INFOGRAFIAK

Infografia sorta honek edozein prozesu, kontzeptu edo jarduera era erakargarrian, atseginean eta sakonean azaltzea ahalbideratzen du.

Segalariak
Sega-lanak (baserri ondoko zelaietako belarra ebakitzea eta biltzea aziendari jaten emateko) erronkei bide egin zien, eta erronkak, denborarekin, kirol bihurtu ziren.

 

Sokatira
Sokatiran, talde bat antzeko beste talde bat erakartzen saiatzen da, bi-biak sokaren bi muturretatik tiraka arituz.

 

Txingak
Herri kirol honetan, bi pisu jakin eraman behar dira bi eskuetan ahalik eta distantzia luzeenean.

 

Haitzuloetako bizitza

Neanderthalgo gizakiak eta Cromagnongoak leizeetan bizi izan ziren. Horren lekuko dira bertan aurkitutako pinturak eta lanabesak.

 

Orga jokoa

Indarra neurtzeko kirol honetan gurdia atzealdetik altxatu eta aurrealdeko muturra lurrean finko dutela, lehiakideek ahal beste itzuli egin behar dituzte gurdia airean.

 

Harri-zulatzaileak

Herri kirol mota honek Euskal Herriko meategi eta harrobietan harri-zulatzaileek dinamitarien lana errazteko zuten zregina dute oinarrian.

 

Lokotx biltzea

Herri kirol honetan, ilaran jarritako arto lokotxak banan-banan bildu eta saski batean sartu behar dira ahalik eta arinen.

 

Estropadak

Traineruen estropadek Euskal Herrian zale andana erakartzen dute itsasbazterreko herrietako bizi-eredu tradizionalaren ondorio gisa sortu zirenetik. XX. mende hondarrean, ordea, estropadek kirol izaera nabarmenagoa hartu zuten eta, gaur, lehen ez bezala, arraunlariak ez dira nahitaez itsasoko lanari uztartutako gizon-emakumeak.

 

Aizkora, basotik plazara

Ziurrenik herri kirolen artean kirolik gogorrena, baina baita ikusgarriena ere. Ahalik eta denborarik laburrenean, neurri jakin bateko enborrak aizkoraz ebakitzean datza. Euskal Herrian irmo errotutako kirola, gainerako herri kirolak bezala eguneroko lanetik eratorria.

 

Idi demak

Ziurrenik herri kirolik preziatuena. Idi-demak lehen bezain bizirik daude egun. Antzina, idi-jabeen arteko desafio gisa sortu ziren. Gaur, ordea, ohikoagoa da lehiaketa; herriko jaietako ekitaldi garrantzitsua izaten da.