Egile eskubideak

Batzuek uste dute Interneten ateratzen den informazio guztia askatasun osoarekin erabil daitekeela. Hala ere, publikoari irekita dagoen sarea den arren, webeko edukiek egilearen eskubideen legedia bete behar dute, sormen intelektualak baitira, beraz, eduki horiek grabatzeko eta publikoki banatzeko egilearen baimena behar da.

Plagio-deliturik ez egiteko, beharrezkoa da obraren egilea aipatzea. Bestela, isunak ordaindu behar izateko eta kartzelara joateko arriskua dago.

Espainako Estatuan, egilearen eskubideak batez ere Jabetza Intelektualari buruzko Legean jasota daude. Zehazki, Jabetza Intelektualari buruzko Legeko 10. artikuluan, honakoa esaten da: "Jabetza intelektualaren babesa dute literaturako, artearen alorreko eta zientziako sormeneko lan original guztiek, edozein baliabide edo euskarriren bidez, ukitu ahal diren eta ezin diren, egun ezagunak direnen edo etorkizunean asmatzen direnen bidez adieraziak...".

Definizio horretan, sarean dauden testu-mota guztiak, bideo-grabazioak, audio-grabazioak, irudiak, animazioak, datu-baseak edo software-programak sartzen dira.

Etorkizunean izan daitezkeen plagioak saihesteko, edo atzeman badira behintzat plagioei aurre egiteko, legezko bi tresna daude gaur egun: Jabetza Intelektualaren Erregistro Orokorra eta Bidegabeko Lehiaren Legea.

  • Lehenengoari dagokionez, sormen-lana Jabetza Intelektualaren Erregistro Orokorrean erregistratu behar da. Erregistro horretan, lanaren jabe edo egilea den enpresaren izena, bai eta erregistratzen den eguna ere adierazi behar dira. Sormen-lanaren data eta egilea egiaztatzeko beste era bat notarioaren akta da. Musika, irudiak, bideoak edo grafikoak babesteko ere ur-markak, hatz-markak edo datu-fitxategi txikiak erabil daitezke. Era berean, data probatzat baliagarria izan dadin, notarioaren aurrean erregistratzea ere beharrezkoa da.
  • Bestalde, obra erregistratu gabe badago, Bidegabeko Lehiari buruzko Legeaz baliatzeko aukera dago. 11.2 artikuluan honakoa adierazten da: "hirugarren baten prestazioen imitazioa bidegabetzat joko da, baldin kontsumitzaileek prestazio horrekin elkartzeko egokia bada, edo bestearen izen onaren edo ahaleginaren aprobetxamendu bidegabea egiten bada".

DOI sistema

DOI (Digital Object Identifier) sistema sare digitaletan dauden jabetza intelektualeko eskubideak bete behar dituzten edukiak modu automatizatuan identifikatzeko eta trukatzeko sortutako sistema da.

DOI guztiak desberdinak dira, eta bi elementurekin osatzen dira, aurrizkiarekin eta atzizkiarekin. Bi elementu horiek banaketa-barra batekin (/) bereizten dira. Barra honen ezkerreko aldean zenbaki bat jartzen da (aurrizkia). Horrek erakundea identifikatzen du eta bakarra izan behar du. Aldez aurretik, zenbaki hori International DOI Foundation-ek edo haren agentzia erregistratzaileetako batek esleitzen du. Banaketa-barraren eskuineko aldean kodea dago (atzizkia).

Kode hori, aldiz, erregistratzen den erakundeak esleitzen du. Kode hori kate alfanumerikoa edo ISBN (International Standard Book Number) bezalako beste identifikadore bat izan daiteke. DOIak Corporation for National Research Initiatives korporazioak kudeatzen duen Handle sisteman biltegiratzen dira.

DOI sistemaren aplikazioen artean, besteak beste, artikuluen, irudien, softwarearen eta abarren DOIak aipatutako erakundean gordetzeko aukera nabarmen daiteke. Izan ere, horrela, aipatu egin daitezke eta beste erakunde batzuekin lotu.

Gaur egun DOI sistema erabiltzen duten enpresa gehienak argitalpen-sektore tradizionalean hasi eta on line eremura pasatu diren enpresak dira.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana