Web orri hau PIREMOBVen IKASLE ETA HEZITZAILEENTZAKO MUGIKORTASUN-PROIEKTUAK ANTOLATZEKO LAN- ETA KONTAKTU-JARDUNALDIA dela eta egin da (Bilbo, 2012-12-04).

Zer da Piremobv?

PIREMOBVek lanbide-heziketaren eta lanaren prestakuntzaren sistemen ezagutza hobea finkatzea eta Pirinioetako LHko ikasleen mugikortasuna luzatzea ditu helburu. Mugaz bestaldeko trukeak eta mugikortasuna sustatu nahi ditu lanbide-heziketaren alorrean hiru modutan esku hartuz (aldameneko menuan laburpena eta adibideak deskarga daitezke):

  • Informazioa, komunikazioa, baliabideak eta kartografiak
  • Ikasleen mugaz bestaldeko mugikortasuna
  • Hezitzaile eta tutoreen mugaz bestaldeko mugikortasuna

Espainia-Frantzia-Andorra 2007-2013 Lurralde Kooperazio-programa bigarren deialdian onetsi zen, hiru urteko iraupena (2012-2014) eta 1,1 milioi euro inguruko aurrekontua espero da.

 

Piremobv proiektuaren aurkezpena

José Antonio Martín Solé
Kataluniako Generalitateko Hezkuntza Saileko Programa, Heziketa eta Berrikuntza zuzendariorde orokorra

Retrouvez les contenus en français

Sar zaitez PIREMOBVen web orri ofizialean

Deskargatu aurkezpena pdf formatuan

www.piremobv.eu