Itzuli orri osora

Nerbio anorexia

Gaixotasunaren hasieran ez dituzte aldaketak nabaritzen, ezta guk ere, baina anorexia jadanik nahiko aurreratuta dagoenean sintomak argiak dira: haserrekor eta depresibo jartzen dira, eta antsietate handiko egoeran. Hipotermia (gorputz tenperatura baxua), azaleko kolorearen aldaketak eta edema periferikoak dituzte. Agertzen zaizkien beste sintoma batzuk amenorrea (menstruazioaren etenaldia), kaltzio-urritasuna (osteoporosia sortu dezake) eta beste mineral batzuen urritasuna (zink, magnesio, potasio) dira, guztia haien desnutrizio eta deshidratazioaren ondorioz.