Notazio esponentziala
Zero asko dituzten kantitate oso handiak edo oso txikiak erabili behar ditugunean, oso ohikoa da notazio esponentzialak erabiltzea; hau da, zero guztiak idatzi beharrean, zenbakia berretzaile batekin adieraztea. Bi egoera aurki ditzakegu:
· Berretzailea positiboa denean (10n) idatzi beharreko zifra 1 + atzetik n zero duen zenbakiaren baliokidea da. Esate baterako, 102 jartzea 100 zenbakiaren berdina da.
· Berretzailea negatiboa denean, (10-n), n-ak 1aren aurretik doazen zero kopurua adierazten du. Lehenengo zeroa osoa da eta koma horren ondoren jarri behar da. Esate baterako, 10-2 jartzea 0,01 zenbakiaren berdina da.