Adoleszentzia eta sexua
Seme-alabak adoleszentziara heltzen direnean jadanik guztia dakitela uste dute. Preserbatiboak, bortxaketak, jaiotza-kontrola, sexu-jarrerak, prostitutak. Sarritan hitz egiten dute gai hauei buruz, eta gurasoei berandu heldu garela iruditzen zaigu.
Susmo hori baduzu ere, ez etsi. Haien lagunek ematen dieten informazioa alde batekoa eta egiaztatu gabekoa izaten da, gehienek gaiaren entzuera baino ez dute (gogora ezazu haien adina zenuenean zuri gertatzen zitzaizuna).
Ez itzazu sekulakoak egin haiekin hitz egiteko: "gai serio bati buruz hitz egin behar dut zurekin, zatoz nire logelara eta itxi ezazu atea, lasai egon ahal izateko". Aprobetxa ezazu egunak ematen dizun edozein aukera gaiari ekiteko. Edozein momentu izan daiteke haiekin hitz egiteko egokia!