Atom Rhumba, FIB jaialdirako iragarrita Tue, 22 Feb 2011

Izen berriak iragarri dituzte 2011ko FIB Heineken Jaialdirako eta talde euskaldun bat topatu dugu baieztapen berrien artean: Atom Rhumba. Gargantuan Melee diskoa besapean hartuta arituko da Benicassimen talde bizkaitarra. ...

"Kaosa eta klasizismoa" gerrarteetako artea, Guggenheimen Tue, 22 Feb 2011

Erakusketa berria inauguratu du Guggenheim Bilbao Museoak. "Kaosa eta klasizismoa" du izenburutzat eta bi Mundu Gerren artean Frantzian, Alemanian, Italian eta Espainian egin zen artea jasotzen du. Pintura eta eskulturaz gain, zinema zein moda ere badaude erakusketa honetan, maiatzaren 15era bitartean. ...

Gaitzerdi eta Atikus, Max sarietarako izendatuta Tue, 22 Feb 2011

Gaitzerdi Teatro antzerki talde bizkaitarraren Decir lluvia y que llueva eta Atikus Teatro talde nafarraren Beckett 5 ikuskizunak 2011ko Max saria eskuratzeko izendatu dituzte. Errebelazio ikuskizun onenaren saria eskuratu dezakete bi taldeek. ...

'Jodaeiye Nader az Simin' irandarra, Urrezko Hartza Berlinalen Mon, 21 Feb 2011

Asghar Farhadi irandarrak zuzendutako Jodaeiye Nader az Simin (Nader and Simin. A Separation) filmak Berlinale zinemaldiaren saririk handiena jaso du, Urrezko Hartza, hain zuzen ere. Gainera, jaialdiak zintaren aktoreak ere saritu ditu, Zilarrezko Hartza golardoarekin. Pelikula hau faboritoen artean zegoen eta bai publikoaren bai kritikoen onespena zituen. Zalantza moralez beteriko egungo Iran konplexua erakutsi du zintak. Mendebaldeko herrialdeekin alderatuta, unibertsalak izan daitezkeen arazoak ditu mintzagai, esaterako, Alzheimerren gaixotasuna duen aita baten zaintza. ...