Ikastaldiaren garapena

Badira gurasoek jarraitu beharreko hainbat pauso, haurrek ikasketak egiteko eta pertsona bezala garatzeko erraztasun guztiak izan ditzaten.

Zure seme-alaben eskola ongi aukera ezazu

Zure etxetik hurbil dagoen eta zure ideia nahiz baloreekin bat datorren eskola edo ikastola aukeratu. Zure seme-alaba ez nahasteko, garrantzizkoa da, eskolan eta etxean irakasten denaren artean bereizketarik ez egotea. Era berean, ikastetxea aukeratzeko orduan kontutan hartu beharreko aspektu anitz daude, zentroaren irakaslegoa edo klasetik kanpo ematen dituzten aukerak besteak beste. Guraso askok bere seme-alaben ordutegiari ezin diote aurre egin, adibidez oso lanpetutak daudelako. Kasu hauetan, ezinbestekoa da eskolak jantokia duen edota bidaia bere kabuz egiteko modurik eskeintzen duen jakitea.

Bere irakasleak ezagutu itzazu

Gurasoek bere seme-alaben heziketari garrantzia ematen badiote eta bertan parte hartzen badute, haurrek ere interesa azalduko dute. Ideia ona da gurasoek bere seme-alaben irakasleak ezagutzea, haiekin komunikatzea (eskolako bilera eta elkarteetan parte hartzea). Hitz egin ezazu zure seme-alabarekin ikasten ari denari buruz eta lagun iezaiozu, ibilaldi, museoen bisita eta abarren bitartez ikasten duena osatzen.

Ikasteko ordutegia eta tokia ezar itzazu

Ikasteko ohitura sortzeak eta ikasteko toki egoki bat izateak, ematen duena baino askoz garrantzi handiagoa dauka.

Zure seme-alaben ezaugarrietara egokituriko eta betetzeko erraza den asteko lan-plangintza egiten lagundu iezaiezu. Haurrek antolatu beharra dute, jarrera-mota bat behin eta berriro errepikatzea komeni zaie; adibidez, etxera iristean askaria jan eta ikasten jartzea.

Presta iezaiezu ikasteko toki egokia:

  • Beti berdina izan behar du, lasaia eta bere arreta galarazi dezakeen edozein gauzetatik urrun (telebista, telefonoa, irratia...).
  • Argitasun egokia izan dezan saia zaitez. Onena, zeharkako eguzkiaren argia da. Argi artifiziala bada, fokua ezkerretara egotea garrantzitsua da, itzalak eragozteko. Ezkertia bada, eskuinera jarriko diogu fokua.
  • Ongi aireztatuta egon behar du, garuna oxigeno ezarekiko sentibera baita eta horrek buruko minak ekar ditzake.
  • Altzariek egokiak, gogorrak eta erosoak izan behar dute. Eserlekuaren altuerak, hankak lurrera iristeko modukoa izan behar du eta mahaiak berriz, material guztia eskura eduki eta ordenatuta egoteko moduko tamainakoa. Bizkarra zuzen edukitzea garrantzitsua da, eta, begiak eta papera edo liburuaren arteko distantziak ez du 40 cm. baino gutxiagokoa izan behar.

Ikasteko teknikak izaten lagun iezaiozu

Zure seme-alabak oinarrizko ikas teknika batzuk erabili behar ditu:

  • Testua behar adina aldiz irakurtzea, ulertu arte. Ulertzen ez dituen hitzak azaltzea ongi dago, baina hobe da hiztegia erabiltzen erakustea, ohitura har dezan.
  • Ideia nagusiak azpimarratu eta eskema edo laburpena egitea (ez da erraza oinarrizko ideiak bigarren mailakoetatik banantzea, baina praktikarekin hobetzen joango da).
  • Laburpena buruz ikastea (hitz-zerrenda bada, ideiak elkarrekin lotu edo erlazionatzeko modua bilatzea ona da) eta ahoz nahiz idatziz adieraztea. Ikastea ez da nahikoa, ikasitakoa azaltzen ere jakin egin behar da.

Era egokian suspertu eta motiba ezazu

Zure seme-alaba motibatzen ez baduzu, honek ez du aterako eman dezakeen guztia. Bere esfortzua eta gaitasunak goresteak, lanean jarraitzeko animatuko duten mezuak dira. Ez erabili opari materiala sari moduan, egiten duenak balorea galduko baitu.

Garrantzitsua da bere ikasketengatik interesa azaltzea eta ez azken emaitzarengatik soilik. Etxean ikasketekiko errespetu giroa txikitatik sortzea oinarrizkoa da.

Zure seme-alabaren egoera fisiko eta emozionala zaindu ezazu, nekatuta badabil edo arazoren bat badauka, ez baita behar bezala kontzentratuko eta motibatuko. Hitz egin berarekin kezkatuta ikusten baduzu, horrela bakarrik lortuko baituzu bere atsekabea uxatzea eta bizitzen ari den egoeratik ateratzea. Azaldu iezaiozu behar adina lo egitearen garrantzia.

FIrakurtzeko zaletasuna landu ezazu

Irakurtzeak jakintzak eta emozioek duten aberastasuna ezagutzen laguntzen du. Txikitatik irakurketan zaletzeak, gure seme-alabaren eskolako ikasketak hobetzen ditu. Irakurtzen duena bere adinerako eta gustuetarako aproposa izatea begira ezazu eta irakurtzen duena ulertzen duen ala ez ere bai; irakurketarako zailtasunak eta irakurtzen dena ez ulertzea, ikaste-prozesuaren eta eskola-porrotaren arazo nagusienetarikoa baita.

Bere ikaste-autonomia lagun ezazu

Haurrak txikiak direnean, ongi dago ikasgaia galdetuz eta ikasketa-teknikak praktikatuz laguntzea, baina hazten doazen heinean, beren zereginak egiteko ordutegia aukeratzeko autonomia utzi behar diegu. Gure seme-alabak ikasketa/lanerako ohitura hartu du eta guk bere ikasketetan laguntzeko bere askatasuna bultzatu eta bere jokaeran konfiantza jarriko dugu.

Momentu honetan garrantzitsua da bere gaitasunez ohartzen laguntzea, horrela, bere ezaugarriekin eta aukerekin bat datorren karrera edo lanbide heziketako ikasketetara bideratuz.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana