INFOGRAFIAK

Infografia sorta honek edozein prozesu, kontzeptu edo jarduera era erakargarrian, atseginean eta sakonean azaltzea ahalbideratzen du.

Auto elektrikoak
Autogintza etorkizunerako ibilgailu berriak prestatzen ari da eta horren adibide dira auto elektrikoak. Motor termikoa motor elektrikoek ordezkatzen dute auto hauetan.

 

Txalaparta

Perkusiozko euskal musika tresna idiofonoa. Bi txalapartarik jotzen dute, inprobisatuz, bina makila ohol baten kontra joz.

 

Mitologia
Mitologia naturaz gaindiko mundua da, pertsonen eguneroko arazo nagusiei erantzuna emateko sortua. Euskal Herrian ere mitologia presente zegoen eguneroko bizitzan

 

Egiptoko piramideak
Antzinako egiptoarrek duela 4.500 urte baino gehiago eraiki zituzten piramideak, erregeak lurperatu eta bizitzaz haratago babesteko. Egipto osoan 80 baino gehiago daude, eta Gizekoak gorde dira ondoen.

 

Euskal erromanikoa
Euskal erromanikoan eragina izan du hegoaldearen eta iparraldearen garapen artistiko ezberdinak. Arabak, Estibalizko santutegiarekin, euskal erromanikoaren lekuko adierazgarriena du.

 

Lurraren egitura
Lurraren barrualdea bertatik bertara ikertzeko orduan, gainazaletik gertuen dauden geruzetara baino ezin dugu jo. Geruza sakonen informazioa lortzeko, fenomeno naturalen (besteak beste, uhin sismikoen portaera) behaketa egiten da.

 

Kateak jarri

Elurrarekin, gidatzeko kateak erabiltzea ezinbestekoa da. Mota ugaritako kateak daude, norberaren beharren araberakoak.

 

Energia hidroelektrikoa
Energia hidroelektrikoa energia berriztagarria eta berria da. Energia mota honek munduan ekoizten den energiaren ia laurdena osatzen du.

 

Energia berriztagarriak
Energia berriztagarriak energia-iturri agortezinetatik lortzen dira. Batzuk energia kopuru izugarria dutelako dira agortezinak, eta beste batzuk, bere onera berez etortzeko gai direlako.

 

Lurreko Telebista Digitala LTD
Lurreko Telebista Digitala (LTD) telebistaren seinaleari teknologia digitala aplikatzearen emaitza da.