. or.
  • 39. RUIZ DE AEL, M. J.: op. cit.
  • 40. LABORDA YNEVA, J.: Maestros de obras y arquitectos del período ilustrado en Zaragoza. Crónica de una ilusión , Zaragoza, 1989.
  • 41. RUIZ DE AEL, M. J.: op. cit., 165. or. eta hurrengoak.
  • 42. Arkitekturarekin lotura duten alderdiei buruz, ikus RUIZ DE AEL, M. J.: op. cit., 245.-273. or.
* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana
* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana