Eskultura Euskal Herrian

XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako euskal eskulturaren testuinguru horretan, bi izen agertuko zaizkigu beste guztien gainetik: Paco Durrio (1868-1940) eta Mogrobejo (1875-1910). Lehenak, Gauguin-en adiskide minak, inspirazio modernista nabarmena zuten piezen bidez bere bitxigile-lanari ekiten zion bitartean, eskulturagile gisa ere jardun zuen, eta esaterako, berak egina da Arriagaren omenezko Monumentua (Bilbo). Mogrobejok, bestetik, eragin modernista eta Rodinen aztarna ukaezina bateratuko zituen.

Hortik aurrera, orijinaltasunak eta produkzioak une larriak biziko dituzte, eta berrogeita hamarreko hamarraldia etorri arte itxoin beharko dugu, urte horietan nazioarte mailan garrantzia handia izan zuen mugimendu sortzailea sortu baitzen.

Mugimendu honetako belaunaldiak abstrakzioaren ildoa jarraitu zuen. Artista handiek osatzen dute talde hau: Nestor Basterretxea, 150 erakusketa baino gehiago ditu Europan eta Ameriketan; Jose Alberdi, Britainia Handiko Arte Ederren Errege Akademiako partaide kanpotar bakarra, eta Ricardo Ugarte, Bruselako Europar Batasunaren eraikin berrirako hautatua.

Beren garaikideetan eragin handiena izan dutenak Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida izan ziren.

Jorge Oteiza

Jorge Oteiza (Orio, 1908- Donostia, 2003). Oteiza eta bere lanak XX. mendeko bigarren zatiko abangoardia artistikoan eragina izan dute. Esperimentuarekin eta arte garaikideak gizartean eduki duen paper transformatzailearekin konprometituta dagoen artistaren ospea hartu zuen.

1957an São Pauloko IV. Bi Urteko Nazioarteko Sari Nagusia lortu zuen, eta garai horretan espresionismoa eta figurazioa alde batera uztea erabaki zuen, geometria arrazionalean oinarritutako abstrakzioan barneratzeko. 60. hamarraldian eskultura alde batera uztea erabaki zuen eta artista kolektiboak sortu eta indartzeari ekin zion, Gaur taldea sortu zuen esaterako.

Euskal kulturarekin duen konpromisoak eraginda, haren defentsaren aldeko mugimendu eta jardueretan buru izango dugu. Testuinguru horretan mugituko dira Euskal Eskolako taldeak, probintzia bakoitzean osatuak. Arestian aipatutako Gaur taldea izan genuen aktiboena, eta horren barruan ditugu Oteiza, Chillida, Basterretxea, Zumeta edo Balerdi bezalako izen handiak. Aldi berean, beste profesional batzuekin batera parte hartuko du hainbat hirigintza-proiektutan, hala nola Errenteriako Foruen Plazan edo Madrilgo Kolon Plazan. 1972. urtean eskultura-lanari ekingo dio berriro.

Oteizaren lanen artean honakoak aurki ditzakegu: monolito monumentalak (Preso politiko ezezagunaren monumentua), kaxa geometriko eta "hustuak" edo eraikinak (Kaxa hutsa), erredukzionismoaren eta hutsaren protagonismoaren gailurra liratekeenak.

Caserio

Caserio vasco

Eduardo Chillida

Eduardo Chillida (Donostia, 1924-2002) arteari egindako ekarpenagatik eta utzitako legatuagatik artista unibertsala da. Gauza materialen eta gauza izpiritualen artean oreka sortzen zuen, horretarako, lurrez, burdinez, altzairuz, granitoz, hormigoiaz eta baita argiaz ere baliatu zen. Horrekin guztiarekin, bere ingurunera egokitutako espazio intenporalak sortu zituen.

Bere produkzioaren barruan hiru alderdi garrantzitsu nabarmendu genitzake: espazioaren definizioa, beharbada arkitekto gisa izan zuen heziketaren ondorio, edo agian, Henry Moore eskulturagileari zion miresmenaren (berak aitortua) eta harengandik jasotako eraginaren ondorio; primitibismo bortitza, Brancusi-rekin bat datorrena, eta azkenik, obraren kokapen ezin egokiagoa. Izan ere, 1966. urtetik aurrera arkitekturaren, eskulturaren eta espazio publikoaren artean biziko da. Beste artista batzuen aldean, Chillidak obraren barruko parte-hartzaile aktibo gisa ikusten du espazio publiko hori.

1958an Parisen bizi ondoren, Donostiara itzuli zenean, hamabi eskultura aurkeztu zituen Veneziako Bi Urtearen Espainiako Estatuaren Pabiloian, eta Eskulturaren Sari Internazionala jaso zuen. Bi urte geroago Kandinsky saria jaso zuen Nina Kandinsky-ren eskutik. 1964an bere erakusketarik handiena Parisko Maeght galerian jarri zuen. Urte berean altzairuz eginiko Haizearen orrazia VI eskultura Parisen jarri zuten Unesco-ren eraikinaren aurrean. Urte betera, Hutsaren inguruan V Washington D.C.ko World Bank-en barruan jarri zuten.

Artearen eta gune publikoaren sinbiosia Donostiako harkaitzetan ikus daiteke, non 1977an Haizearen orraziak ezarri zuten. Egileak berak obra honi buruz "naturari irekia dagoela" dio, olatuen eta haizearen ekintzaren bidez natura horrek esku hartzeko aukera ematen baitu, haren oinarrian irekitako zuloetatik barrena sartzean hotsak eginez, eta metalaren jatorrizko egoera eraldatuz. Egileak, hain zuzen ere, ez du prozesu hori eragozteko inolako asmorik izan, osotasun guztiari espresibotasun handiagoa ematen diola irizten baitio.

Madrilgo Castellana pasealekuan Elkartoki III jarri zen eta beranduago Elkartoki V Bilboko Museoan.

Aipatzekoa da, 2000ko irailean Chillidak Hernanin ireki zuen estalperik gabeko museo zoragarria, Chillida-Leku, artearen munduan eginiko urteei amaiera ona emateko.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana